Euskal Mendien Orografikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,76 KB

EUSKAL MENDIAK

  • Pirinioak eta Kantabriar mendilerroan.

  • Altuera moderatukoak

  • Orogenesi alpinoaren ondorioz tolestu eta eraikitako aro sekundario eta tertziarioko eraketa sedimentarioz osatuak

Euskal Mendien artean ondorengo unitateak bereiztu daitezke:

Ur-isurialdeen ipar aldean:

  • Kostaldeko mendikateak:

    • Oraintsuko materiaz osatuak

    • Tertziariokoak

    • Altuera gutxikoak.

  • Itsasbazter aurreko mendikatea:

    • Erliebeak leuntasuna galtzen du eta mendiak garaiagoak bihurtzen dira

    • Aldapa nabarmenagoak

    • Desnibel gogorrak

    • Haran estuak agertzen dira

    • Kareharria nagusia denez karstifikazioa oso fenomeno arrunta da.

  • Bost Hirietako mendigunea:

    • Paleozoiko materialez osatutako mendi-estruktura

    • Gehiengo altueretan ozta-ozta 1.000m. gainditu

    • Haran zokoetatik duen desnibel gogorraren ondorioz menditsu eta zail itxura du.

  • Erdiko ibaibideetako mendi eta haranak:

    • Ibai-arteria nagusien erdi-tarte osatzen duen unitate litologiko bariatua hedatzen da

    • Mendi gailurrek ozta-ozta gainditzen dute 1.000 metrotako altuera

Kantabriar-Mediterraniar uren mugalerroen mendikatea:

100 km. inguruan ekialdetik mendebaldera hedatzen diren mendizerrek Euskadi ia erditik banatzen dute fisiko eta giza ikuspegitik bi eremu desberdinduak markatuz.

  • Mendilerroa ekialdean Aralarko mendiguneaz hasten da. Gipuzkoa eta Nafarroa artean;

  • Aratz mendizerra eta Aizkorri (Aitxuri 1.151m.) eta Urkila eta Elgea mendizerrak Gipuzkoa eta Araba artean;

  • Durangoaldeko gailurrak (Anboto), Gorbeia mendigunea (1.475m.) Bizkaia eta Araba artean eta Salbaia mendizerra. Kare-harrizko litologiak morfologia karstikoa sortzen du.

EBROKO SAKONUNEA:

Toloño-Kantabriar-Joar mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar Errioxako eskualdea hedatzen da, eskualde hori Ebro zokogune zabalaren zati txiki bat da.

Tertziario eta Kuaternario garaiko materialez osatua

Hegoalderantz, Ebro ibai aldera, poliki malda beherako erliebea duena.

Unitate morfoestrukturala:Erliebearen barrukaldean hartzen duen formak eta eraketak, estruktura horrek badu zer ikusirik materialaren ezaugarriekin eta eratu den aro geonologikoarekin

Mendigune zaharra: Iberiar penintsulan, oinarri paleozoikoko sektorea alpetar orogeniak hautsi eta gaztetu zuen, gailur biribilak eta leunak dituzten mendi ertainak sortzen dituena

Tolestura-mendikatea: Forma aldakorreko erliebe-unitatea da, bi plaka tektonikoak hurbildu eta beraien artean egindako tolesturaz eta konpresioaz sortzen dena. Honen ondorioz, mendi hauen tontorrak altuak eta malkartsuak izaten dira.

Arro sedimentarioa: Presio orografikoen bidez oinarri baten bloke baten erorketak sortutako area deprimitua, ondoren sedimentuz bete eta erliebe nahiko laua eratuz.

Modelatu karstikoa:Kareharrietan erliebeak hartzen dituen formen multzoa da, kaltzio karbonatoaren disolbatzean sortzen dena. Forma endokarstikoak, lurrazpian eratzen direnak eta forma exokarstikoak, azalean eratzen direnak

Uren mugalerroen hegoaldean:

  • Lautada:

    • Beraien altuera 500-600 m. inguruan dago.

  • Araba erdiguneko mendizerrak:

    • Ez altuera handikoak baina etenik gabekoa (Kapildui, 1.180m. da gailurrik handiena).

    • Ekialdetik mendebaldera daude Entzia eta Iturrieta mendizerra, Gasteiz Mendiak eta Tuyo mendizerra.

  • Mendebaldeko haran eta mendizerrak:

    • Benetako multzoa, kare-harrizkoa batez ere

    • Kuartango, Omecillo eta Valdegobia dira mendizerra horien arten dauden haranak

      • Material buztintsu bigunagoan induskatuak.

  • Trebiñoko arroa:

    • Litologia bariatua duen tertziarioko arro sedimentarioz osatua.

  • Hego-ekialdeko haran eta mendizerrak:

    • 1.000 metrotik gorako gailurrez osaturiko morfologia zaila duen eremua (Arboro 1.048m.).

    • Joar edo Kodes mendizerraren magalean Kanpezuko Santa Kurutzeko zokogunea dago, Arabar mendiko gunerik zabalenetarikoa.

  • Toloño-Kantabria-Joar mendizerra:

    • Alde batetik trantsizioko ozeaniar-klima eremukoak,

    • Bestetik, Arabar Errioxako mediterraniar-kontinental klimakoa.

    • Ekialdetik mendebaldera doan kare-harrizko eta topografikoki jarraikortasun nabarmena duen lerrokadura da.

Entradas relacionadas: