Euskal Narrazio Laburrak: Ametsak, Misterioak eta Itsasoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,12 KB

Euskal Narrazio Laburren Bilduma

1. Eguzkiak ortzi urdinean: Pertzevalen ametsa

Pertzeval izeneko zalduna erromes itsu batekin topatzen da oihanean. Itsuak zuhaitz batetik sagar bat hartzeko eskatzen dio zaldunari. Honek sagarra hartzean, zuhaitzetik salto egin eta ikusitako Adarbakarraren atzetik korrika hasten da. Baina estropezu egin eta erori egiten da. Berehala, dontzeila batekin amesten hasten da.

Dontzeila honek bere hiru nebekin bizi den gaztelura eramaten du. Pertzeval esnatzean, guztiek Adarbakarra harrapatu nahi dutela konturatzen dira. Aldi berean, Adarbakarrari dontzeila gustatzen zitzaiola ere ohartzen dira. Pertzevalek eta dontzeilak ume bat izan ondoren, Adarbakarrarekin bukatzeko, oihanaren bihotz-bihotzeko zuhaitz bati lotzen dute dontzeila, izakia erakartzeko eta geroago hiltzeko.

Adarbakarraren heriotzak ekaitza eta uholdeak erakarri ditu. Horregatik, gaztelutik alde egitea erabakitzen dute. Horrela amaitzen da Pertzevalen ametsa; orduan, zuhaitzeko sagarra hartu eta itsuari ematen dio.

2. Orduan ere ez nuen euskarririk

Ismael Larrea egunero tabernetara joaten zen gizona dugu. Arratsalde hartan, Josemariren tabernarantz abiatu zen, gainontzeko arratsetan bezalaxe. Sartu, eta lokala zein barra hutsik zeuden, ohikoa zen moduan. Josemariren zain geratzeko asmoa zeukan Ismaelek, baina, halako batean, gabardinadun bi gizon dotore sartu ziren.

Ismaelek tabernari-lanak egitea erabaki eta bi likore atera zizkien gizon dotore haiei. Gizonetako batek Ismael Larrearen bila zebiltzala eta ea ezagutzen zuen galdetu zion. Ismaelek normalean etortzen den bezeroa dela azaltzen die, urduritasun puntu batekin. Gizon biei arma nabaritzen die eta hura akabatzera datozela pentsatzen du.

Ordu pare bat igarota, bi gizonak badoaz, etsita. Ismael sukaldera sartu eta bertan Josemari aurkitzen du, gizonak alde egitearen zain, denaz jabetu baitzen. Momentu hura ospatzeko trago batzuk eskaintzen dizkio; Ismaelek, ordea, ezbeharrik gura ez badu, herritik alde egitea komeni zaiola pentsatzen du.

3. Atabala eta euria

Lau urteko umetxo bat bere amonarekin dago, leihotik ekaitza nola lehertzen den begiratzen. Umetxo honek atabala (danbor bat) dauka soka batekin gerrira lotuta.

Bitartean, bere amona adabakiak josten ari da. Bat-batean, haizea eta euria harrotu egiten dira; beraz, amona kalera ateratzen da izarak biltzera. Amonak umetxoari esaten dio ez ateratzeko kalera, baina haurrari arreta deitzen dio kanpokoak eta irten egiten da. Mendi bat jaisten ari den bitartean, irrist egin eta errekara erortzen da. Sasietan trabatuta geratzen da; errekak danborra darama eta bera makiltxoekin bakarrik geratzen da.

Oso urduri dagoenez, amonari deika hasten da oihuka. Amonak ez ditu oihuak entzuten, baina bere bihotzean hautematen ditu eta, orduan, berarengana ateratzen da. Azkenik, lainoen artean ilargia agertzen da, danborraren larruaren formakoa.

4. Hiri bazterreko eraikuntza eta 613 funtzionarioa

Hiri bazterreko eraikuntza horretatik oihu izugarriak entzuten zirenez, auzokideek Udaletxera deitu zuten. Kasua 613 funtzionarioari egokitu zitzaion. Auzo hartara abiatu zen eta, heltzean, oihuak entzuten hasi zen. Eraikuntza hormigoizkoa zen; beraz, ezinezkoa zirudien oihuak hortik ateratzea.

Gertaera hau azaltzeko hiru aukera zeuden:

  • Oihuak beste leku batean sortzea eta hormigoizko eraikinean oihartzun egitea.
  • Ilusio kolektibo bat izatea.
  • Oihurik ez existitzea.

Ondorio hauek atera ondoren, aukera bakoitza aztertzen hasi zen. Funtzionarioak guardiei auzo guztia arakatzeko agindu zien; oihuak ez ziren auzoko beste inondik etortzen, beraz, lehenengo aukerak ez zuen balio. Bigarrenarekin saiatu ziren, baina auzokide guztiak etxeetan sartu ondoren, ilusio kolektiboa ere ez zen posible. Azkenik, funtzionarioa eraikinera hurbildu zen oihuak hortik zetozela baieztatzeko, baina hurbiltzean barrura erori zen.

Han gizontxo bat aurkitu zuen; hark 400 egun zeramatzala esan zion eta barruko egoera azaldu zion (leihorik ez, aterik ez, hildakoak non utzi...). Momentu horretan, funtzionarioak esan zuen eraikuntzako hormigoiek ez zutela hutsunerik barruan, eta leihorik zein aterik ez zegoenez, hori ezinezkoa zela eta ez zirela existitzen. Nahiz eta hori jakin, gizontxoak oihukatzen jarraitu zuen. Kanpotik beste funtzionario bat etorri zela esan zuten; 613 funtzionarioa orduan ohartu zen ahotsak ez zirela egiazkoak eta dena ametsa zela.

5. Hondartzan zure pausoak: Itsasoaren sinbolismoa

Narrazio honetan, behin eta berriro izendatzen dira itsasoarekin zerikusia duten elementuak: uhinak, itsasontziak... Hauek "denbora" adierazteko sinboloak dira. Lamia baten istorioa kontatzen du (lehenago itsaslamia izandakoa).

Hainbat marinel ezagutu dituela dio, baina bere umearen aitari buruz (marinel bat) hitz egiten du bereziki. Umea izan eta gero, aita hil egin dela esaten du, baina ez du kontatzen nola. Beraz, edo lamia hiltzen da, edo bera bakarrik hiltzen da. Amaiera irekia duen istorioa da.

Entradas relacionadas: