Euskal Olerkigintzaren Historia: Bertsolaritzatik Gaur Egunera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,1 KB
Euskal Olerkigintzaren Bilakaera Historikoa
Euskal olerkigintzaren hastapenak bertsolaritzarekin oso lotuta daude. Hasierako olerkigileek bertsolaritzako moldeak erabiltzeko joera zuten. XIX., XX. eta XXI. mendeetan gaitegia ere aldatuz joan da, garaiaren arabera. Hasieran euskarak eta Euskal Herriak garrantzi handia bazuten ere, ondorengo urteetan (batez ere XX. mende bukaeratik gaur egunera) gai aldetik asko aberastu da euskal olerkigintza. Horrela, ahozkotik (bertsolaritza) idatzizkora (olerki berrietara) igaro da historian zehar.
XIX. mendea: Hastapenak eta Bertsolaritza
XIX. mendean hasten da euskal olerkigintzaren bilakaera, eta lehen gertaera garrantzitsua Frantziako Iraultza eta honekin batera estatu zentralizatuaren sorrera izan ziren. Handik urte batzuetara, Bilintx eta Elizanburu izango ziren ezagunenak.
Oso garai gogorra izan zen XIX. mendea: gertakari mingarri ugari gertatzen ari ziren, eta bertsolariek bertsogintza hartu zuten beren pena eta une horretan nola sentitzen ziren adierazteko. Garai honetako bertsogintzaren gai nagusiak hauek izan ziren:
- Foruen galera
- Gerrak
- Herrimina
- Amodioa
XX. mendea: Lore-jokoak eta Autore Garrantzitsuak
XX. mendera iristen gara, eta honekin batera lore-jokoak sortzen dira (lehenagotik existitzen baziren ere, XX. mendean indar handia hartu zuten). Mende honetan, Euskal Herriko historian zehar garrantzitsuenetakoak diren hiru autore famatu agertzen dira: Lizardi, Lauaxeta eta Aresti.
Hauek Gerra Zibila eta frankismoa bizi izan zituzten osotasunean. Hirurek gerrari eta euskararen zentsurari buruz hitz egiten zuten; horiek ziren gai nagusiak. Une honetan, ahozkotik (bertsolaritza) idatzizkora (olerki berrira) igaro zen olerkigintza, baina bertsoaren neurriak eta beste ezaugarri batzuk errespetatzen zituzten.
XX. mendean beste bertsolari garrantzitsu bat ere agertu zen, Xabier Lete. Honek ez zuen Gerra Zibila bizi izan, baina frankismoa bai, eta horri buruz abesten edo bertsoak botatzen zituen. Hark elementu politiko eta sozial aldarrikatzaileak zituen bere lanetan.
XXI. mendea: Egungo Erreferenteak
Azkenik, XXI. mendea. Mende honetan, bi pertsona oso garrantzitsu daude euskal literaturan:
Bernardo Atxaga
- Haren lana hainbat hizkuntzatara itzulia izan da.
- Egungo euskal literaturaren erreferentzia nagusi bilakatu da, batez ere atzerrian.
- Olerkigintza ez da berak gehien jorratzen duen gaia, berak dioen bezala.
- Bere poesiak izaera soziala eta existentzialista du, eta ironiaren erabilera nabarmena da.
Joseba Sarrionandia
- Bizitza oso mugitua izan du.
- Olerkiak, narrazio laburrak eta eleberriak idatzi ditu.
- Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean.
- 1985ean kartzelatik ihes egin zuen, eta ordutik aurrera 31 urtez ezkutuan bizi izan zen, erbestean idazten eta bere lanak zabaltzen zituen bitartean.