Euskal Paisaiak: Baserritik Fabrikara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,07 KB

BASERRI

Irudian, Itsasbazter Aurreko Katea zein Erdiko Ibaibideetako Mendi eta Haranak erliebe unitateetan koka daitekeen mendi baten hegal okertua ikusten da, hau da, Mendi eta Haran Atlantikoen eremu geografikoan. Ez da ikusten modelatzearen erliebe forma aktiborik.

Paisaia hori landa-inguruneari dagokio, baina herrigune bat du, ez bakarrik sakabanatutako baserriak, baita bizitegi-eraikinak ere, hiri- lurzoru gisa kalifikatutako lurzorua behar dutenak. Beraz, nekazaritza-, abeltzaintza- eta baso-funtzioaren irudian bizitegi- funtzioa gehitzen da, hainbat altueratako eraikuntzekin.

Irudiak Euskal Autonomia Erkidegoko isurialde atlantikoko landa-ingurunearen zati handi batean errepikatzen den paisaia bat jasotzen du: landa-gune tradizional txikiak, hiriguneetatik eta jarduera ekonomikotik hurbil daudenez, urbanizaziorako lurzoru- baliabide bihurtu direnak. Horrek eta eraikuntzaren ezaugarriek paisaia horien izaera aldatzea ekarri dute, bai eta lurzoru artifiziala handitzea ere, kasu honetan lurzoru urbanizatuarena. Bizitegi-eskariarekin batera, gero komunikazioko ekipamendu eta azpiegiturak eta abar ere eskatzen dira. Hala, hirian zabaltzen den eta lurraldean hedatzen den urbanizazio- eredua gero eta elementu kritikoagoa bihurtzen da jasangarritasunerako.

MURO DE PIEDRA

Irudian, haran estu baten hegal aldapatsuak ikusten dira, eta, atzealdean, kareharrizko mendi bat. Erdiko Ibaibideetako Mendi eta Haranak erliebe- unitatearekin bat egiten du. Malda handiko mendi-hegala horiek osatzen dituzten arrokak buztintsuak dira, eta, beraz, uraren ukipenarekin oso delezargarriak, eta mendi-hegaletako mugimenduak sor ditzaketenak.

Paisaia hori abeltzaintzako eta basogintzako landa-inguruneari dagokio, eta komunikazio- azpiegitura batek zeharkatzen du (irudian, oraindik obra-fasean dago) -AHT-, eta, beraz, zerbitzu-funtzio batekin.

Euskal Herriko isurialde atlantikoko lurraldearen zati handia ezaugarritzen duen ingurune fisikoaren baldintzatzaile nagusietako bat jasotzen du irudiak: haran ugariz eta malda handiko hegalak dituzten mendiz osatutako erliebea. Edozein lurralde proiektu, eta horien artean luzera handiko azpiegitura linealak, baldintzatuta dago horregatik. Horiek eraikitzeko, ingeniaritza-lan handiak egin behar dira bidezubietan, tuneletan..., eta mendi-hegalei eusteko. Proiektu horiek diseinatu aurreko azterketek kontuan izan behar dute mehatxu bezala haien ezegonkortasunak, batez ere prezipitazio handien edo etengabeen garaian, gure lurraldearen beste ezaugarri klimatiko bat dela.

RIO CON CASAS

Irudian ibai baten ibilgua ikusten da, bere morfologia, landaretza eta lurzoru- erabilerengatik Kantauri isurialdeari dagokion haran batean. Ubide batez eta haren ibaiertzez osatutako ibai-modelatua da, nahiz eta eskuina etxebizitzek okupatu duten. Ibilguan, harkaitz-ohearen zati bat eta bloke- eta ertz-metakin batzuk ikusten dira.

Paisaia hori ibai- eta hiri-espazio bati dagokio. Ibaiak eta landaredia duen ibaiertzak funtzio naturala mantentzen dute. Eskuineko ertzean, ikusten diren eraikuntzak etxebizitzak dira, eta, beraz, haien funtzioa bizitegi-erabilera da.

Irudiak gure lurraldeko jarduera antropiko ohikoenetako bat jasotzen du: ibai-espazioa okupatzea etxebizitzak eraikitzeko, jarduera ekonomikoa garatzeko edo hainbat azpiegitura instalatzeko. Kasu batzuetan lautada alubiala okupatu da, baina beste batzuetan, hemen ikusten den bezala, Jabari Publiko Hidraulikoa ere inbaditzen da. Horrek, ibai-sistemaren baldintza naturalak aldatzeaz gain, leku horretan dauden pertsonei eta ondasunei kalteak edo galerak jasateko arriskuan jartzen ditu, ibaiaren emaria handitzen denean eta ur-goraldia eta uholdea gertatzen direnean. Eurite iraunkor eta biziak ere eremu horretako ezaugarri klimatikoa dira, eta, beraz, uholdeak behin eta berriz errepikatzen dira. Mehatxu horren aurrean kalteberak gara, urez bete daitezkeen zonen gainean eraikitzen dugunean. Horregatik, funtsezkoa da jakitea zeintzuk diren eremu horiek, zenbatero gerta daitekeen uholdea, eta ez okupatzea eta haiekiko esposizioan ez jartzea.

FABRICA CON MAR

Irudia itsasertzeko paisaia bati dagokio. Argazkiaren oinean dagoen mendiaren hegalak eta atzealdean ikusten den itsaslabarrak osatzen duten kostaldeko erliebea da. Bien artean, irekidura bat marrazten da, oso zabala ez den badia bat, abra deitzen dena. Mendi-hegalaren jatorrizko modelatze-moduak desagertu egin dira; izan ere, harrobi gisa erabili da, portua handitzeko eta betetzeko erabili den harkaitza erauzteko.

Paisaia hori portuko azpiegitura bati dagokio. Bertan, eraikitako eta eraikitzen ari diren dikeak eta kaiak ikus daitezke, eta gas naturala deskargatu, biltegiratu, tratatu eta banatzen duen azalera. Paisaia horren funtzioak merkataritza- eta industria-zerbitzuak dira.

Bilboko kanpoko portuaren zatia jasotzen du irudiak bere irekiduran, baina itsasoari berriki irabazitako espazio baten irudian ikus daitekeen bezala da. Izen bereko itsasadarrean izan zuen jatorria Bilboko portuak, baina, industria jarduera, ontzigintza eta merkataritza handitu ahala, ubidea bideratu eta kaiak, dikeak eta kontradikeak eraiki ziren, portuaren ahalmena handituz. Handitzeari esker, merkataritza- eta industria-jarduera dibertsifikatu egin da, eta itsasadarraren ertzetan balio estrategiko handiko lurrak berreskuratu dira hirigintzaren ikuspegitik. Obra horrek aldatu egin ditu itsasertzeko ingurumen-baldintzak eta izaera (artifizializazioa) jarduera ekonomiko eta komertzial handiagoa lortuz. Irudian gas-planta bat ikusten da. Euskadik energia- kontsumoaren tasa handia du, batez ere industria-sektoreari lotuta, eta energia-baliabide gutxi dituenez, sektore horri lotutako industriak izaera estrategikoa du.

PLANTA ARTFICIAL

Irudia Arabako Lurralde Historikoko Lautada izeneko erliebe-unitatean dagoen paisaiari dagokio. Bere izenak, irudian ikus daitekeen bezala, ezaugarrifisiografiko nagusia adierazten du: bere lautasuna. Zadorra ibaiak drainatutako haran zabal bat da, gainazal lau batean sakabanatutako muino txikiz osatua. Material bigunez (margak) osatutako erliebe hau ibai-higaduraren eraginez eratu da.

Eraikinen eta espazio urbanizatuaren ezaugarriek adierazten dute jarduera ekonomikorako espazio bat dela, parke teknologiko bat, eta, beraz, funtzio produktiboa (industriala) eta IKT zerbitzuena (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) duela, I+G+Bren esparruan.

Teknologia parkeak ikerketan, garapenean eta berrikuntzan oinarritutako industria dibertsifikazioaren aldeko apustua izan dira. Kalitate-inguruneetan dauden espazioak dira, eta teknologikoki aurreratuta dauden hainbat sektoretako enpresak hartzen dituzte, hala nola telekomunikazioak, elektronika, aeronautika, energia, medikuntza edo biozientzia. Parke horietan, produktuak lortzeaz gain, teknologia- eta ezagutza-transferentzia bat dago enpresen, teknologia-zentroen eta ikerketa-zentroen artean (Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea). Euskadik nazioartean kalitate- eta lehiakortasun-marka baten alde egiten du, eta, horregatik, I+Gn inbertitu behar du. Parke horiek ezarri eta garatzeko, urbanizazio-kalitate handiko espazioak planifikatu dira, eraikuntza-dentsitate txikikoak, eraikin bereziekin eta berdegune zabalekin, aurreko paisaia aldatuta.

Entradas relacionadas: