Euskal Nazionalismoa eta Meatzaritza: XIX. Mendeko Testuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,27 KB

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894)

Aurrean dugun testua Euskeldun Batzokijaren estatutuen artikulu sorta bat da, Sabino Aranak, euskal nazionalismoaren aitzindariak, 1894an Bilbon argitaratu zuena. Testu hau Berrezarkuntza garaian idatzi zen, Habsburgoko Maria Kristina erreginaordea zelarik. Testu juridiko-politikoa eta publikoa da, irakurle ororentzat idatzitakoa, baina bereziki batzokietako kide nazionalistentzat. Bere helburua Sabino Aranaren jarraitzaileak Jaun Goikoa eta Lagi Zarra (JEL) leman jasotako doktrinen inguruan biltzea izan zen.

Estatutuen Azterketa eta Proiektu Politikoa

Testuaren azterketari dagokionez, estatutu hauetan Sabino Aranak Bizkaia independentearentzat eraiki zuen proiektu politikoaren ildo nagusiak islatzen dira:

  • 1. art.: Jaun Goikoa eta Lagi Zarra lemak laburbiltzen duen doktrinaren jarraitzaileen arteko adiskidetasuna sortzea.
  • 2. art.: Euskeldun Batzokija elkartea Bizkai Buru Batzarraren mende geratuko da.
  • 3. art.: Erlijioari dagokionez, Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da.
  • 4. art.: Antolamendu politikoari dagokionez, Foruak berrezarriko dira.
  • 5. art.: Nazionalismoaren oinarriak Bizkaian era harmonikoan elkartu nahi zituen.
  • 6. art.: Jaun Goikoa eta Lagi Zarraren arteko bereizketa argia ezarriko da Bizkaian.
  • 7. art.: Estatua Elizaren menpe egongo da.
  • 8. art.: Bizkaiak, gainontzeko sei euskal herrialdeekin batera, "Euskalerria" osatuko du, baina bakoitzak bere autonomia mantenduz.

(Nazionalismoa kontatua)

Vicente Blasco Ibáñezen "El Intruso" Eleberria

Aztergai daukagun testua Vicente Blasco Ibáñez valentziar idazle ezagunak idatzitako El Intruso eleberriaren pasarte bat da. Valentzian argitaratu zen 1904an, Berrezarkuntza garaian, Alfontso XIII.a Espainiako errege zela. Testu literarioa eta publikoa da, eta irakurleei zuzendua dago. Izan ere, helburua Bizkaiko meatze-barrutietako meatzarien lan eta bizi-baldintzen berri ematea izan zen.

Meatzarien Bizi-baldintzak eta Gizarte-egoera

Testuaren azterketari dagokionez, Aresti medikuak Bizkaiko meatzarien lan eta bizi-baldintza gogorrak deskribatzen ditu errealismo handiz:

  • Egoera fisikoa: Pilaketa, zikinkeria, lanegun luze eta nekagarriak, eta elikadura eskasa aipatzen dira. Langileak, lanaldi luzeetan aritu ondoren, oso gutxi afalduta eta jantzi bustiekin joaten ziren lotara.
  • Osasuna eta Higienea: Barrakoietako higiene-falta salatu ondoren, aireztapen faltaren eta sabaiko zuloetan bizi ziren bizkarroien aipamena egiten du.
  • Lan-merkatua: Bizkaiko peoien lana ez zen espezializatua, edonork egiteko modukoa zen; minerala ez zutelako lurpeko meazuloetatik atera behar, baizik eta lurrazaletik.
  • Ondorioak: Meategien jabeek ez zuten arazorik lan-eskua lortzeko. Lan-baldintzekin ados ez zeudenak erraz ordezkatzen zituztenez, oso zaila zen peoientzat baldintza hobeak eskuratzea.

(BL kontatu)

Entradas relacionadas: