Euskal Nekazaritza Jarduerak Atlantiko eta Mediterraneo Isurialdean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,15 KB

1.GAIA

NEKAZARITZA JARDUERAK (Atlantiko isurialdean): Nekazaritza jarduerak gaur egun garrantzi handia du Euskadin bai lanean dauden biztanleen artean bai BPGn. Hala ere, alde handiak daude balio altuagoak dituzten eskualdeen eta balio oso baxuak dituzten eskualdeen artean.

Nekazaritza jarduerak ordea, eginkizun garrantzitsua du izan ere lehengaiak ekartzen ditu bestela beste industria hauetarako: nekazaritza eta elikadura-industrietarako eta egurgintza eta papergintza-industriarako. Gainera, balio handiko paisaiaren, naturaren eta kulturaren ondarea kontserbatzen laguntzen du.

Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruak bestelako ezaugarriak ditu. Ezaugarri horiek inguru fisikoaren, nekazaritza egituraren eta lurzoruaren erabileren araberakoak dira.

Euskadi Kantabriako paisaiak lur hauek hartzen ditu barne: Bizkaiko golkoko isurialdearen eta isurialde mediterraneoaren banalerrok iparraldeko lurrak. Eremu horretako ingurune fisikoak erliebe malkartsua du. Klima ozeaniko dago eta prezipitazio ugariak eta erregularrak. Gainera lurzoruaren kalitatea kaskarra da.

a)Nekazaritzaren egituraren aldetik ezaugarri hauek bereizten dira:

-Landa inguruan, biztanle gutxi daude. Gainera baserrietan biztanleak sakabanatuta daude. Horrez gain etxeak harrizkoak izaten dira eta hiru solairu izaten dituzte.

-Nekazaritza-ustiategi baserri inguruan antolatuta dago. Etxe bloke bat osatu ohi da eta hauek izateen ohi dira: familiaren etxebizitza nahiz nekazaritzako gelak; ortu txiki bat etxearen ondoan; eta ustiatzeko lurrak neurri txikikoak. Lur zatiak hesiekin edo alanbrearekin ixten dira.

-Teknikoei dagokionez hainbat zailtasun egoten dira mekanizatzeko, topografia korapilatsua delako eta ustiategiak txikiak izaten direlako.

b)Landa inguruko erabileretan bilakaera handia egon da izan ere Euskal Autonomia Erkidegoko iparraldeko isurialdeko industrializazioaren ondorioz nekazaritzan lan egiteko langileen bolumenak nabarmen egin zuen behera, eta nekazaritza denbora baterako jarduera gisa ezarri zen.

Nekazaritza jarduera haranen barrualdean pilatzen da tea gaur egun lan hauek egiten dira batez ere:fruta arbolak (sagarrondok eta kiwiak)eta barazkigintza. Azken hori norberaren kontsumorako egiten dute nekazariek denbora partzialean. Nekazaritza intentsiboa da eta plastikoen azpian egiten dute, nekazari gutxi aritzen baitira arduraldi osoan lanean.


2.GAIA

NEKAZARITZA JARDUERAK (Mediterraneo isurialdean): Nekazaritza jarduerak gaur egun garrantzi handia du Euskadin bai lanean dauden biztanleen artean bai BPGn. Hala ere, alde handiak daude balio altuagoak dituzten eskualdeen eta balio oso baxuak dituzten eskualdeen artean.

Nekazaritza jarduerak ordea, eginkizun garrantzitsua du izan ere lehengaiak ekartzen ditu bestela beste industria hauetarako: nekazaritza eta elikadura-industrietarako eta egurgintza eta papergintza-industriarako. Gainera, balio handiko paisaiaren, naturaren eta kulturaren ondarea kontserbatzen laguntzen du.

Lur hauek hartzen ditu barne: isurialde atlantiko eta mediterraneoaren banalerroko hegoaldeko lurrak

Inguru fisikoan, hauek sartzen dira: laborantza egiteko errezagoak diren erliebe-eremuak. Klima iparraldetik hegoaldera doa: trantsizio klima mediterraneotik kontinenteko klima mediterraneora. Inguru horretako lurzoruak egokiagoak dira laborantzarako.

a)Nekazaritza egituran, ezaugarri hauek dira nagusi:

-Landa inguruko biztanleria ugariagoa da; izan ere, topografia egokiagoa zuten eremuetan, landa-ingurua mekanizatu ahal izan da, eta industrializazio-prozesua geroago etorri da. Biztanleria gehiena pilatuta dago, eta elkarren artean banatutako hainbat herri handik osatzen dute. Harri tradizionalak harrizkoak dira, eta Arabako Errioxan, isurialde bakarreko eta malda gutxiko teilatua dute malda gutxirekin.

-Ustiategien batez besteko neurria handitu egin da, errentamenduen bidearen ondorioz eta lursailak pilatzearen ondorioz, Arabako Errioxan izan ezik, hango ustiategien neurriak oraindik txikiak dira eta. Irekiak izan ohi dira, eta hainbat bidetan banatuta daude.

-Teknikak ere nabarmen modernizatu dira, eta produkzio sistema laborantza espezializatzera bideratuta dago.

b)Landa inguruak batez ere nekazaritzarako eta basogintzarako erabiltzen dira.

-Nekazaritza espezializatu egin da, ureztatzeak dauden edo ez aintzat hartuta.

Lehorreko lurretan, zerealak eta mahastiak dira nagusi. Zerealak Arabako Lautadako eskualdeetan eta hango haranetan hedatzen dira, garia ekoizteko landa irekietan, lugorriarekin, ekiloreekin edo lekadunekin txandakatuz . Mahastiak Arabako Errioxan dira nagusi. Inguru horretan egiten den ia laborantza bakarra da gaur egun, eta izugarri zabaldu da.

Ureztaketan oinarritutako nekazaritza Ebroren eta bere ibaiadarren lautada alubialetan egiten da, baita arroetan ura duten eremuetan eta barruko haranetan ere. Honako hauek laboratzen dira; artoa, bazka, patatak… Horiek guztiak nekazaritza eta elikadura industria handira bideratuta daude.

-Baso ustiaketa gehiena Arabako mendilerroetan egiten da, eta radiata pinua zerratzeko, txikitzeko edo eraldatzeko erabiltzen da batez ere.

Entradas relacionadas: