Euskal Nazionalismoaren Jatorria: Sabino Arana (1895-1903)

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB

Euskal Aurrenazionalismoa (XVIII. mendea - 1895)

Nazionalismoaren aurretik ere bazeuden nolabaiteko korronte eta ideologiak, ondoren nazionalismoarengan eragina izango dutenak. Hauek dira aipagarrienak:

  • Larramendismoa
  • Karlismoa
  • Foruzaletasuna

Hiru korronteek foruak babesteko beharra eta Euskal Herriko berezitasun politiko, kultural eta historikoen defentsa defendatzen zuten.

Euskal Nazionalismoa: Sabino Arana (1895-1903)

Aurretiazko baldintzatzaileak eta gizarte egiturak

Industrializazioak erabateko aldaketa ekarri zuen gizarte egituretan, maila ezberdinak sortuz:

  • Goi-burgesia: Estatalista.
  • Behe-mailako burgesia: Aldaketaren protagonista sentitzen ez zena.
  • Proletargoa: Doktrina sozialistari atxikitakoa.
  • Nekazariak: Jatorriz karlistak, euskaltzaleak eta potentzialki nazionalistak.

Sabino Aranak lortu nahi zuena zen industrializazioa euskaldunen ohitura eta tradizioetara moldatzea, hauek gal ez zitezen. Azken finean, gizarte berrian aplikatzeko eredu teoriko nazionala prestatu nahi zuen.

Faktore bultzatzaileak

  • Foruzaleek sustatutako kultur berpizkundea.
  • 1876an abolitutako foruek sortutako egonezina eta nortasuna berreskuratzeko gogoa.

Sabino Aranaren ideologiaren oinarriak

Sabino Aranaren ideologia bi arlo nagusitan oinarritu zen:

  • Arlo erlijiosoa: Integrismoan eta karlismoan oinarritu zen. Bere hitzetan, erlijio katolikoa izaera euskaldunari erabat lotuta zegoen.
  • Arlo politikoa: Karlismoak defendatutako fuerismoa onartu zuen.

Ideologiaren ezaugarri nagusiak

  1. Bizkaia eta, ondoren, Euskadi nazio bat dira, nazioa izateko beharrezko elementuak baitituzte: arraza, hizkuntza, eremu geografikoa...
  2. Nazio orok independentzia eskuratzeko eskubidea du.
  3. Foruak eta Lege Zaharra dira lege nazional euskaldunak.
  4. Kapitalismoaren eta sozialismoaren kondena, euskaldunen kontzepzio tradizionalerako doktrina arrotzak direlako.
  5. Proiektu politikoa laburtzeko leloa: “Jaungoikoa eta Lege Zaharra”.

Sabino Aranaren proiektu politikoa eta alderdiaren sorrera

Sabino Aranak, bere proiektu politikoa bideratzeko, alderdi berri bat fundatzeko beharra ikusi zuen, faktore hauek bultzatuta:

  • Faktore ideologikoak:
    • 1890ean, La Abeja aldizkarian “Vizcaya por su independencia” izenburuko hainbat artikulu argitaratu zituen.
    • 1893an, “Discurso de Larrazabal” eman zuen, atzerritarrek Bizkaian zuten boterea azalduz.
    • Bizkaian zeuden alderdi politikoak aztertu zituen, bat bera ere ez zela bizkaitarren nahiak betetzen ari gaineratuz.
  • Faktore politikoak:
    • 1894an, “Euzkeldun Batzokija” deituriko elkarte politikoa sortu zuen.
    • 1895ean, alderdi nazionalista fundatu zuen Bizkaian.
    • 1903an, hil zenean, alderdia oso hedatua bazegoen ere, barne zatiketak antzematen ziren dagoeneko.

Entradas relacionadas: