Euskal Literaturaren Historia Laburra

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,3 KB

Idazle Klasikoak

Axular (1556-1643)

Pedro Agerre Azpilkueta, "Axular" baserrian jaio zen Nafarroa Garaiko Urdazubin, 1556an eta Saran (Lapurdi) 1643an hil zen. Sakamacako unibertsitatean ikasi, hil baino urte bat lehenago, bere liburu bakarra "Gero" izenekoa 1643an kaleratu zuen. Bertan Etxauz elizgizonari laguntza ukan zuen eta hari eskaintzen dio liburua. Erlijio-liburua da, XVI. mendean, protestantismoari aurre egiteko.

Etxepare (XV. mendearen bukaera - 1560 inguru)

Bernat Etxepare euskal literaturako lehen idazle ezaguna dugu, XV. mendearen bukaeran jaio zen, Nafarroa Behereko Sarrasketan, 1560 urte inguruan hil zen. Nafarroa konkistatu zuten gerretan salaketa faltsua egin zioten, Espainiako Fernandoren alde zegoen, horren ondorioz, Biarnon espetxeratu zuten. 1545ean kaleratu zuen bere liburu bakarra "Linguae Vasconum Primitae", bi gai nagusi; erlijiozko bertsoak eta maitasunekoak.

Etxeberri

Iparraldeko Saran jaio zen, Pauen ikasketak egin eta medikuntzan graduatu zen. Medikuntzan zenbait urte eman ondoren, hegoaldera abiatu zen.

Euskararen hautsapenak:
  • Euskarak orain arte bizirik irautea bere izaera noblearen erakusgarri.
  • Euskara batua beharrezkoa da, Axular eredu bezala dauka.
  • Garai hartan beste askok bezala, Espainiako hizkuntza bakarra euskara zela uste zuen.
  • Nafarroa da euskaldun erreinu historikoa, eta Iruñea, hiriburua.

Larramendi

Manuel Larramendi, Andoainen sortu zen. Gaztelaniaz idatzitako obrak, badu eraginik euskal literaturan. Bi modutara lortzen du euskararen alde egitea:

  • Euskara erabili eta lantzeko ardura dutenak lan egitera bultzatuz.
  • Euskara gutxiesten dutenak lotsagarri jarri eta euskaldunak bere hizkuntzaz harro egotera animatuz.

Mogel (1745-1804)

Joan Antonio Mogelek idazle-familia bateko aitzindaria zen, Juan Jose Mogel eta Juan Antonioren ilobak idazle ziren. Bizkaiko lehen idazle garrantzizkotzat jo liteke. Bizkaiera literatur euskalkien mailara igo, gaitzetsia eta gaizki ikusia zegoenean. Mogel, lehen euskal noblearen egilea da. Eibarren 1745ean jaio eta Markinan hil zen 1804an.

Lizarraga (1748-1835)

Joakin Lizarraga (Elkano, 1748-1835). Apaiztuta sorterrian izan zen erretore. XIX. mendean galdu egin zen euskara inguru horretan, baina XVIII. mendean hangoa zen oraindik hedadura handieneko euskalkia. Loiolan ikasi zuen, jesuita izateko asmoz. Han jaso zuen bere hizkuntzarekiko zaletasuna. Obra guztiz zabala eta handia da, apaiz-lanari dagokiona: sermoiak, katekismoak, etab. Guztiz saiatua dela erakusten du, bizi zelarik ez zuen ezer argitaraturik. Etorkizun hobea izango zuen Iruñerriko euskarak, argitaratzeko gogoa izango balu.

Euskararen egoera XVIII. mendean

Erresuma bat hizkuntza bat

XVIII. mendean Frantziako eta Espainiako monarkiak beren mintzairen aldeko politika zorrotzagoa egiten hasi ziren. Agindupean zituzten lurralde guztietako biztanleek, ezagutu eta erabili behar zuten frantsesa ala espainola. Eskoletan erdara bakarrik erabiltzeko agindua eman zen; hala nola, argitalpenetan edo kontabilitate liburuetan. Euskararen defendatzaileak eta gorosleak plazaratu ziren, Manuel Larramendi buru. Joanes Etxeberri erdaldunen kontra gogorki idatzi zuen.

Batuketa bateratzailea

Nafarroako auzitegi zibil eta elizakoetan lekukoen adierazpenak hartzeko komisarioak izendatzen zituzten herrien arabera: euskaldun eta komisio elebidunak eta erdaldunetan erdaldun elebakarrak. Euskara maila segurtatzeko, azterketa egin zieten 1765. urtera arte. Nafar Iparraldea osoki euskalduna zela onartu zuten beste erdialdea elebiduna zela zioten.

Kasu azterketak:
  • Galipentzu 1730: Galipentzun, irakasleak lortu zuen haurrak erdalduntzea. 200 urte lehenago, herri erdaldunen ondoan zegoela, erdararen aldeko politikak, denborarekin, guztiz higatu zuten gizartearen trinkotasuna, eta hautsi egin zen.
  • Aezkoa, Artzibar, Zangoza 1782: Almadien garraioak arazoak sortzen zituzten ibarretako herrien artean. Zangozako buruzagiek Aezkoa eta Artzibarko kargudunak deitu zituzten bilera batera, afera konpondu beharrez. Apezak artekari lana egin behar zituzten, zangozarrek ez zekitelako euskaraz eta aezkoek eta artzibarrek erdaraz ere.
  • Urraul Goiti 1785: Urraul Goitiko Gindano eta Zerrenkanoren arteko ohiko auzia sortu zen 1785ean apez erdalduna izendatzerakoan. Alde bateko eta besteko lekukoak ados zeuden: euskaldunak zirela baieztatzerakoan; ezadostasuna herritarren elebitasun maila neurtzerakoan zetorren. Lekuko batek adierazi zuen batek zerbait dakiela, baina gaizki.
  • Agoitz 1787: Rocafort zangozar erdalduna Agoitzko bikarioa izendatua izan zen. Parrokiako apez laguntzaileek deklaratu zuten herritarren euskaldunatasunaz: auzia luzatu egin zen, Rocafortek euskara ikasi beharko zuela eskatzen zuten. 1790ean auzia ebatzita zegoen. Azterketa pasatu zuen eta onartu zuten, mintza praktika zezan.
  • Iruñeko ospitalea 1791: 1791an apez erdalduna izendatu zuten Iruñeko ospitalean lan egiteko, 1676ko auzia errepikatu zen. Euskara ikastea eskatu zioten izendatu berriari, ikasteko gogorik ez leporatu zioten.
  • Orbaibar eta Etxauri 1789: Erretoreek euskararen beharra ezagutzea argi ageri da.

Entradas relacionadas: