Euskal Literaturaren Historia: Giltzarriak eta Idazlan Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,43 KB
Sarrera: Frankismoaren Osteko Askatasuna
Franko hil aurretik, ezin zen edozein gauza idatzi; argitaratzeko baimena eskatu behar zen. Franko hil ondoren, gaur ezagutzen dugun mundua etorri zen: askatasuna, autonomia eta euskararen aldeko legeak.
AZTERKETARAKO TESTUA: Euskal Literaturaren Ibilbidea
XVI. Mendea: Hasiera
Euskal literatura XVI. mendean hasi zen Bernard Etxepare idazlearen Linguae Vasconum Primitiae poesia liburuarekin.
XVII. Mendetik XIX. Mendera: Apaizen Literatura
Garai honetako literatura urria zen, apaizek idatzia eta gaia erlijiosoa zen.
- XVII. mendea: Axular idazleak lapurtera klasikoan idatzitako Gero euskal literaturako maisulan handienetako batekin eman zitzaion jarraipena. (Oharra: Aszetika da → zerura zuzenean joateko modua).
- XVIII. mendea: Aita Larramendik lehen euskal gramatika idatzi zuen: El imposible vencido.
- XIX. mendea: Juan Antonio Mogelek Peru Abarka kontakizun lana (elkarrizketa) idatzi zuen, euskararen garbitasuna, emankortasuna eta adierazkortasuna frogatzeko helburuz.
XX. Mendea: Aldaketa eta Modernitatea
XX. mendetik aurrera gauzak aldatu egin ziren.
Nobelagintza Tradizionala (XX. mende erdia arte)
XX. mende erdira arte, Europan XIX. mende osoan landutako ohiturazko eleberriak egin zuen bidea Euskal Herrian. Garai hartako idazle esanguratsuena Txomin Agirre da, Kresala eta Garoa-ren sortzailea (lehen nobelak dira).
Nobelagintza Tradizionalaren Ezaugarriak
Nobelagintza tradizionalak gai hauek lantzen ditu: euskara, fede kristaua, euskal nortasuna eta Euskal Herriko ohiturak.
- Egitura: Gertaerak kronologikoki antolatzen dira kontakizunean.
- Narratzailea: Gehienetan, istoriotik kanpo dago, 3. pertsonan ageri da eta orojakilea da (dena daki).
- Hizkuntza: Euskara garbia darabil, lexikoan (hiztegia) oso aberatsa da eta ez du erdal kutsurik.
Nobelagintza Modernoa (1957tik aurrera)
Nobelagintza modernoak gai hauek jorratzen ditu: askatasun pertsonala, arazo sozialak eta halakoak.
- Egitura: Gertaerak ez dira beti kronologikoki antolatzen.
- Narratzailea: Hainbat forma hartzen ditu: narratzaile objektiboa edo orojakilea, lehenengo pertsonako narratzailea, bakarrizketak, ahots askotako narratzailea, etab.
- Hizkuntza: Euskara hiritarra darabilte, sarritan beste hizkuntzetako maileguekin tartekatuta.
Euskara Batua eta Aro Modernoa
1957an, Txillardegik idatzitako Leturiaren egunkari ezkutua-k urratu zituen Aro Modernoaren lehen ezaugarriak, nobelagintza modernoari hasiera emanez. 1968. urtean, Arantzazun elkartu ziren hainbat gizonek Euskara Batua sortu zuten, eta Txillardegi izan zen horietako bultzatzaileetako bat.
IDAZLAN GEHIAGO: Euskal Literaturaren Kronologia
Aurrekariak (XVI-XIX)
- Jean Duvoisin: Baigorriko zazpi liliak (XIX. mendea)
- Bizenta Mogel: Ipuin onak (XIX. mendea)
- Juan Antonio Mogel: Peru Abarka (XIX. mendea)
- Axular: Gero (XVII. mendea)
- Bernard Etxepare: Linguae Vasconum Primitiae (XVI. mendea)
Eleberrigintza Tradizionala (1950 arte)
- Txomin Agirre: Garoa eta Kresala (XX. mendea)
Eleberrigintza Modernoa (1950-1975)
- Txillardegi: Leturiaren egunkari ezkutua
- Jon Mirande: Haur besoetakoak
- Arantxa Urretabizkaia: Zergatik panpox
- Ramon Saizarbitoria: Ehun metro
- Anjel Lertxundi: Ihes betea
Modernitatearen Ostekoak
- Joseba Sarrionandia: Narrazioak eta Lagun izutua
- Laura Mintegi: Bai... baina ez
- Bernardo Atxaga: Obabakoak
- Unai Elorriaga: SPrako tranbia
- Lourdes Oñederra: Eta emakumeari sugeak esan zion