Euskal Nazionalismoaren Hastapenak: Euskeldun Batzokija eta EAJ
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,81 KB
Testuaren Izaera eta Testuinguru Historikoa
Aztergai dugun testuan Euskeldun Batzokijaren Estatutuko 8 artikulu agertzen dira. Testu motaren arabera, izaera politikoa duen testu juridikoa dela esan dezakegu.
Hartzailea kolektiboa da, beraz. Honez gain, Bizkaitarra astekarian argitaratzeak erakusten digu, nahiz eta Euskaldun Batzokiko kideei zuzendua egon, baduela proiekzio publikoa programa politiko bat den heinean.
Une Historikoa: Errestaurazio Garaia
Une historikoari dagokionez, testua Bizkaitarra astekari nazionalistan argitaratu zen 1894ko maiatzaren 24an, hau da, Errestaurazio garaian. Momentu horretan Maria Kristina zen erregeordea, Alfontso XIII.a erregea adin txikikoa zelako.
Estatutuen Edukia eta Ideologia
1. artikuluan Euskaldun Batzokiya izeneko elkarte bat sortuko dela dio, Jaungoikoa eta Lagi-Zarra leloaren jarraitzaile bizkaitarrak bilduko dituena. Euzkeldun Batzokija haren menpe geratuko da; hau da, Bilboko elkarte hau alderdian bilduko da.
Hurrengo sei artikuluak elkartearen ideologiari buruz dihardute:
- 2. artikulua: Bizkaiak bizitzako edozein alorretan eta beste herriekiko harremanetan ere Jaungoikoa eta erlijio katolikoa izango ditu oinarri.
- 3. eta 4. artikuluak (Lagi-Zarra): Jatorrizko askatasuna berreskuratu eta Lege Zaharraren berrezarpenean oinarrituko dute etorkizuneko Bizkaia. Gehienbat euskal arrazako familiaz osatuko da eta Euskara izango da Bizkaiko hizkuntza ofiziala.
- 5., 6. eta 7. artikuluak: Jaungoikoa eta Lagi-Zarra, erlijioa eta politikaren arteko armonia eta bereizketaren gainetik egongo da Bizkaia.
Euskal Nazionalismoaren Sorrera
Testua Errestaurazio garaian ematen da, Maria Cristinaren erregeordetza garaian. Gobernuan txandakatze sistema dago, Cánovas del Castillo eta Sagastaren artekoa.
Urte batzuk lehenago, 3. Gerra Karlista bukatu ondoren, Cánovas del Castillok, 1876ko legearekin, Euskal Foruak guztiz indargabetu zituen. Era berean, 1876tik aurrera Bizkaiko industrializazioak bultzada handia izan zuen. Bilbo eta bere inguruko herriak Espainiatik etorritako langilez bete ziren.
Sabino Aranaren Pentsamendua
Honela, XIX. mendearen amaieran hasten da euskal nazionalismoa indarra hartzen. Euskal nazionalismoaren pentsamendua Sabino Aranak artikulatu zuen. Honen sorreran eragin zuzena izan zuten foruen abolizioak eta Bizkaian industrializazioak eragindako aldaketek.
Sabino Arana independentziaren eta euskal estatu konfederala osatzearen aldekoa zen. Pentsamendu honen arabera, euskaldunen nazio proiektua euskaldunon esku egon behar zen, eta Espainiarekiko independentzia lortu behar zen. Bizkaia nazio bat zen eta, beraz, independente izateko eskubidea zuen. Geroago Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetara zabaldu zituen planteamendu horiek.
Jazarpena
Sabino Aranaren jazarpena bere pentsamolde politikoarengatik izan zen: Espainiaren ohorea zalantzan jartzeagatik eta proiektu nazional alternatibo bat eskaintzeagatik; laburbilduz, «rebelión contra España» delitua leporatu zioten.
Antolaketa Politikoaren Bilakaera
1895ean Bizkaiko erakundea Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortu zen, Sabino Aranaren ideologian oinarrituta. Batzokiak ireki zituzten eta EAJren antolaketa Bizkaia osora zabaldu zen. Gainerako euskal probintzietara ere zabaldu zen, baina Bizkaian baino indar gutxiagorekin.
EAJren Lehen Etapa (1895-1915)
Hasieran independentistak nagusitu ziren eta alderdiaren kontrola mantendu zuten 1915 arte. Urte horietan nazionalismoa antolatu zen:
- Batzarrak egin zituzten.
- Biltzeko tokiak sortu ziren (batzokiak).
- Sindikatu bat sortu zen.
- Egunkari bat argitaratu zen.
- Sinbologia nazionalista ezarri zen.
Alderdiak finkatu eta afiliatu kopurua asko handitu zen.
Zatiketa eta Berrelkarketa
1916an, autonomistek alderdiaren kontrola berreskuratu zuten eta alderdiari izena aldatu zioten: Comunión Nacionalista Vasca.
1930ean euskal nazionalismoaren alderdi biak berriz elkartu ziren Bergarako Batzarrean eta EAJ-PNV berritua sortu zen. Alderdi eskuindarra eta katolikoa zen, eta bazterturik utzi zuen joera akonfesional eta liberaleko sektore bat. Hauek taldetik alde egin eta Acción Nacionalista Vasca-Eusko Abertzale Ekintza (ANV-EAE), ezkerreko alderdi nazionalista, sortu zen.
II. Errepublikan EAJren helburu nagusia autonomia estatutua lortzea izan zen, eta Gerra Zibilaren garaian lortu zuen.
Euskal nazionalismoaren antolaketa politikoa Batzokiarekin hasi zen, Eusko Alderdi Jeltzalearen sorreraren oinarria izan zena, Euskal Herrian nagusi izango zen alderdia, bereziki 1931tik aurrera.