Euskal mendigunea: banalerroak, haranak eta Ebroren sakonunea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,01 KB

Euskal mendigunea — orokorra

Euskal mendiguneak

Pirinioak eta Kantabriar mendikatearen ekialdeko sektorearen artean kokatuta daude. Altuera moderatukoak dira. Aro sekundario eta tertziarioetako formazio sedimentarioz osatuak daude, Alpetar orogenesiaren ondorioz altxatu eta tolestu zirenak.

Ur isurialdeen banalerroaren iparraldea

Kostaldeko mendikatea

Kostaldeko mendikatea: Higer Lurmuturraren eta Zumaiaren artean altxatzen diren mendiak dira; materia berriagoz osatuak, tertziariokoak eta altuera txikikoak. Adibide batzuk: Urgull, Ulia.

Itsasbazter aurreko mendikatea

Itsasbazter aurreko mendikatea: Kostatik urrutiago dauden mendizerrak osatzen dute. Eremu honetan erliebeak leuntasuna galtzen du eta mendiak garaikoagoak bihurtzen dira; aldapa nabarmenagoak, desnibel gogorrak eta haran estuak eratzen dira. Kareharria nagusi denez, karstifikazioa oso fenomeno arrunta da. Adibideak: Pagoeta, Izarraitz.

Bortzirietako mendigunea

Bortzirietako mendigunea: Gipuzkoa eta Nafarroa artean material paleozoikoz osatutako mendien multzoa altxatzen da. Itxura menditsu eta gorabeheratsua du; itsasotik gertu dagoenez, haran hondoetatik desnibel gogorra dago.

Erdiko ibaibideen mendi eta haranak

Erdiko ibaibideen mendi eta haranak: Itsasbazter aurreko mendikate eta ibai nagusien sorburuen artean, ibai-arteria nagusien erdiko ibilguarekin bat datorren izaera anitzeko unitate litologikoa hedatzen da. Adibideak: Urko, Sollube.

Kantabriar–Mediterraniar uren banalerroaren mendikatea

Kantabriar–Mediterraniar uren banalerroaren mendikatea: Atlantiko eta Mediterraneo arteko uren banalerroa markatzen duen mendikatea da. Ekialdetik mendebaldera 100 bat kilometrotan hedatzen diren mendizerrek osatzen dute. Autonomia Erkidegoa ia erditik banatzen dute eta bi eremu oso bereizgarri eratzen dituzte, bai ikuspegi fisikotik, bai giza ikuspegitik.

Ekialdetik mendebaldera banalerroa osatzen duten mendizerrak: Aralar mendizerra; Aratz eta Aizkorriko mendizerrak; Urkila eta Elgea mendizerrak; Durangaldeko gailurrak…

Ur isurialdeen banalerroaren hegoaldea

Lautada

Lautada: Zadorra ibaiak drainatzen duen eta orla menditsuak mugatzen duen haran zabala da. Bere altuera 500–600 m ingurukoa da.

Araba erdialdeko mendizerrak

Araba erdialdeko mendizerrak: Lautada eta Trebeñoko arroaren artean hedatzen dira eta Arabako lurraldea ia bi zati simetrikotan banatzen dute. Ez dute altuera handirik, baina etenik gabe hedatzen dira. Ekialdetik mendebaldera ondorengo mendizerrak daude: Entzia eta Iturrieta mendizerrak.

Mendebaldeko haran eta mendizerrak

Mendebaldeko haran eta mendizerrak: Hainbat mendizerrek osatutako kareharrizko multzoa da: Arkamo, Arrato, Badaia eta Artzena mendizerrak.

Trebeñoko arroa

Trebeñoko arroa: Haran zabala eta mendi inguraturikoa. Litologia bariatua duen tertziarioko arro sedimentarioz osatua.

Hego‑ekialdeko haran eta mendizerrak

Hego‑ekialdeko haran eta mendizerrak: Arabar mendia izenez ezagutzen den eskualdearekin bat dator. 1.000 m baino gorako gailurrez osatutako morfologia zaila duen eremua da.

Toloño‑Kantabira‑Kodes mendizerrak

Toloño‑Kantabira‑Kodes mendizerrak: Araba erdialdeko eskualdeak eta Arabar Errioxakoak bereizten ditu. Ekialdetik mendebaldera doan kareharrizko lerrokadura da eta topografikoki jarraikortasun nabarmena du.


Ebroren sakonunea

Ebroren sakonunea:

Toloño‑Kantabira‑Kodes mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar Errioxako eskualdea hedatzen da. Eskualde hori Ebroren sakonune zabalaren zati txiki bat da. Tertziario eta Kuaternario garaiko materialez osatua dago eta hegoalderantz, Ebro ibai aldera, poliki‑poliki beherantz egiten duen maldako erliebea du.

Entradas relacionadas: