Euskal Mendien Geografia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB
Euskal Mendiak:
Pirinioak eta Kantabriar mendikatearen ekialdeko sektorearen artean kokatuta daude. Altuera moderatukoak dira. Aro sekundario eta tertziarioko formazio sedimentarioz osatuak daude orogenesi alpetarraren ondorioz altxatu eta tolestu zirenak.
Ur isurildeen banalerroaren iparraldean:
Kostaldeko mendikatea: Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiak, oraintsuko materiaz osatuak, tertziariokoak eta altuera gutxikoak. (Urgul, Ulia)
Itsasbazter aurreko mendikatea: Kostatik urrutiago dauden mendizerrak osatzen dute. Eremu honetan erliebeak leuntasuna galtzen du eta mendiak garaiagoak bihurtzen dira. Aldapa nabarmenagoak, desnibel gogorrak eta haran estuak eratzen dira. Kareharria nagusi denez karstifikazioa oso fenomeno arrunta da.(Pagoeta, Izarraitz).
Bortzirietako mendigunea: Gipuzkoa eta Nafarroa artean material paleozoikoz osatutako ohiko mendi egitura altxatzen da. Itxura menditsu eta gorabeheratsua du, itsasotik gertu dagoelako eta haran hondoetatik desnibel gogorra dagoelako.
Erdiko ibaibideetako mendi eta haranak: Itsasbazter aurreko mendikate eta ibai nagusien sorburuen aretan, ibai arteria nagusien erdiko ibilguarekin bat datorren izaera anitzeko unitate litologikoa hedatzen da. ( Urko, Sollube)
Kantabriar-Mediterraniar uren banalerroaren mendikatea:
Atlantiko eta Mediterraneo arteko uren banalerroa markatzen duen mendikatea da. Ekialdetik mendebaldera 100 bat km-an hedatzen diren mendizerrek osatzen dute. Autonomia Erkidegoa ia erditik banatzen dute eta oso ezaugarri desberdineko bi eremu eratzen dituzte, bai ikuspegi fisikotik, bai giza ikuspegitik.
Ekialdetik mendebaldera ondorengo mendiak osatzen dute banalerroa: Aralar mendizerra, Aratz eta Aizkorriko mendizerrak, Urkila eta Elgea mendizerrak, Durangaldeko gailurrak…
Ur isurialdeen banalerroaren hegoaldean:
Lautada: Zadorra ibaiak drainatzen duen eta orla menditsuak mugatzen duen haran zabala da. Beraien altuera 500-600 m inguruko altuera du.
Araba erdiguneko mendizerrak: Lautada eta Trebeiñoko arroaren artean hedatzen dira eta Arabako herrialdea ia bi zati simetrikotan banatzen dute. Ez dute altuera handirik, baina etenik gabekoak dira. Ekialdetik mendebaldera ondorengo mendiak daude: Entzia eta Iturrieta mendizerra
Mendebaldeko haran eta mendizerrak: Hainbat mendizerrek osatutako kareharrizko multzoa da. Arkamo, Arrato, Badaia eta Artzena mendizerrek osatzen dute.
Trebeñoko arroa: Haran zabala eta mendiz inguratua. Litologia bariatua duen tertziarioko arro sedimentarioz osatua.
Hego-ekialdeko haran eta mendizerrak: Arabar mendia deituriko eskualdearekin bat dator. 1000 m-tik gorako gailurren osaturiko morfologia zaila duen eremua da.
Toloño-kantabira-kodes mendizerra: Araba erdiguneko eskualdeak eta Arabar Errioxakoak bereizten ditu. Ekialdetik mendebaldera doan kareharrizko lerrokadura da eta topografikoki jarraikortasun nabarmena du.
EBROREN SAKONUNEA:
Toloño-kantabira-kodes mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar Errioxako eskualdea hedatzen da. Eskualde hori Ebroren sakonune zabalaren zati txiki bat da. Tetrziario eta Kuaternario garaiko materialez osatua eta hegoalderantz, Ebro ibai aldera, poliki malda beherako erliebea duena.