Euskal Olerkigintzaren Bilakaera: Ezaugarriak eta Egileak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,96 KB
Euskal Olerkigintzaren Ezaugarriak (Orokorrean)
- Egileak bere buruari eta inguruan duen munduari begiratzean sentitzen dituen sentimenduak eta zirrarak adierazten ditu era subjektiboan.
- Hizkuntzaren erabilera berezia da. Alderdi estetikoak garrantzi handia du.
- Olerkiak laburrak izaten dira.
- Arau batzuk izaten dituzte, hots, erritmoa, neurria eta errima zehatz batzuk.
98ko Belaunaldia
98ko Belaunaldia XX. mendeko lehen urteetan Espainiako estatuan garatu zen korronte intelektual eta kulturala izan zen. Erregenerazionismoa, Kuba, Filipinak eta Puerto Ricoren galeren ondorioak eta XX. mendera igarotzean nagusi zen pesimismoa ezin hobeto islatu zituen mugimendu artistiko-literario horrek. Ezaugarriak:
- Soiltasuna: 98ko belaunaldikoek idazkera jasotik ihes egin eta ahalik eta argitasun eta soiltasun handiena bilatzen zuten euren testuetarako.
- Subjektibismoa: Espainiako arazoa subjektibotasunera eta errealitatea barnetik begiratzera eraman zituen.
- Paisaiaren idealizazioa: Gaztelako paisaia espainiar arimaren ikur bihurtu zen.
- Gogoeta filosofikoak: 98ko belaunaldikoek bizitzaren zentzu, erlijio, Jainkoaren existentzia, denbora eta abarrei buruzko gogoetak egin zituzten.
27ko Belaunaldia
XX. mendeko poeta talde berria, Ruben Dario eta ultraismoaren imitatzaile txarren poesia arbuiatzen dute. Guztiek unibertsitateko heziketa, jatorri oneko familia, politikarako jarrera progresistak eta, bereziki, espainiar poesia modernizatzeko gogoa dute bereizgarri berdin gisa.
Etapak
Faktore historikoek eta europar eraginek bi etapa ezberdindu:
- 1922-1928: poesia hutsa eta Juan Ramon Jimenezekiko miresmena.
- Sentimentalismoa ezabatzea eta inteligentzia goraipatzea.
- Edertasuna erabat bilatzea.
- Zorroztasuna egituratze poetikoan eta hizkuntzaren garbiketa.
- Poema motzak egiteko joera.
- 1928-1936: surrealismoaren eragina nagusitu. Surrealismotik hezigaiztasuna, erlijioaren aurkakotasuna, irudimenezko askatasuna eta ametsen mundua onartzen dituzte, baina idazkera automatikoa arbuiatzen.
Ezaugarriak
- Ereduak: Juan Ramon, bere "poesia hutsa"rekin.
- Ortega y Gasset, aurreko belaunaldiarekiko ideologia aldaketa markatzen duen irakaslea.
- Hizkuntza komuna:
- Hizkuntzaren garrantzia eta metafora lantzea.
- Faktore estetikoekiko begirunea: poesia berari fidela izan behar da.
Futurismoa
Futurismoa 1909. urtean F. T. Marinettik sortutako lehenengo mugimendu abangoardista izan zen.
- Kubismotik dator.
- Makinaren gorespena eta errealitatearen mugimenduaren adierazpena.
- Formak askatasunez egiten dira, elementuak apurtzen baina ez dira abstraktuak.
- Kolore biziak erabili zituzten bizitasuna eta mugimendua adierazteko.
- Mugimenduz beteriko konposaketak.
Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandia
Bernardo Atxaga
Atxaga Euskaltzaindiko kidea izan zen. Eleberria, ipuina, saiakera eta, neurri apalagoan, olerkigintza, antzerkia eta gidoigintza jorratu zituen.
Ikuspegi literariotik, “1976ko belaunaldiak” (“Atxagaren belaunaldi” bezala ere ezaguna dena) bere ibilbidea hasi zuen.
Pott Bandaren partaide zela, bere lehen poema lana argitaratu zuen: Etiopia (poesia sozialari eta existentzialistari bizkar ematen die). Ez zuen uste poesia mundua aldatzeko tresna zenik.
Poema abangoardistak idazten ditu batzuetan surrealistak, bestetan kutsu esperimental nabarmenarekin. Gainera, bizitzaren patua naturaltasunez onartzen du.
Ondorengo lanetan, berriz, apropos bilatzen zuen ironia, baita xumetasuna ere. Horren adibide da Trikuarena poema ospetsua.
Joseba Sarrionandia
Sarrionandiari hainbat urteko espetxe zigorra ezarri zioten, ETAko kide izateagatik. 1980an preso hartu ondoren, 1985ean atzerrira joan zen. Ordutik aurrera ezkutuan bizi da. Pott Banda izeneko taldearen kide ere izan zen (talde apurtzaile eta abangoardista bat zen, argitaletxe bat eratzeko asmoz sortua).
Unibertso bakarra, baina mundu diferenteak edo munduari begiratzeko modu diferenteak aurki daitezke Sarrionandiaren poemetan. Baita bilduma heterogeneoak egiten ditu.
Izuen gordelekuetan barrena bere estreinuko aldia izan zen poesian, eta arrakastatsua gainera.
Joxean Artze eta Xabier Lete
Joxean Artze
1966an Joxean Artze Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen. Ez Dok Amairu taldea abeslariz eta idazlez osatutako taldea zen. Beraien helburua garai hartan azpiratuta zegoen euskal kultura suspertzea zen. Horretarako, olerkigintza eta musika uztartu zituzten.
Estiloa
Artzeren poemek espiritualtasun kutsu nabaria duten zenbait giza ohitura kritikatzen dituzte. Poesiaren alde bisuala (pintura), fonikoa (musika) eta espaziala (eskulturak) landu zituen.
(Kaligramak esaldi edo hitzez osatutako eta horien bidez olerkiaren gaiarekin lotutako irudi bat eratzea helburu duen olerkiak dira).
Lehen zeukan espazioaren eta soinuaren ardura berberaz, orain Jose Antonio Artze formaren liberaziotik barnearen liberaziora abiatu da.
Xabier Lete
Zeintzuk dira Leteren poemategiak eta estiloa?
Letek 1968an argitaratu zuen “Egunetik egunera orden gurpillean” izeneko poemategia. Bertan, poeta gazte bat azaltzen da, bere inguru-giroa aldatzeko beharra sentitzen duen horietariko bat. Eta Gabriel Arestiren poesia soziala antzeman daiteke, bidegabekeriak salatzen dituelarik.
1974an, Bigarren poemategia idatzi zuen. Bertan, esperientzia gehiagoko gizona agertzen da, helduagoa. Ideia berberak mantentzen dira baina bizi izan dituen garaiak utzitako arrastoek erreflexionatzera eramaten dute; hau Frantziako filosofia existentzialaren eraginez da.
1981ean “Urrats desbideratuak” izeneko poemategia idatzi zuen eta bertan dezepzioa agertzen da nagusiki. Bizitzaz ezer onik itxaroten ez duen gizona bezala agertzen da.
Azken lan hau idazterakoan gaixotasunak ziren medio, baina osasunak hobera egitean, 1992an, Zentzu antzaldatuen poemategia idatzi zuen, bizitzarekin esker onekoa den poesia; zeinetan kantua otoitzarekin nahasten den.
Aitzol, Lizardi eta Lauaxeta
- Zein da Aitzolek bultzatutako mugimendua? Berpizkundea: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia zen, hiru ardatz estrategiko zituen:
- Transmisioa: umeen hezkuntza elebiduna eta horrek eskatzen duen materiala sortzea (Martin Txilibitu, Xabiertxo...); eta helduei euskara irakastea (Gau Eskolak).
- Hizkuntzari prestigioa emateko ahalegina.
- Kultura sorkuntza sustatzea: Olerti-egunak, bertsolari-txapelketak, Yakintza aldizkaria...
- Aitzol idazlea zen? Ez, ideologoa zen eta Euskaltzaleak erakundearen zuzendari ere izan zen.
- Zergatik atxilotu zuten Lauaxeta? EAJren ageriko ekitaldietan hizlari ibiltzeagatik eta gudari talde baten komandante izateagatik espetxeratu eta, batez ere, apezpikuak errepublikanoengandik ezkutatu zituelako.
- Zelakoa zen Lizardiren literaturaren ikuspuntua? Autonomoagoa da. Hizkuntza poetiko sakona landu eta euskal lirikari balio berriak ekarri zizkion. Gai nagusia izadia erabili zuen, euskal paisaia adierazteko agertu zuen sentikortasuna azpimarragarria da, horren bidez gogo-barruko sentimenduak metafora bidez azaltzen ditu: denboraren iragana, bizitza eta heriotza, berpizteko itxaropena.
Surrealismoa eta Sinbolismoa
Surrealismoa
Arte modernoaren mugimendua → André Breton bultzatzaile nagusia.
Surrealismoaren jarraitzaileei eta lanei deitu → Surrealista.
Surrealismoa: automatismo psikikoa, pentsamenduaren benetako funtzionamendua adimenaren inongo kontrolik gabe hitzez, idatziz… adieraztea.
Helburua: burgesiaren kulturaren eta indarrean zegoen ordenaren zapalkuntza era guztien aurka borrokatzea.
Surrealismoko olerkigintza
- Erabateko askatasuna zuten gaiak garatzerakoan.
- Ametsa, irudimena eta eromena surrealismoaren baliabideak dira.
- Idazketa automatikoa landu zuten, adimena eta borondatea saihetsiz.
Surrealismoaren eragin handienak: Xabier Leteren bigarren poema liburua eta Zabaletaren Ezten gorriak liburua.
Sinbolismoa
Sinbolismoa → ez zen doktrina baten inguruan eskola gisa egituratu, sinbolo subjektiboak erabili, sentipenak eta ideiak nagusi.
Poesia → errealitatetik haratago, erritmo eta neurri berrien sorrera.
Bultzatzaile nagusietako bat → Jon Mirande (Frantziatik sinbolismoa ekarri).
Mirande eta Aresti
Mirande
Euskalki gehienak landu zituen eta batuaren defendatzailea izan zen. Itzultzailea ere izan zen.
Herrimina sentitzen zuen (herria faltan botatzea).
Olerkigintzan aritu zen gehienbat.
Eragina: poeta simbolista frantsesena.
Euskal poesigintzari berrikuntzak: tematikoa eta formala.
Ezaugarriak: heterodoxia edo antikonbentzionaltasuna (arauen aurka egotea eta ez errespetatzea) eta perfekzioa.
Estiloa: surrealista eta sinbolista zen.
Gaiak: paganismoa, abertzaletasuna, heriotza eta sexua.
Igela, euskaldun heterodoxoen errebista aldizkaria argitaratu zuen. Bertan orduko euskaldunen artean debekatuta zeuden gaiak jorratzen ditu.
Haur besoetakoa da idatzi zuen nobela bakarra. Pedofilia, inzestua eta suizidioa dira lantzen dituen gaiak.
Aresti
12 urterekin hasi zen euskalduntzen, Francoren garaian.
Lanik esanguratsuena eman zuen argitara: Harri eta Herri (1963): berrikuntza ugarirekin izan zen. Gizakiaren betiko sentimenduak aurkezten ditu. Bestik, protestako gai sozialak ere nabarmen dira.
Poesia herriaren kontzientzia pizteko arma baliagarria dela eta literatura gizartea aldatzeko gai dela uste osoa zuen: Esanen dute / hau / poesia / eztela, / baina nik / esanen diet / poesia / mailu bat / dela ("Poesia", 1963).
Literaturako genero guztiak jorratu zituen eta literatura unibertsaleko hainbat lan euskarara itzuli zituen.
Pentsaera independente eta polemikoa zuen. Poeta sozial eta iraultzaile bezala definitu dute.
Amaia Lasa eta Itxaro Borda
Amaia Lasa
Zeruko Argia, Egin eta Punto y Hora aldizkarietan lan garrantzitsuenak argitaratu zituen.
1971n argitaratu zuen bere lehen poema sorta, Mikel Lasa nebarekin batera, biek sinaturiko Poema bilduma liburuaren barnean.
Poesia-bilduma horretan kronologia zehatza jarri zaio. Lehen poemak, poema laburrak dira, sentipenaren eta intuizioaren inguruan agertutakoak. Maitasunak, nostalgiak, bakartasunak, geroari beldurrak…
Emakumearen irudipena agertzen da (sorgin sinboloa), metafora gehiago erabili da, poesiak arnas handiko joera hartu du. Lehengo poemak lehen pertsonari lotuta zeuden baina orain objektibo bihurtu du. Deskribapen teknikak toki handiago hartu du eta gai soziala ageri dira liburuaren bukaeran.
Itxaro Borda
Literatur mundura olerkigintzaren bitartez sartu.
Lehen olerkia Herria izeneko aldizkari baten argitaratu zuen, (1974).
Maiatz izeneko literatur aldizkariaren sorreran parte hartu zuen, non 1984. urtean, bere lehen poema-liburua “Bizitza nola badoan” argitaratu zuen.
Honela definitu zuen poesia: (Poesia: Fikzioa vs. errealitatea).
Bere bi lan:
- Bizitza nola badoan (Maiatz, 1984) argitaratutako lehenbiziko poema liburua. Bada, ahots berriarekin batera, Bordaren literaturan behin eta berriro agertu diren zenbait elementu zeuden: oinarrian autobiografia eta nitasuna daude.
- Orain (Susa, 1998): garai desberdinez osatutako poemez osatuta.
Emakumearen irudiaren ikuspuntua jarri zuten lehen emakumeak izan ziren.