Euskal Literaturaren Irudiak: Idazleak eta Haien Lanak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB
Salbatore Mitxelena -- Ama-semeak Arantzazuko kondairan (antzerkia) / Unamuno eta abendats (saiakera poetikoa). Une triste hartan, Euskal Herriak bizi zuen kinka larria aurkeztu nahi zuen. Batasuna, tolerantzia eta zintzotasuna aldarrikatu. Gai korapilatsu bati heldu zion: ezker-eskuinean inork aipatzen ez zuen filosofo bilbotarraren pentsamoldea eta jokabidea aztertu zuen. Honek euskaltasunari buruzko hausnarketa proposatzen digu.
Orixe -- Quiton arrebarekin 1950-54 zatika (1987) / Jainkoaren bila (prosa erlijiosoak). Trebea da barne mundu nahasian gertatzen zaizkionak adierazten. Bere lema eta helburu: "Gauza eder aunitz esan, labur esan, arin eta laster esan". Hizkera trinkoa eta kontzeptuala.
Luis Villasante -- Kristau fedearen sustraiak (Jainkoa, Jesukristo, Eliza) / prosa erlijiosoa. Kontzeptuak aurkezteko argitasuna eta zehaztasuna dira dohairik nabarmenenak. Euskararen batasun prozesua argi ikusi liburu hauetan.
Jon Etxaide -- 16 seme Euskal Herriko (biografia, etxeparengandik hasi eta elizanbururenganaino, 4 mendetako eta ipar nahiz hego aldeko 16 idazleren xehetasunak eman) / Joanak-joan, Etxahun'en bertsoak gipuzkeraz (nobela, Etxahunen bizitza kontatu, Etxahunen bertsoak euskara batura egokitu) / Etxaide jauna (prosa lana, biografia, Ignazio Maria Etxaideri buruzko lana, bere aita eta Azkueren ondorengo euskaltzainburu izan zena).
Txillardegi -- Huntaz eta hartaz (saiakera) / Euskal Herria helburu (autobiografia). Batuaren bilakabidean eragin handia izango zuen liburua argitaratu zuen. Hizkera bizi, moderno eta ausartaz gari hartako gizartean pil-pilean zeuden gaiak garatzen ditu. Hizkuntzalaritzatik kanpo gizarte gaiak ditu gogokoen.
Oskillaso -- Kurloiak, ipuin liburua, euskara batuaren auzian murgilduta, bere euskara osoatuan egindako lana da.
Jon Mirande -- Orhoituz, ene jainko-eidol zaharra lur!, poemak 1950-66. Olerkiak. Mirande euskaldunberria dugu, hiritarra, Paris jaio eta bizi, paganoa, anti kristaua. Gaietan eta hizkeran alderik nabarmenenak. Zenbait poemari darion erotismoak txiki uzten ditu Etxepareren maitasun bertsoak. Borrokarako egiten dituen ideiak harrigarriak ziren orduko literaturzale apurrentzat.
Juan Mari Lekuona -- Muga beroak. Aldizkarietan goiz samar argitaratu arren, ez zuen 1973ra arte libururik kanporatu; poema bilduma honek 3 zati ditu:
"Zazpi poema" gaztaroko poemen hautaketa.
"Mindura gaur" gizartearen bidegabekeriak eskatzen dion erantzun garratza.
"Hondarrean idatzia" bere poesiari ematen dion norabide berria, gizonaren eta oinarrizko materiaren lokarriaren bila abiatzen delarik.
Ilargiaren eskolan: bi parte desberdin: a) "Oihu ilunak espiralean"; b) "Liburuen karroxa". Mimodramak eta ikonoak, poesia hermetikoa baina edertasun arraroa duena.
Bitoriano Gandiaga -- Elorri, hiru gizon bakarka, uda batez Madrilen, denbora galdu alde, gabon dut anuntzio.
Gabriel Aresti -- Goiz samar hasia zen aldizkarietan parte hartzen, poesia eta antzerki sailean batez ere. Euskaldunberria, seminariotik pasatu gabe, gizon irakurria, garaiko literaturan jantzia. Gorabehera politikoak hurretik segitzen zituen. Ez zen isilik egotekoa. Maldan behera (Batuaren hizkera berrian taxutua, arnas handiko poema sinbolista. Liburuan ez zenez agertu, arrakasta gabea). Harri eta herri / Euskal harria / Harrizko herri hau (oso arrakastatsuak, estilo zuzena, jakina, herritarra, eguneroko arazoetatik hurbil).
Hartzabal -- Isturitzetik Tolosan barru / Laino guztien azpitik... / ... eta sasi guztien gainetik... / ... bide bazterrean hi eta ni kantari... / Ortzia lorez, lurra izarrez.