Euskal morfologia: eratorriak, atzizkiak eta kasuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,89 KB

1. 'Fruitu' hitzaren nondik norakoa

Azkueren arnari “fruitu”: azaldu hitz honen nondik norakoa. Garbizalekeriarekin lotuta dago. Lehenengo aldiz Mendigatxak bidalitako gutunean agertzen da. Fruitu hitzak latineko jatorria du berez.

2. Euskara eguna eta odolki eguna: arazoa

Zein da arazoa Euskara eguna eta odolki eguna moduko hitz elkartuekin? Hitz elkartuek printzipioz ez dute erreferentzia bakarreko elementurik sortzen; balio generikokoak sortzen dituzte. Izen bereziek, aldiz, erreferentzia bakarra izaten dute. Adibidez, txori-kaiola hitzak ez dio erreferentzia egiten kaiola zehatz bati, kaiola mota bati baizik. Euskara eguna eta odolki eguna motako hitzak arrotzak egiten zaizkigu, egun jakin bati egiten dietelako erreferentzia. Zuzena izateko genitiboa beharko genuke; hots, Euskararen eguna eta odolkiaren eguna gisa adieraziz.

3. '-tar' atzizkia eta adjektiboen ordena

-tar atzizkiak adjektiboak sortzen ditu (adi: neska ondarrutar). Alabaina, ondarrutar neska bezalako hurrenkerak ere zilegi dira euskaraz. Nola azaltzen da? Noren analisia da hori? Artiagoitiak (2002) egin zuen analisia. Izen arrunta oinarri dutenek normalean izenaren eskuinetara agertzen dira. Elkarketan bi izen ekartzen direnean, bi izen ezin dira mugatu baldin eta izen horietako bat izen berezia bada; hau da, ondarrutar izenak ezin du neska mugatu.

4. 'Kiroltasun' eta 'lurraldetasun': nondik datoz?

Zergatik dira arazo kiroltasun eta lurraldetasun moduko hitzak? Zeren arabera sortu dira? Kiroltasun eta lurraldetasun gaztelerako deportividad eta territorialidad izenen ereduaren jarraipena dirudite; hau da, erdal ereduak kontuan hartuz sortuak dira. Bestalde, -tasun atzizkia izen bati erantsi zaio eta izen abstraktua sortu da. Atzizki hau, oro har, adjektiboei eransten zaie izen abstraktuak sortzeko. Hori dela eta, hitz hauek euskal morfologiaren arauen kontra sortuak izan daitezkeela esan daiteke.

5. Eratorri batek argumentu-egitura gordetzeko ahalmena

Zergatik esaten dugu hitz eratorri batek berau osatzen duten osagairen baten argumentu-egitura gorde dezakeela? Adibideekin azaldu. Hainbat aditzek sare tematikoak izaten dituzte, eta sare tematiko hori argumentuek osatzen dute: saldu → norbaitek (egilea) zerbait (gaia). Hitz eratorri guztietan gertatzen ez den arren, zenbait hitz eratorrietan aditzaren sare tematikoko argumentuak islatuta ikus ditzakegu. Adibidez: liburu-saltzaile → norbait (saltzailea den pertsona) zerbait (liburuak).

6. '-garri' atzizkia: aditzen eta izenen gainean

Azaldu -garri atzizkia (beldurgarri, egingarri) aditzei ala izenei gehitzen zaien, Artiagoitiaren irizpideak erabiliz. Aditzei gehitzen zaio adjektiboak sortzeko. Hala ere, salbuespenak daude (adibidez: atsegingarri, xarmantgarri, mesedegarri). Aditzik ez duten izenekin ezin da -garri hitzik sortu.

7. Tautologia: definizioa eta adibidea

Azaldu zer den tautologia, adibide bat emanez. Izenen elkarketa bat da non elkartzen diren bi izenek esanahi bertsua duten; izan ere, izaki edo elementu bakarra adierazten dute. Ez dirudi oso zaharrak direnik. Leku-izenetan, euskara-gaztelaniazkoak direnak har daitezke adibidetzat: Donostia / San Sebastián. Beste adibide batzuk: uso–paloma, agiri–paperak, abere–animaliak... Baliabide estilistiko gisa erabili ohi dira poesian edo narrazioetan.

8. Dvandva elkartuen osagaiak

Dvadva elkartuetan, nolakoak izan behar dira elkartzen diren bi osagaiak? Izenak maila berekoak izan behar dira eta azpikategorizazio berekoak ere izan behar dira.

9. Atzizki mailegatu baten emankortasuna

Nola erabaki dezakegu atzizki mailegatu bat emankorra den? Adibideekin azaldu. Hizkuntza batean atzizki bat emankorra izaten hasi dela diogu ondare zaharreko hitzekin nahasten denean, ez maileguekin soilik, eta ondare zaharreko hitz hauek oinarri bezala erabiltzen dituenean hitz berriak sortzeko. Adibidez, gaztelatik mailegatutako -ero atzizkia ikus dezakegu euskal ondare zaharreko hitzetan (adibidez, gezurtero moduko adibideetan).

10. Erresultatibo izendatzen den predikatu mota

Zein predikaturi deitzen zaio erresultatibo? Partizipioarekin egiten diren predikatu horiei deitzen zaie erresultatibo. Partizipioak aditz gisa adierazten duen ekintzaren emaitza/ondorioa adierazten du.

11. 'erail' aditzaren sorrera xeheki

Azaldu xeheki nola sortu den erail aditza. -ra- artizkia ondare zaharreko aditzetan aurki dezakegu, eta aditzei balio arazlea emateko balio zuen: eram-an, erabak-i, erabil-i, etab. Gaur egun ez dugu balio arazlerik ikusten aditz hauei. Balio arazleko ondare zaharreko aditzen osaera: e-ra-erroa → horren arabera: e-ra-hil. BAINA aditza ez da **ehil** Zubereraz → erho aditza “akabatu, garbitu” → hortik, jo-jole eredua jarraituz, erho-eraile sortu → horri amaierako -e kenduta erail aditza sortu zen, lehen aldiz Sabino Aranaren jarraitzaile batek erabili zuena.

12. 'bazterkeria' eta 'bereizkeria' eratorrien arazoa

Zein arazo dute bazterkeria eta bereizkeria hitz eratorriek? Nola sortu dira? Normalean -keria atzizkiak adjektiboak edo izen bizidunak hartzen espero dugu, ez aditzoinak hartzea. Hauek erdal ordainak eredutzat hartuta edo gaztelanian oinarrituta sortu dira. Euskal morfologiaren arauen kontra sortuak dira forma hauek.

13. 'erorketa' eta 'susperketa' eratorriak

Zein da arazoa erorketa eta susperketa moduko eratorriekin? Erdal ordainak (gaztelaniarenak) eredutzat hartuta sortutako hitzak dira; beraz, euskal morfologiaren arauen kontra sortuak dira.

14. '-ko' duten izenlagunak eta '-ren' dutenen arazoa

Aipatu ezaugarriren bat zeinaren arabera -ko duten izenlagunek eta -ren dutenek ezberdin jokatzen duten. -ren duten izenlagunek ezin dute atzizkirik hartu.

15. '-tasun' eta '-keria' atzizkien jokabidea

Esan ohi da izen abstraktuak sortzen dituztela -tasun eta -keria atzizkiek, eta oso antzekoak direla beren jokabidean, ñabardura semantikoak gorabehera. Oharrik? Bai: biek izen abstraktuak sortzen dituzte, baina -keriak sortzen dituen izen abstraktuak zenbakaitzak izan ohi dira.

16. 'Onddoketa' eta 'konponketa' atzizkiaren jatorria

Onddoketa (“onddo bila”) eta konponketa hitzetako atzizkia bera ote? Ez, seguraski atzizki mailegatua da, gaskoieraz “bila” esan nahi duen -queta edo antzekoaren ondorena izan daiteke.

17. Etxe-izenetan '-enea' morfologikoki

Etxe-izen zenbaitetan -enea bukaera dugu (adibidez, Errandoenea, Apezenea). Zer da morfologikoki? Eratorpen atzizkia al da? Azaldu. Genitiboko -rena formatik dator -enea hau: Errandonea abizena + renaErrandonearenaErrandoenea.

18. '-ti' atzizkia lotsati, beldurti bezalakoetan

-ti atzizkia lotsati, beldurti eta halako adjektiboetan dago. Euskal gramatikako zein beste morfemarekin lotu izan da? Nork proposatu zuen hori? Lafon-ek lotu zuen -ti ablatiboko -tik-ekin: ablatiboaren forma zaharra lehen -ti zen eta hortik datorrela proposatu zuen.

19–22. Nola sortu diren adibide zehatzak

Esan ondoko hitzak (19–22) nola sortu diren, gertakariaren termino teknikoa zehaztu eta balizko osagaiak zein diren agertuz.

  • 19. HarrokaHarri + arroka.
  • 20. Belaunbikatubelaunikatu + -bi (gurutzaketaz). Belaunikatu = belauna + -inkatu.
  • 21. Nekaitzekaitz + neke edo ekaitz + negu.
  • 22. Txigartuxigortu + gar.

Guztiak gurutzaketaren bidez sortu dira (hirurak, aipatutakoak).

23. '-ari' atzizkiaren jatorria

Zein dira -ari (pilotari, errotari...) atzizkiaren jatorriari buruzko ikuspegiak?

  1. Schuchardt (1906): -ari atzizkia latinezko -arius atzizkitik dator: molinusmolinarius (errota → errotari). -arius berranalizatu, -ari sortu zela dio.
  2. Mitxelena (1978): Schuchardt-i erantzunez, erdibideko zerbait ikusten du: euskal jatorriko atzizki bat, agian latinezkoaren bizitasunak indartu zuena. Bere ustez kalakarik, adibidez, “kalakan ari” edo pilotarik “pilotan ari” esan nahi du, eta beraz ezin du onartu atzizkia zuzenean latinetik datorrela.

24. Zero eratorpena: definizioa

Zer da zero eratorpena? Zero deribazioan hitz baten kategoria aldatzen dugu, itxurazko morfemarik gabe (ø). Adibidez, itzuli aditza dugu (“etxera itzuli nintzen”), baina izen gisa ere erabil dezakegu (“Gipuzkoako itzulia”); kategoria ezberdineko hitz hauetan ez dago itxuraz ezberdintasunik.

25. Atzizkiak aztertzeko irizpideak

Aipa itzazu atzizkiak aztertzeko 3 irizpide/eginbehar (eskolan 5 zerrendatu genituen):

  • Atzizkiaren oinarrizko forma zein den.
  • Zein motatako kategoria lexikoa sortzen duen.
  • Zein motatako izenak, adjektiboak edo aditzak sortzen dituen.
  • Zein kategoria lexikori eransten zaizkion.
  • Beste eratorpen morfema baten ondoren edo aurretik ager daitekeen ala ez.

26. 'Senar-emazteak' bezalako dvandva ordena

Senar-emazteak bezalako dvandva elkartu batean, nola azal daiteke senar egotea emaztearen aurretik? Irizpide bakarrarekin nahikoa: silaba gutxienekoa aurretik egotea; baita generoaren (har-eme) faktorea ere izan daiteke.

27. 'pilotari', 'afari', 'kazetari' atzizkiak eta alomorfoak

Pilotari, afari, kazetari, aurrelari, gosari, bazkari: zein atzizki eta zein alomorfo bereizten dituzu hitz horietan? Laburki: bi motatako atzizki daude: bata otorduak adierazten dituena (bizigabeak), eta bestea jardun jakin batean dabiltzan pertsonak adierazten dituena (bizidunak). Lanbidea sortzen duen -ari-ren alomorfoak: -lari / -ari / -kari. Otordua sortzen duen -ari-ren alomorfoak: -kari / -ari.

28. Artiagoitiak bereziki aztertzen dituen aditzak

Irak. Aipa itzazu Artiagoitiak berariaz (3. atalean) aztertzen dituen bi aditz: baliagarri, aspergarri, fidagarri, bizigarri, errukagarri, ...

29. '-garri' atzizkiaren izaera

Irak. Nolakoa da -garri atzizkiaren izaera, artikuluaren izenburuaren arabera? Adibidez: maitagarria bezain mingarria.

30. Artiagoitiaren artikulu zailena

Irak. Artiagoitiaren artikuluaren zein zati egin zaizu zailen ulertzeko? 3. atala, -garri atzizkiaren balio aktiboa eta pasiboa benetan gauza bera direla azaltzen duenean, zaila egin zait.

Bonus galderak

31. Irak. Euskarazkoez gain, zein hizkuntzatako adibideak agertzen dira batez ere Artiagoitiaren artikuluan? Italiar hizkuntzako adibideak agertzen dira (italierarenak).

32. Norena da Morfologia Vasca lana? M. R. (Mister) Azkuerena.

33. Esan zerbait interesgarria -tza atzizkiari buruz. -tza (adibidez: zuhurtzia, ausartzia, ...) Villasantek -tzaren aldaeratzat jo zuen beharbada.

Entradas relacionadas: