Euskal Oposizioa Frankismoaren Aurka eta Garapen Ekonomikoa (1940-1973)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,83 KB

Oposizioa Frankismoaren Aurka

Jose Antonio Agirre, Euskadiko lehendakaria zena, Frantziara ihes egin behar izan zuen Espainiako Gerra Zibila bukatu ondoren. 1940ra arte Parisen erbesteratutako Eusko Jaurlaritza eutsi zion, eta Alemaniak Frantzia okupatu ondoren, Amerikarako bidea hartu zuen. AEBko gobernuak baimena emanda, Erbesteko Euskadiko Gobernuak egoitza New Yorken finkatu zuen, bertakoekin harremanak sendotzen saiatzen zen bitartean.

Euskadiko Jaurlaritza erbeste egoerara berrantolatu behar izan zen. 1945eko martxoaren 17an, Hamar Euskal Erakundek Baionako Hitzarmena sinatu zuten, Hitlerren porrota gertatzear zela eta Franco ere eroriko zela itxaropenean oinarrituta.

Baionako Hitzarmenaren Helburuak

Partaideen artean PSOE, Euskadiko Alderdi Komunista, EAJ-PNV, ANV, Mendigoizaleak, Alderdi Errepublikar Federala, UGT, ELA-STV, CNT eta Ezker Errepublikarra alderdi eta sindikatuak, eta Bizkai Mendigozale Batza taldea izan ziren. Funtsean, hiru ideia nagusi biltzen zituen:

  1. Talde guztiek onartu zuten politika egiteko Eusko Jaurlaritzaren babesean jardutea.
  2. Autodeterminazio eskubidearen aldeko apustu bateratua zela adostu zuten.
  3. Euskal indar politikoen batasuna sustatzen zuena.

1946an, Jose Antonio Agirre Frantziara itzuli zen Euskadiko Gobernua eratzeko eta euskaldunen aldeko zenbait ekintzetan parte hartzeko. Egoera horretan, Euskal Herriko langileek bi greba deitu zituzten: 1947ko maiatzean eta 1951ko apirilean.

Euskal Erresistentziaren Kontseilua eta Grebak

1947ko udaberrian, frankismoaren oposizioan zeuden alderdi politiko eta sindikatuek, atzerriko Euskal Gobernuaren menpe zegoen Euskal Erresistentziaren Kontseiluan bildurik, Errepublikaren aldarrikapen eguna ospatzeko deialdi bat luzatu zuten. Bilbon egindako greba izan zen, non barneko nahiz kanpoko oposizio antifrankistak parte-hartze handia izan zuen borroka gogor horretan.

Sindikatuak buru-belarri sartu ziren protestan, haien artean UGT, ELA eta CNT erakundeak ezagunenak izanik. Arrakasta izugarria lortu zuten biztanle talde askorengan, eta hori horrela izanik, 40ko hamarkadako oposizioaren ikur gisa gelditu zen urte askotarako. Dudarik ez dago frankismo garaiaren lehenengo greba garrantzitsua izan zela.

Garapen Ekonomikoa (“Desarrollismo”) 1960 – 1973

Ekonomia Aldaketak: Industrializazio Aro Berria

Bizkaia eta Gipuzkoako Industria Hazkunde Handia

Egonkortze-Planaren bidez (1959), erregimenak autarkiari amaiera ematea erabaki zuenetik, euskal ekonomiak hazkunde biziko aro bat hasi zuen, 1973ko Petrolioaren krisia etorri arte iraungo zuena. Hazkunde honen arrazoiak:

  1. Lan-eskua ugari eta merkea: Etorkinen etorrera masiboak zuzeneko eragina izan zuen biztanleriaren hazkundean, eta industria eskualdeetan egokitu ziren Gaztela, Leon, Extremadura, Andaluzia eta Galiziako etorkinak. Biztanleria aktiboko tasa % 25,2 hazi zen.
  2. Finantziazio egokia: Alde batetik barne-aurrezkia (Euskal Herritik eta estatuko beste lurraldeetatik etorria) eta euskal bankaren dinamismoa; eta bestetik, atzerriko inbertsioen garrantzia sektore metalurgiko eta, batez ere, kimikora zuzendua.
  3. Teknologiaren inportazioa: Garapen tekniko ahalbideratu zuena.
  4. Esportazioen hazkundea: Estatuko esportazioen % 18 Euskal Herrikoa zen 1975ean.

Araba eta Nafarroako Industrializazioa

Bi kasu hauetan instituzio publikoek (Aldundiek eta udalek) modu eraginkorrean finantzatu zuten hazkunde ekonomikoa Industraiaren Sustapenerako Planen bidez. Sektore honetako biztanleria aktiboa igo egin zen, baina garapen orekatua ez zen lortu, enpresa berriak hiriburu inguruan ezarri baitziren.

Kooperatibismoa

Garrantzi handiko fenomenoa hasi zen 1956an, Arrasaten, ULGOR esperientzia berritzaile baten eskutik. Ekonomia zabaltzen ari zen garai hartan, filosofia ezberdin batek ukitu zuen: langile-bazkideek halako protagonismoa zuten eta karguak demokratikoki hautatzen zituzten. Bestalde, lan eta ekonomia eremu hura hedatzen joan zen eta kooperatiba berriak sortu ziren beste ekonomia eta gizarte arlo batzuetan, irakaskuntzan, ikerketa teknologikoan eta beste produkzio esparru batzuetan.

Garapen Ekonomikoaren Mugak eta Desorekak

Orokorra izan zen industrializazioaren prozesua, baina ez orekatua. Bizkaian eta Gipuzkoan izugarrizko industria kontzentrazioa eman zen, industria astunarekiko menpekotasuna (siderurgia, metalurgia, ontzigintza, kimika…). Euskal ekonomiaren zenbait arazo, 1970eko hamarkadaren erdialdera azaleratuko zirenak, desoreka hauen ondorio besterik ez dira: sektore dibertsifikazio txikia, energiaren kontsumo handia, ingurunearen kutsadura eta anabasa urbanistikoa (nabaria Ezkerraldean).

Entradas relacionadas: