Euskal Nazionalismoa eta Langile Mugimendua: XIX. Mende Amaiera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,09 KB

Sabino Arana eta Euskal Nazionalismoaren Hastapenak

Testuaren Klasifikazioa

Testu hau lehen mailako iturria da, izaera juridikokoa, arau eta estatutu moduan idatzia. Edukia politikoa da, Euskal nazionalismoaren oinarriak ezartzen baititu. Egilea Sabino Arana da, Euskal politikari, idazle eta ideologo ezaguna. Euskal nazionalismoaren sortzaile nagusitzat hartzen da, eta EAJ alderdia ere berak sortu zuen. Bilbon idatzi zen 1894. urtean, Alfonso XIII.aren erregealdian. Aldi hartan, bere ama, Isabel II.a, erregeorde izan zen, erregearen adingabetasunagatik. Testu hau publikoa eta kolektiboa da, Euskal Herri osorako zuzendua. Testu honetan Euskeldun Batzokijaren funtzionamendua eta oinarrizko arauak ezartzen dira. Euskal Herriaren nortasuna eta kultura babesteko helburua du, euskal nazionalismoaren oinarriak finkatuz.

Testuaren Analisia

Bi ideia nagusi nabarmentzen dira:

  • Batzokiaren definizioa eta antolaketa (1. eta 2. artikuluak):
    • Ideia abertzaleak dituztenak biltzeko elkartea (Espainiak Bizkaia zapalduta zeukala pentsatzen zutenek).
    • Bizkai Buru Batzarra elkarte gorena zen, eta honen menpe batzokiak zeuden.
  • Alderdiaren ideologia (helburuak eta bizkaitarren ezaugarriak):
    • Katolizismoa (3., 5., 6. eta 7. artikuluak): Bizkaitarrak katolikoak izan beharko dira. Eliza eta Jainkoa botere politikotik desberdinduko dira eta honen gainetik egongo dira. “Jainkorik gabe ez dugu ezer nahi”.
    • Foruen defentsa eta independentzia (4., 5., 6. eta 7. artikuluak): Lege zaharraren alde (foruak). Foruak defendatuko dituzte, haien pribilegioak mantenduz. Horretaz gain, Bizkaiko independentzia lortu nahi dute. Horretarako, Gernikako Biltzarra sortu zen. Euzkadi kontzeptua ere sortu zen.
    • Euskal arraza eta hizkuntza (4. eta 8. artikuluak):
      • Soilik Euskal arrazako familiez osatuta. 16 abizen euskaldun izan behar zituzten. Baina egia da, arau hau betetzea oso zaila zela, beraz, abizen erdaldunak ere onartzen zituzten, adibidez, de la Sota.
      • Euskara jakitea ezinbestekoa zen. Hala eta guztiz ere, ofizialki euskara ez zen asko erabiltzen. Bilbon kasu gutxi, batez ere baserrietan. Aberatsek gutxi erabiltzen zuten eta langile asko atzerritarrak ziren. Hori dela eta, hitz eta izen berri asko sortu ziren.

Testuinguru Historikoa

Euskal nazionalismoa nazioa edo egitate nazionala azpimarratzen duen ideologia da. Euskal nazionalismoaren helburua Euskal Herriaren batasun kulturala eta politikoa defendatzea zen. Foruen abolizioak askorentzat askatasuna galtzea ekarri zuen, eta industrializazioak ere euskal nortasunaren gainbehera ekarri zuen, kanpoko langile asko etorri baitziren.

Euskal abertzaletasunaren benetako arrakasta Sabino Aranak lortu zuen. 1882an, “Euzkadi” kontzeptua sortu zuen, eta bere ideiak “Bizkaia por la independencia” liburuan plazaratu zituen. 1895ean, Sabino Aranak EAJ sortu zuen. Alderdiaren ezaugarriak hauek ziren: katolizismoa, euskalduntasuna, foruen aldeko jarrera, eta Espainiatik independentzia bilatzea.

1898an, Sabino Aranak Bizkaiko diputaziorako hauteskundeak irabazi zituen, eta 1903an hil egin zen. Ramon de la Sotak alderdiaren zuzendaritza hartu zuen, eta EAJ autonomia lortzeko biderantz abiatu zen. Alderdia Euskal Herri osora zabaltzen hasi zen, baina eztabaidak sortu ziren independentziaren eta autonomiaren aldekoen artean. 1915ean, autonomistek nagusitasuna lortu zuten, eta alderdiaren izena “Comunión Nacionalista Vasca” bihurtu zen. 1922an, Eli Gallastegiren eskutik, EAJ-PNV berriro fundatu zen.

Langile Mugimendua eta Sozialismoa Bizkaian

Testuaren Klasifikazioa

Testu hau lehen mailako iturria da, forma literario-narratiboa duena, kontakizun eta analisi sozial eta politikoak biltzen dituelako. Edukia soziala eta politikoa da, langileen eskubideen aldeko borroka eta haien bizi-baldintzen hobekuntza aztertzen baitu. Egilea: Testua sozialistek idatzi zuten eta Bizkaiko langileei zuzendu zitzaien. Tokia eta data: 1896an “La Lucha de Clases” aldizkarian idatzi zen, baina gertakaria 1890eko maiatzaren 1ean izan zen Gallartako frontoian, industrializazio garaian, Maria Kristinaren erregeordetzan. Hartzailea: publikoa eta kolektiboa da, Euskal Herri osorako zuzendua. Helburua: Meeting honen helburua langileei gogoraraztea da militante sozialistak lanean ari direla langileen bizi- eta lan-baldintzak hobetzeko.

Testuaren Analisia

  • 1. Paragrafoa: Inguruko etxebizitzen (barrakoiak) eta denden (kantinak) egoera gogor kritikatzen da, desagertzearen alde eginez. Adierazten da biak nahitaezkoak zirela eta meategien jabeen esku zeudela (horiek “langileburuen” esku uzten zituzten).
  • 2. eta 3. Paragrafoak: 1890eko grebari egiten zaio erreferentzia. Greba horretan “masan altxatu ziren, lanaldia mugatzea eta nahitaezko barrakoiak eta dendak desagertzea eskatuz”. Horren ondoren, lanaldia hamar ordura murriztu zela onartzen da, baina etxebizitzei eta dendei dagokienez, egoera berdin mantendu zen “alde txikiarekin”.
  • 4. Paragrafoa: Laugarren paragrafoak establezimendu horien baldintzak deskribatzen ditu. Adierazten da “lanean onartua izateko ezinbesteko baldintza” dela barrakoietan ostatu hartzea (etxola arruntak eta antihigienikoak) eta denda jakin batzuetan (kantinetan) elikagai-generoak erostea. Elikagai horiek ia beti “txarrak eta eskandaluzko prezioetan” izaten direla esaten da.
  • 5. Paragrafoa: Egoera hori kondenagarria da. Besteak beste, honako hauek aipatzen dira: askatasunaren aurkako eraso larria izatea (nahitaezkoak baitziren), osasun- eta higiene-legeekiko irain bat izatea (osasungaitzak direlako) eta, batez ere, esplotazio antihumanitarioa izatea (“negreroen” esku). Horregatik, ezein gobernu kultuk ezin du egoera hori luzaroago jasan.
  • 6. Paragrafoa: Testua amaitzeko, gobernuari eta agintariei dei egiten zaie egoera horrekin amaitzeko, kontzientziarik gabeko ustiatzaileen aseezintasuna baino ez baitu bultzatzen. Hala ez bada, meatzariek grebarako eskubidea aldarrikatuko dute.

Testuinguru Historikoa

XIX. mendearen amaieran, Euskal Herria industrializazioaren eraginpean sartu zen, batez ere Bizkaian. Milaka langile etorri ziren, eta honek gizarte-aldaketa sakona ekarri zuen. Langileen baldintzak gogorrak ziren: lanaldi luzeak, soldata txikiak eta bizitoki eskasak. Meatzariek egoera bereziki latza bizi zuten, barrakoietan lo egitera eta kantinetan erostera behartuta.

Egoera honen aurrean, sozialismoa zabaldu zen. Karl Marxen ideietan oinarrituta, sozialistek langileak antolatu eta gizarte bidezkoago bat sortu nahi zuten. 1879an, Pablo Iglesiasek PSOE sortu zuen, eta 1888an UGT sindikatua agertu zen. 1885ean, Facundo Perezaguak sozialismoa Bilbora eraman zuen, eta 1890ean meatzarien greba antolatu zen. Langileek lan-baldintza hobeak eskatu zituzten, baina greba gogor zapaldu zuten.

XX. mende hasieran, sozialismoa zabaltzen jarraitu zuen, baina poliki. 1910ean, sozialistak errepublikanoekin bat egin zuten, eta 1915ean, Indalecio Prietok PSOEren sektore moderatua hartu zuen. 1917ko Sobietar Iraultzaren ondoren, alderdi komunistak sortu ziren, eta lan-mugimendua erradikalizatu zen. Beste sindikatu batzuk ere agertu ziren: sindikatu katolikoak, CNT anarkista eta nazionalista bat, “Solidaridad de Obreros Vascos” (SOV). 1923ko krisi ekonomikoan, iraultza prestatzeko saiakerak egin ziren.

Entradas relacionadas: