Euskal Literaturaren Irudiak: Existentialismoa eta Idazleak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

60KO HAMARKADA: Existentialismoak izatearen gaineko hausnarketa egiten du, gizakiaren esperientzian oinarrituz. 1. pertsonako narratzailea erabiltzea guztiz berria da literaturan. Ideiak adierazteko ardura dela-eta: gizakiaren bakardadeak, fede gabeziak, suizidioak, sexuak, alkoholak eta abarrek tokia hartuko dute euskal nobelan.
TXILLARDEGI: Donostian jaio zen, 1929an. Bere lehen eleberria existentialismora egindako bidearen hasiera izan zen. Nabarmena du Sartre eta Camusen eragina. Sasoi hartan, hiru eleberri idatzi zituen:
- Leturiaren egunkari ezkutua (1957). Leturia pertsonaia gatazkatsua da.
- Peru Leartzako (1960). Denboraren iragankortasuna da gai nagusia.
- Elsa Scheelen (1969). Maitasun faltak bakardadera eta irtenbide gabera bultzatzen dute Elsa.
ARANTXA URREBIZKAIA: Donostian jaio zen, 1947an, emakumearen ikuspegitik azaltzen zuen baita istorioa. Protagonistak berak kontatzen du istorioa, barne-bakarrizketaren bitartez. Hizkerari dagokionez, hizkuntza sentibera eta erraza da; are gehiago, haur-hizkeraren erregistroan aritzen denean. Halaxe, gai sakonen ondoan, fantasia ere loratu zen, baina batez ere modernitatez jantzi zen euskal literatura.

ORIXE: Nikolas Ormaederra 1888an sortu zen, Orexa herrian. Fede handiko gizona izan zen, eta erlijioarekiko zuen atxikimendua nabaria da haren lanetan, bai prosan eta bai olerkietan ere. Euskaltzaleak taldeko kide izan zen, baita garaiko euskal prentsako kolaboratzailea ere. Hizkuntzalaritzan zuen prestakuntza zabalari esker, R.M. Azkuek, euskaltzaindian lana aurkitu zion, hil zen arte. Aitzolek amesten zuen euskal poema nazionala Orixeri enkargatu zion, enkargua onartu eta hiru urte behar izan zituen euskaldunak poema epikoa amaitzeko. Poemak hamabost kantutan banaturiko hiru maila bertso-lerro ditu.

ELIZABURU: Saran jaio zen, 1828an. Eleberrigilea izan zen arren, garaiko olerkari nagusietakoa izan zen, askorentzat euskal herriko poetarik handiena.

- Gai orokorrak erabili zituen.
- Hizkuntza ondo menperatzen zuen, eta iaioa zen bertsoak egiten.
- Bukolikoa eta idealista zen, baina ez zuen etxahunen barnerako joera.
Umoretik tristurara ederki igarotzen zekien idazlea zen, lapurteraz idatzi zuen eta literatura ondo ezagutzen zuen.

BILINTX: Donostiar hau ezizenaz izan zen ezaguna, erromantizismo garaiko euskal poeta liberal bakarra eta askorentzat erromantikoena.

- Izan zituen maitasun-porrotek tristuraz eta ezkortasunez jantzi zituzten haren bertsoak.
- Barne-sentimentuak ondo adierazten jakin zuen, Bilintxen amorruaren ordez etsipena erakusten du.
- Donostiako hizkera arin eta naturalez idatziriko olerki ezagunak utzi zizkigun.

Entradas relacionadas: