Euskal Nazionalismoaren Sorrera eta Aurrekariak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,36 KB

Euskal Nazionalismoaren Jaiotza (XIX. mendea)

Euskal nazionalismoa XIX. mendearen bigarren zatian sortu zen, Euskal Herriko gizartean aldaketa sozial, ekonomiko eta ideologiko handiak gertatu zirenean. Aldaketa horiek industrializazio prozesuaren ondorio izan ziren, eta horrek ideologia zehatz eta antolatu bat garatzea bultzatu zuen.

  • Europan gertatu zen bezala, Euskal Herrian ere kapitalismoa garatu zen.
  • Proiektu nazionalista behe eta erdi mailako burgesiak zuzendu zuen, eta nekazariak ere erakarri zituen.
  • Hasieran, nazionalismoa Bizkaira mugatu zen, baina 1920. urtetik aurrera gainerako probintzietara hedatu zen.
  • Industrializazioaren ondoriozko aldaketa demografiko eta sozial funtsezkoak izan ziren Euskal mugimendu nazionalista garatzeko.

Nazionalismoaren Aurreko Egoera Euskal Herrian (XVIII. mendea - 1895)

Larramendismoa

Korronte ideologikoa XVIII. mendearen lehenengo zatian garatu zen, Manuel Larramendik bultzatu zuena.

Ezaugarri Nagusiak:
  1. Gipuzkoako foruen defentsa.
  2. Foruak Gipuzkoako lege berezi gisa definitzea.
  3. Foruen defentsa aldarrikatzailea bilatzea.

Larramendismoa Decretos de Nueva Planta (1717an aduanak kostaldera eraman zituztenak) piztutako foruak galtzearen beldurraren ondorioz sortu zen. Madrilgo intelektualen artean Euskal Herriko foru-pribilegioen kontrako kanpaina bultzatu zen.

Karlismoa

Espainiako beste ingurune batzuetan eragina izan zuen, eta karlismoaren sorreran eta garapenean elementu politikoak, dinastikoak eta foruzaleak egon ziren.

  • Sektore dinastikoa: Koroa eskuratu nahi zuen, erregegaiaren aldekoek osatua, eta herriaren borroka aprobetxatu nahi zuen helburuak lortzeko.
  • Sektore foruzalea: Herrian oinarria zuen eta foru askatasunen babesa zuen helburu.

XIX. mendeko liberalismo zentralistak arriskuan jarri zituen foruak. Sektore horretan Zumalakarregi ere bazegoen, honek helburu independentista zuen.

Lehenengo Gerra Karlista (1833-1839)

Lehenengo gerra karlistan (1833-1835 artean) sektore foruzalea izan zen nagusi. Bigarren atala (1835-1839 artekoa) Zumalakarregi hil ondoren hasi zen, non liberalen erasoak nagusitu ziren karlisten estrategia faltaren eta gerrak eragindako nekearen aurrean. 1839an, gatazka militarraren ondoren, Marotok eta Esparterok Bergarako ituna sinatu zuten.

Kongresuan foruak onartu ziren, baina hurrengo urteetan hainbat dekretu eman ziren Foru baimena eta foru-diputazioak ezabatuz. Une horretan sortu zen foruzaletasuna, karlismoarekin batera bizi zena.

Foruzaletasuna

Foruak plano teoriko eta intelektualetan defendatzera oinarritu zen. Lehenengo gerra karlistaren ondoren, Foruen kontra egindako erasoen ondorioz sortu zen.

Foruzaletasunaren Printzipioak:
  1. Foruei eusteko beharra, Euskal Herriko lege orijinal eta bereziak baitira.
  2. Euskal Herriko errejimen politikoaren, lege-errejimenaren eta berdintasunezko sistema ekonomiko eta sozialaren orijinaltasuna.
  3. Foru-legediaren ezagutza sakontzeko beharra.
  4. Euskal Herriko berezitasun historikoen defentsa.
  5. Euskal kultura berrindartzeko beharra.

Idazleak foru-legedia aztertzen hasi ziren, joera moderatukoak gehienbat.

Entradas relacionadas: