Euskal Lurraldeen eta Nafarroako Erresumaren Bilakaera Historikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,9 KB

Kataluniako Konderriak

IX. mendetik aurrera: Kataluniako Konderrien bereizketa

IX. mendearen amaieratik, frankoen boteretik bereizten joan ziren Kataluniako Konderriak. Wifredo Bilotsua izan zen Bartzelonako, Gironako, Urgelleko eta Cerdanyako Konderriak errege frankoaren eskutik jaso eta bere kargua oinordetzako bihurtu zuen lehen kondea.

Bartzelonako Konderriak beste konderri batzuk bildu zituen bere boterepean. Hala, Bartzelonako Casal dinastia sortu zen.

Euskal Lurraldeen Antolakuntza eta Garapena

VIII. eta IX. mendeetako lurralde-antolakuntza

Karolingioek eta musulmanek Pirinio aldean egiten zuten presioari aurre egiteko, baskoiek erresistentzia gidatu eta antolatu zuten. Horren ondorioz, Iruñeko Erresuma sortu zen.

Balio estrategiko handia zuen Ebro ibaiaren eta euskal mendien arteko lurraldeak. Marka moduko bat sortu nahi zuten, hau da, mugaldeko lurralde militar bat.

Lurralde batzuk sortu ziren: Sopuerta, Karrantza, Araba, Bizkaia, Aiara eta Urduña. Asturiasko eta Leongo Erresumaren eraginpean egon ziren, eta, beste batzuetan, nafarren eraginpean.

Ekonomia garatu zen. Araba Gorbeialdean sortu zen; Urduña, Nerbioi aldean; eta Bizkaia, ibai horren ekialdean.

IX. mendearen hasieran, Arabako Konderria sortu zen. Arriagako kofradiak gobernatu zuen ia hasieratik. Magistratuak administrazioaz eta justiziaz arduratzen ziren, eta kondea, eginkizun militarrez.

X. eta XI. mendeetako lurralde-garapena

Arabaren eta Bizkaiaren lurraldeak zabaldu egin ziren, Bureban (Burgos) eta Errioxan hedatuz.

Antso III.a Gartzez Nagusiaren erregealdian euskal lurraldearen antolamendua sustatu zen, lurralde guztiak Iruñeko Erresumarekin elkartzeko asmoa zuela. Horretarako, alabak Arabako eta Bizkaiko kondeekin ezkondu zituen.

Lurralde-entitate batzuk sortu ziren: Lapurdiko Bizkonderria, Gipuzkoa eta Durangoko lurraldea.

Antso III.ak Gartzea III.a Santxez seme nagusiari (1035-1054) utzi zion Iruñeko Erresuma. Gaztelako kondeek eta Nafarroako monarkek Arabako hiri nagusiak baino ez zituzten menpean.

Iruñeko Erresumaren zatiketa politikoa

Antso Nagusiaren erregealdian, Iruñeko Erresumak euskal lurralde gehienak bildu zituen. Prozesua eten egin zen: Antso IV.a Gartzez erregea hil zuten, eta Iruñeko Erresuma desagertu egin zen.

Ondoren, Nafarroako Erresuma izena hartu zuen. Alfontso VI.a Gaztelakoak (1072-1109) Araba, Gipuzkoa, Bureba, Bizkaia eta Durangaldea beretu zituen.

Aragoiko Koroa eta Nafarroako Erresuma: Ekonomia eta Gizartea

Aragoiko Koroaren ekonomia-oparotasuna

XIII. mendean eta XIV. mendearen hasieran, Aragoiko Koroa aberatsa zen ekonomikoki, nekazaritza eta merkataritza baitziren haren oinarri nagusiak:

  • Aragoi zerealen nekazaritza garrantzitsuagatik eta abeltzaintza garatzeagatik nabarmendu zen.
  • Valentzian, nekazaritza ureztatua eta luxuzko artisau-ekoizpena sustatu ziren.
  • Katalunian eta Mallorcan hirigune garrantzitsuak eratu ziren eta manufakturetan eta merkataritzan jarduten zuen burgesia sortu zen.

Nafarroako ekonomia

Nafarroako Erresumako ekonomiaren oinarriak nekazaritza, abeltzaintza eta baso-ustiapena ziren. Merkataritza Donejakue Bideko udalerriekin egin zen funtsean.

Gizarte hiritarra

Nafarroako eta Aragoiko Koroako gizartea estamentu zurrunetan banatzen zen: noblezia, kleroa eta nekazariak. Burgesiak, berriz, gero eta aberastasun eta eragin handiagoak zituen.

Aniztasun etniko eta erlijioso handia zegoen, kristauak, juduak eta mudejarrak bizi baitziren, Gaztelan bezalaxe. Hirien garapena burgesiaren garapenarekin lotuta egon zen. Gizarte-talde hori merkataritzan, artisautzan eta bankuetan aritzen zen bereziki.

Nafarroan, hiriko burgesiaren ardatza frankoek osatzen zuten. Gehienak frantsesak ziren, merkatariak, bankariak eta artisauak, besteak beste.

Entradas relacionadas: