Euskal Perpausaren Egitura: Galdegaia, Mintzagaia eta Iruzkina
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,88 KB
Galdegaia, Mintzagaia eta Iruzkina: Sarrera
Galdegaiaren Definizioa
Perpaus bakoitza galde zehatz baten erantzuntzat hartzen bada, ez dute perpauseko osagai guztiek pisu bera, eta haien artean bada bat guztien gainetik nabarmentzen dena. Horri Galdegaia deitzen zaio.
Adibidez, Aitak sagarra haurrari eman dio perpausean, galdegaia aldatuz gero, esanahia ere aldatzen da. Bi galdegai desberdin izan ditzakegu (adibidez, AITAK vs. SAGARRA), eta, beraz, bi perpaus horien esanahia desberdina da.
Gramatika Egitura eta Mintzagai Egitura
Perpaus bakoitzean bi analisi-maila bereizi behar dira:
- Gramatika egitura (funtzioen egitura, kasu-marketan oinarritzen dena).
- Mintzagai egitura (informazio-klasean eta hizketaren unibertsoan oinarritzen dena).
Gramatika egitura aztertzean, perpauseko osagaien ordena askea dela esan daiteke; mintzagai egitura aztertzean, berriz, perpauseko osagaien ordena askoz ere itxiagoa da.
Egitura Motak
- Gramatika egitura: Subjektua eta Objektua / Aditza.
- Mintzagai egitura: Mintzagaia eta Iruzkina.
Ordena neutroa (SOA - Subjektua, Objektua, Aditza): Ikerrek sagarra jan du.
Ordena ez-markatua (Galdegairik gabe): Sagarra Ikerrek jan du.
Oharra: Erlatibozko perpausetan aditzak beti azkeneko tokian joan behar du.
Mintzagaia eta Iruzkina
Mintzagai egituran oinarrizko bi kontzeptu daude: mintzagaia eta iruzkina.
Mintzagaia (Topic)
Mintzagaia informazio zaharra edo jadanik ezaguna biltzen duten elementuek osatzen dute, edo diskurtso edo solasaren unibertsoa finkatzen duena da. Horrela, mintzagaiak finkatuko luke elearen (perpausaren) markoa, ekartzen den informazioari eremu bat ematen diolarik.
- Liburua nik hartu dut; paperak, berriz, ez dakit non galdu ditudan.
Koordinazio edo juntaduretan, mintzagaia mantentzen da (elipsiaren bidez): Poliziak lapurrak zauritu zituen eta ospitalera joan zen. Badakigu perpaus honetan polizia joan zela ospitalera, eta ez lapurra. Bi iruzkin ditugu mintzagai berari dagozkionak.
Mintzagaia ez da beti zuzenean aipatzen eta batzuetan isilik uzten da (zero mintzagaia): Oinez etorriko naiz.
Beste batzuetan, mintzagaia ez da isilean uzten eta perpausaren hasieran jartzen da (mintzagai hanpatu edo enfokatu gabea):
- Etxe horretan, gu bizi gara.
- Etxe hau, oso merke erosi dut.
Oso arrunta da mintzagaiaren ondoren lokailuak jartzea:
- Ni, behintzat, han nintzen.
- Zuri, aldiz, ez nizuke halakorik egingo.
Iruzkina (Comment)
Iruzkina informazio berria dakarten elementuek osatzen dute, edo predikazioaren edukia biltzen duten sintagmek osatzen dute. Aditza iruzkinari dagokion elementua da.
Galdegaia Iruzkinaren Barnean
Iruzkinaren barnean ere galdegaia bereiz daiteke, hau da, iruzkinaren barneko elementu hanpatu edo puztua.
Patxik esnea edan du. Iruzkina esnea edan du da hor. Hala ere, iruzkin zati horrek bi interpretazio desberdin ditu:
- Zer gertatu den edo Patxik zer egin duen (esnea edan du).
- Patxik zer edan duen (ESNEA).
Horri deitzen zaio galdegaia. Bihar, AITA etorriko da (ez ama). Galdegaiak mamitzen du informazioaren edukia, “Nor etorriko da?” bezalako galderari erantzuten diolarik perpausak.
Galdegaiaren Markaketa
- Aditz trinkoa: Aditza bera baldin bada galdegaia, edo iruzkineko elementu bakarra, ba- aurrizkia jarri behar da. Badator laguna. Beraz, adizki trinkoetan ba- aurrizkia behar da aditzaren baiezkotasuna azpimarratzeko.
- Adizki perifrastikoak: Anbiguoak gerta daitezke. Patxi etorri da. Euskalkien arabera, batzuetan aditz laguntzailea aurrera pasatzen da (galdegaia markatzeko): Nik dut egin.
- Adizki trinkoen errepikapena: Ekarri dakar.
- Deiktikoak: -xe atzizkia hartzen dute askotan. Aitak hauxe esan zuen.
- Ezezko perpausak: Adizkia perifrastikoa bada, aditz nagusiaren ezkerrean jartzen da galdegaia. Ez dut NIK eginen, baina beste batek…
Aditzaren ezezkotasuna ez partikulaz baliatuz adierazten da, hau ere laguntzailearen ezkerrean jarriz: Nik ez dut ikusi.
Galdegaia beste zerbait bada, aditzaren eskuinean jartzen da: Haur hori ez da gaiztoa; pixka bat bihurria.
Hizkuntzaren (euskararen) ordenak eta gramatikak askatasuna du, baina mintzagai egiturak perpausaren erabilera mugatzen du.