Euskal Olerkigintza: XX. mendeko olerkigintzaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,87 KB

- Bertso lerro askea nagusitu zen poemari forma emateko orduan, askatasuna eta egitura librea zegoen.

- Errimaren ordez, garrantzia eman zitzaion olerkiaren barruko erritmoari, musikaltasuna sortu zen.

- Baliabide estilistikoei dagokienez, metafora nagusitu zen.

- Gaiei dagokienez, erabateko askatasuna zegoen, denetariko gaiak jorratzen ziren; gai tabuak (suizidioa…), etab.

- Hizkuntza txikietan idazten zuten idazleak mundu mailan hedatu ziren.

- Mende honetan aldaketa handienak eman ziren sozialki, ekonomikoki… Ondorioz, iraultzak, mugimenduak, etab. sortu ziren.

Euskal Olerkigintza: 1936ko Gerra Aurretik

Aitzolen ustez, garaiko poesiaren eta poeten bidez euskal nortasuna berpiztuko zen. Izan ere, orduko herritarrentzat oso zaila zen poesia hau ulertzea, idazle bakoitzak erabilitako euskara moldea desberdina zelako. Ez zeukaten hizkuntza estandarrik, eta bakoitzaren irizpide determinatuen arabera idazten zuten. Gainera, gehienek erbestean eta oso gutxi idazten zuten. Ikuspuntu pesimista nabarmendu zen, eta gai nagusia hizkuntza, kultura eta herria desagertzeko zorian zeudela zen.

Euskal Olerkigintza: Gerra Ostean (40ko hamarkada)

Idazleek bestelako poesia bat ekarri zuten. Jon Mirande eta Gabriel Aresti euskal literaturaren zutabe izan ziren, zeinek poesia hiritarra ekarri zuten. Jorratutako gaiak nahiko polemikoak izan ziren, eta aldi berean maitatuak eta gorrotatuak izan ziren. Haien poesia ulerterraza zen.

Euskal Olerkigintza: 60ko Hamarkada

Joera berriak agertu ziren, Bernardo Atxagaren eta Sarrionandiaren eskutik. Sarrionandiaren poesian, olerkien izenburua eta olerkia bera bat egiten zuten, eta errealitatea hitz potolorik gabe islatzen zuen.

Joseba Sarrionandia: Ezaugarri Orokorrak

1. Sarrionandiaren poesian bi elementu nabarmentzen dira: bizi izandakoari zuzendutako begirada argia eta hizkuntza jantzia. Bizipenek eragin handia dute bere literaturan. 2 Liburu, poema eta kapituluen izenburuek, gehienetan, istorioaren muina era sintetizatuan ematen dute (`Bake beltza’ poeman, beltza ironia adierazten du). 3 Testuartekotasunerako joera nabaria du. Bere testuetan, kanpoko zein hemengo tradizioak bilatzen ditu. 4 Testuek bi maila komunikatiborekin jolasten dutenez, bi irakurketa egiteko parada ematen dute, eta irakurleak erabaki behar du zeinekin geratu, esplizituarekin (agerikoa) edo inplizituarekin (iradoki daitekeena). 5 Toki eta egoeren deskripzio estilizatua egiten du; pertsona konkretuen egoera deskribatzearen ordez, giza kondizioaren azalpena bilatzen du. 6 Askotan, bere olerkia hitzari buruzko hausnarketa bihurtzen da, metapoetika izateraino. 7 Metaforen batasuna nabarmentzen da. 8 Umorea, ironia, paradoxa ohikoak dira bere lanetan. Idazleak testuaren aurrean gogoeta egitera bultzatzen gaitu, hau da, gure pentsamendu kritikoa praktikan jartzea nahi du. 9 Idazleak hitzei zentzu garbiago bat ematen die.

Olerkigintza: Izuen Gordelekuetan Barrena

Sarrionandiak 1980an kaleratutako lehen poema bilduma da, eta Bernardo Atxagaren Etiopia obrarekin batera euskal poesiaren atal berri bat ireki zuen.

Liburuak bi atal ditu; bata prosaz, `Prologoa’, eta bestea bertsoz, `Bitakora kaiera’, 7 ataletan banaturik. Atal bakoitzaren amaieran `Epigramak’ deitutako bilduma dago, non irudiak eta deserrotzearen gaia eta honek dakarren noraeza agertzen dira. Obra heterogeneoa da, formaren eta edukiaren aldetik. Idazleak zalantzan zituen obra argitaratu orduan, ez baitzuen produktu gisa ikusten. Liburuaren ezaugarriak: 1Poema intertestualak dira, tradizioarekin lotuta daude, eta beste poeta batzuen lanekin lotuta daude. 2 Poemen iturriak aipatzen dira, olerkiek aurretik idatzita egon den eta egunerokotasunaren parte den zerbait daukate. 3 Poemek Pott bandan ikasitakoa biltzen dute.

Sarrionandiak bere poemen irakurle aproposak zeintzuk diren azaltzen du: lagun gutxi batzuk eta izpiritu erromantiko eta etsituak.

Prologoa-n, liburuaren helburuak aipatzen dira, eta Bitakora kaiera-n gaiak eta kontzepzioa. Bertan, bildumari koherentzia ematen dion elementua agertzen da: bidaia, noraeza. Bidaia bi mailatan garatzen da: geografiko edo fisikoa (sorterria, Paris, Grezia, Lisboa…) eta literarioa, idazle klasikoak oroituz (Parisen, Baudelaire). Izan ere, bidaia errantzia dela esaten da, ez duelako bukaerarik izango. Honen abiapuntua ‘sorterri hautatua’ da, baina aberria hautatu arren, aberri horren urruntasunak nostalgia sortzen du.

Hnuy Illa Nyha Majah Yahoo: Poemak 1985-95

Poesia arloan Sarrionandiaren liburu borobilena da, eta izenburuak ‘zaindu zure burua gizontxo’ esan nahi du. Gizontxoak bakartasuna, ezintasuna eta deserria adierazten du.

Obra deserriari buruzkoa da, literalki eta sinbolikoki (bakardade gisa). Idazlearen etsipen puntutik adierazten ditu bere esperientzia propioak, tonu pertsonala, errealista eta barnekoia emanez. Horregatik, gaiak oso gogorrak dira, esperientziak ere latzak direlako. Gogortasuna adierazteko hurruntasuna eta hizkera ulergarria erabiltzen ditu, eta idazlearen antiheroiaren begirada nabarmentzen da, etsipena adieraziz.

Gartzelako Poemak

Sarrionandiaren bigarren etapakoa da, eta kartzelan bizitakoa kontatzen du. Obrak 2 atal ditu: ‘Gartzelako Poemak’ (luzeena, 73 poema) eta ‘Post Escritum’ (laburragoa, 8 poema). Metafora nagusiena ‘horma’ da, gelditasuna adieraziz.

Izenburua oso gordina da, idazleak kartzelan bertan idatzitakoa. Sentitutakoa eta bizitakoa agertzen da, eta poemak irensteko zailak eta hunkigarriak dira. Hauetan krudelkeria islatzen da, atxiloketa, tortura saioak…, eta idazlearen itxaropen bakarra itxarotea da. Gaiak kartzelan bizitakoari buruzkoak dira: gutunak, epaiketak, gose ergela…, eta batez ere, ihesari buruzko gogoeta latza egiten du. Ziegan sentitutako bakartasuna transmititzen du, eta bere ustez, ezin da kartzela aurretik izandako horretara bueltatu.

Entradas relacionadas: