Euskal Morfologia eta Hizkuntzalaritza: Kontzeptu Gakoak eta Analisia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,36 KB
Morfologia: Item-Prozesua eta Item-Antolaketa
Zein datu motatarako izan daiteke egokia item-prozesu hurbilketa morfologikoa?
Maiz, item-antolaketa ezin da erabili, honek itemak antolatzen dituelako; hala ere, hori kasu batzuetarako baino ez da baliagarria; esaterako, 'aita-ren' segmentalki bana daiteke. Baina badaude beste kasu asko, non hitza aldatzen den eta ez den item-antolaketaren bidez gertatzen, baizik eta item-prozesuaren bidez. Adibidez, ingeleseko 'run' eta 'ran' adibideetan ez da itemik gehitu, baizik eta barne-prozesu bat gertatu da hitzaren forma eta esanahia aldatzeko.
Saussureren Zeinu Linguistikoa: Arbitrariotasuna
Zein dira Saussureren zeinu linguistikoaren bi osagaiak? Zergatik esaten dugu haien arteko harremana arbitrarioa izan ohi dela?
Arbitrariotasuna da zeinu linguistikoaren bi osagai horien arteko harremanaren ezaugarri nagusia: Soinu-segida bat ez dagokio esanahi jakin bati. Horregatik ditugu esanahi desberdineko itxuraz hitz berdinak (adibidez, 'hur' 'hurbil' eta 'hur' 'fruitu'); hau da, /h/, /u/ eta /r/ fonemetan ez dago ezer esaten digunik hitzaren esanahiak zein izan behar duen. Hizkuntza bakoitzaren erabilerak ezartzen du lotura hori. Salbuespenak: onomatopeiak.
Izen Elkartuak: Esanahia, Motak eta Adibideak
Izen Elkartuen Esanahia eta Adibideak
Eman ezazu zure hitzekin ondoko hitz elkartu hauen esanahia. Gero, esan zein motatakoak diren eta mota horren beste adibide bat eman.
SUKALDE-EGONGELA → Sukaldea eta egongela etxeko tokiak dira. Koordinazio-egiturakoak dira. (Adibidez: 'afari-merienda')
KAFE ANTZOKI → Hiru aukera ditugu:
Kafetegia eta antzokia den tokia (Koordinazio-egiturakoa)
Antzokia den kafetegia (Atributu-egiturakoa)
Kafetegia den antzokia (Atributu-egiturakoa)
ZERRAMA → Xerri ama. Atributu-egiturakoa. (Adibidez: 'neskatila zerbitzari')
ZAKUR GALGOA → Galgoa den txakurra. Atributu-egiturakoa. (Adibidez: 'neskatila zerbitzari')
Izen Elkartuen Definizioa eta Sailkapena
Izen elkartuak: motak, definizioak eta adibideak.
Bi hitz aske elkartuz beste hitz bat sortzea da. Balio generikoa izaten dute; hau da, ez diote gauza zehatz bati erreferentzia egiten.
Motak:
Koordinazio-egiturazkoak: 'afari-merienda'
Atributu-egiturakoak (Mendekotasunezko elkartuak):
A den B → 'ama-lur'
B den A → 'neskatila zerbitzari'
B nolako A → 'etxe-orratz'
Dvanda: 'osaba-izeko' (maila bereko eta azpikategorizazio bereko hitzak)
Tautologiazkoak: 'abere-animaliak' (maila bereko bi izen. Ez dute bikotea adierazten. Bi sinonimoz izendatzen da)
Morfologia Lexikoaren eta Sintaktikoaren Parekotasunak
Morfologia lexikoaren eta sintaktikoaren arteko parekotasunak.
Perpausetan zein sintagmetan, hitzen azterketa egiterakoan, buru den elementu bat egon ohi da; hau da, hitzaren kategoria zehazten duena.
'Mendi-a': '-a'-k hitzaren kategoria erabakitzen du (DETS).
'Menditsu': '-tsu'-k hitzaren kategoria erabakitzen du (ADJ).
'Egunkari-saltzaile': 'saltzaile'-ak erabakitzen du, biziduna delako.
'-ari' Atzizkiaren Jatorria: Hipotesiak
Zer uste izan zen '-ari' atzizkiaren jatorriari buruz?
Bi hipotesi daude:
Schuchardt (1906): Berak zioen '-ari' atzizkia latineko '-arius'-etik zetorrela. Latinez, 'molinus' euskaraz 'errota' delako, eta 'molinarius' euskaraz 'errotari'. Orduan, '-ari' mailegatua izango zela eta berranalizatu eta zabaltzen joan zela zioen.
Mitxelena (1974): Mitxelenaren teoria da, Schuchardt-i emandako erantzuna. Erdibideko zerbait ikusten du: atzizkiak euskal jatorria duela, baina agian latinezko bizitasunak indartu zuela. Bere intuizioz egindakoa da.
Morfema baino Konplexuagoak diren Hitzak Lexikoan
Eman morfema baino konplexuago diren baina hala ere lexikoian biltegiratzen diren hitzen edo bestelakoen lau adibide (lau mota eta adibide bana).
Hauek dira lexikoian gordetzen ditugun hitz konplexuagoak:
Esapideak → 'kosta ahala kosta'
Izen bereziak → 'Ozeano Barea'
Atsotitzak → 'A ze parea, karakola eta barea'
Hitz elkartuak → 'mutilzahar'
Hitzaren Definizioa eta Kontzeptuaren Zailtasunak
Hitzaren Definizio Orokorra
Azken definizioak
Laburbilduz, Kramsky (1969) hizkuntzalariaren arabera, hitza hizkuntzaren unitaterik txikiena da, errealitate linguistiko bati dagokiona eta ezaugarri formal batzuk dituena, izatez eta potentzialki.
Bi oinarri nagusi ditu:
Hitzak hizkuntzaren unitaterik txikiena dela.
Modu independentean beregain agertu daitekeen osagaia dela.
HITZA, MORFOLOGIAREN UNITATE MAXIMOA ETA ANALISI MORFOLOGIKOAREN UNITATE MINIMOA DA.
Hitzaren Kontzeptua Definitzeko Irizpideak
Hitzaren kontzeptua definitzeko zailtasunak.
Irizpide ortografikoak
Irizpide fonetiko / fonologikoak
Irizpide Fonetiko/Fonologikoak: Xehetasunak
Beraz, hitz fonologikoa unitate moduan funtzionatzen duen soinu-segida bat da, azentuari dagokionez. ('lagunarekin' eta 'with the friend' biak dira hitz fonologiko bakarra.)
Definizio osagarria: Hizketa-kateko bi elementuren artean pausa edo etena egin badaiteke, bi hitzen arteko muga izango dugu hor, eta horren arabera zehaztuko dugu hitza non hasten den eta non bukatzen den.
Irizpide sintaktikoak
Hitz gramatikalak edo hitz morfosintaktikoak
Hiztasuna neurtzeko test enpirikoak
Elementuen hurrenkera finkoa
Bereiziezintasuna eta integritatea
Azentua