Euskal Literaturaren Historia: Galderak eta Erantzunak

Enviado por Anónimo y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,76 KB

LITERATURA

Beltzez dagoena gainditzeko oinarrizkoa edo gutxienekoa da; urdinez dagoena, berriz, aparteko puntu hori lortzeko gehitu beharrekoa da.

1. Europako eta euskararen jatorria

Europako hizkuntzarik gehienen jatorria nahiko argi dago, hau da, hizkuntza indoeuroparretatik datoz. Euskararen jatorria, ordea, ez dago argi, hau da, ez dauka ahaide jakinik. Baina bere jatorriari buruzko teoria batzuk daude, eta nagusienak hauexek dira:

  • Euskara eta iberiera. Teoria honen aldekoek, bien arteko antzekotasun lexikaletan oinarrituta, euskara eta iberiera hizkuntza bera edo ahaide hurbilak izan zitezkeela pentsatu zuten.
  • Euskara eta hizkuntza kamitiko-semitikoak. Teoria honen arabera, iberiera eta euskara Afrikako iparraldetik etorri zitezkeen.
  • Euskara eta kaukasoar hizkuntzak. Beste teoria honek, toponimian oinarrituz, euskara Kaukaso aldetik etorri zitekeela dio.
  • Euskara hemengoa. Teoria honen arabera, euskara hemen sortu da, eta horren froga hizkuntzan bertan egon daiteke, zenbait lanabesen izenetan...

2. Euskal idazki zaharrenak

Euskara aspaldiko hizkuntza den arren, idatzizko lekukotza gutxi dauka. Adibidez:

  • I. mendean, Akitanian, hilarrietan pertsona-izen batzuk aurkitu zituzten.
  • Erdi Aro osoan zehar, Errioxan, latinez idatziriko testuetan euskal izen eta hitz batzuk aurkitu zituzten.
  • X. mendean, Errioxan, latinezko testuetan (marjinan) lehen bi euskal esaldiak agertu ziren.
  • XII. mendean, erromes frantses batek, Santiagorako bidean Euskal Herriko lurretatik pasatu zenean, euskaldunek hitz egiten zuten hizkuntzaren hitz batzuen zerrenda idatzi zuen. Horixe da euskaraz ezagutzen den “hiztegitxo”rik zaharrena.

3. XVI. mendeko egoera historiko-kulturala

  • XVI. mendean Pizkundea zegoen Europako mendebaldean. Pizkundea mugimendu kulturala da, eta zientzien aurrerapena, literatura, musika eta arte plastikoetan berrikuntza ekarri zuen.
  • XVI. mendean ideologien arteko borroka egon zen. Politika eta erlijioa nahasirik zebiltzan, eta hori dela eta, bi erlijio-mugimendu zeuden:
    • Erreforma protestantea. Alemanian Luteroren eskutik sortutako mugimendu erlijiosoa da, gero Europa osoan zehar zabaldu zena. Erreformaren burua Frantzian Kalbin izan zen.
    • Kontrarreforma katolikoa. Eliza katolikoak Erreformaren aurka sortu zuen mugimendu erlijiosoa da. Honek Trentoko Kontzilioa jarri zuen martxan eliz-araubidea berritzeko asmoz.
  • Gizarte feudaletik burgesera pasatu zen.
  • Ekonomiaren aldetik garapen garaia izan zen. Merkataritzan, nekazaritzan, arrantzan eta ontzigintzan garapena egon zen.
  • Literaturak loratzea ezagutu zuen. Mende honetan, XVI. mendean, inprimategien laguntzaz liburu ugariago, merkeago eta pertsona gehiagoren eskuetara heldu ziren; horretarako, herri hizkuntzak lantzen hasi ziren. Garai honetan, hizkuntza batentzat ohorerik nagusiena inprimatua izatea zen.
  • XVI. mendean sortu zen euskal literatura idatzia, Bernart Etxeparek sortua.

4. Euskal literaturaren sorrera

Euskal literatura idatzia XVI. mendean sortu zen, Ipar Euskal Herrian, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan, Bernart Etxepareren eskutik. Bere lan bakarra Linguae Vasconum Primitiae izan zen. Bere literatur generoa olerkigintza da. Ipar Euskal Herrian, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan idatzi zen, baina Bordelen argitaratu zen. Liburu horrek lau gai ditu: maitasuna, erlijioa, politika eta euskararen goraipamena.

5. Hego Euskal Herriko lehen idazlea

Joan Perez Lazarraga da Hego Euskal Herrian ezagutzen dugun lehen euskal idazlea, XVI. mendekoa, Arabakoa (Hego Euskal Herrikoa). Artzain-liburu bat idatzi zuen, eta bere gaia maitasuna zen.

6. Gatazka politikoak eta Bernart Etxepare

XVI. mendeko Ipar Euskal Herriko, Nafarroa Behereko eta Donibane Garazi inguruko Bernart Etxepare lotu dezakegu gatazka politiko batekin. Apaiz honek Linguae Vasconum Primitiae olerki-liburua idatzi zuen. Bere bizitzari buruz gutxi dakigun arren, badakigu ustez Gaztela eta Aragoiko erregeen alde jartzeagatik kartzelan sartu zutela, berak bere olerki batean (politika gaia duen olerkian) aipatzen duelako.

7. Erreforma eta Kontrarreforma

  • Erreforma protestantea: XVI. mendean Alemanian Luteroren eskutik sortutako mugimendu erlijiosoa da, gero Europa osoan zehar zabaldu zena. Erreformaren burua Frantzian Kalbin izan zen.
  • Kontrarreforma katolikoa: XVI. mendean Eliza katolikoak Erreformaren aurka sortu zuen mugimendu erlijiosoa da. Honek Trentoko Kontzilioa jarri zuen martxan eliz-araubidea berritzeko asmoz.

8. Erreforma eta Joannes Leizarraga

XVI. mendeko Ipar Euskal Herriko, Lapurdiko Joannes Leizarragak dauka Erreformarekin zerikusia. Apaiza zen. XVI. mendean Nafarroako erregina, Albreteko Joana, Kalbinen eraginez protestante bihurtu zen, eta bere herrialde guztietan dotrina protestantea zabaltzeko, Joannes Leizarragari Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria itzultzeko eskatu zion.

Beste lan batzuk ere baditu: Kalendrera eta Abc edo Christinoen instructionea. Bere lan guztien gaia erlijioa da.

9. Leizarragaren lanak eta helburua

XVI. mendeko Ipar Euskal Herriko, hau da, Lapurdiko apaiz honek hiru lan idatzi zituen: Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria (1571), Kalendrera eta Abc edo Christinoen instructionea. Gaia erlijioa da denetan. Lanik nagusiena Testamentu Berria izan zen, eta Joannes Leizarragaren helburua dotrina protestantea Nafarroako erresuman zabaltzea izan zen; horretarako, Nafarroako erreginak Testamentu Berria itzultzeko eskatu zion (erreginak, Kalbinen eraginez protestante bihurtu ondoren, bere lurraldeetan dotrina hori zabaldu nahi izan baitzuen).

10. Sarako eskola

Sarako eskola XVII. mendean Lapurdiko Sara herrian (Ipar Euskal Herrian) sortu zen idazle talde bat zen. Idazle hauek apaizak izan ziren, eta idazlerik garrantzitsuenak Pedro Axular eta Ziburuko Joannes Etxeberri izan ziren, baina garrantzitsuena Pedro Axular izan zen.

Pedro Axularrek Gero liburua idatzi zuen. Bere gaia erlijioa da.

12. Pedro Axular

Pedro Axular Ipar Euskal Herriko Lapurdiko XVII. mendeko apaiza izan zen. Apaiz hau Sarako eskolako partaiderik garrantzitsuena izan zen, eta Gero liburua idatzi zuen; bere gaia erlijioa da. Sarako eskola XVII. mendean Lapurdiko Sara herrian (Ipar Euskal Herrian) sortu zen idazle talde bat izan zen. Idazlerik garrantzitsuenak Pedro Axular eta Ziburuko Joannes Etxeberri izan ziren, baina garrantzitsuena Pedro Axular izan zen.

14. Euskal antzerkigintzaren sorrera

Euskal antzerkigintza XVIII. mendean sortu zen, Hego Euskal Herrian, Pedro Ignacio Barrutia eta Xabier Munibe Peñafloridako kondearen eskutik.

15. XVIII. mendeko Ipar Euskal Herriko literatura

Ipar Euskal Herrian, XVIII. mendean, Utrechteko Ituna sinatu ostean, ekonomiak behera egin zuen eta literatura-emaitza moteldu egin zen; baina honek ez du esan nahi lanik argitaratu ez zenik. Aipatzekoa da XVII. eta XVIII. mendeen artean bizi izan zen Joannes Etxeberri Sarakoa (Lapurdikoa); mediku honek bere testuetan euskararen apologia egiten zuen, baina euskaraz. Neoklasizismoaren garai honetan, gramatika eta hiztegi ugari egin ziren, eta horretan ibili zen Joannes Etxeberri Sarakoa bera ere.

16. Manuel Larramendiren garrantzia

XVIII. mendeko Hego Euskal Herriko, Gipuzkoako apaiz honek euskararen apologia gaztelaniaz egin arren, ondorengo idazleak euskaraz idaztera bultzatu zituelako. Manuel Larramendik El imposible Vencido (gramatika-liburua) eta Diccionario Trilingüe (hiztegia) egin zituen, biak gaztelaniaz. Berak euskaraz idaztera bultzatu zituen idazleak Kardaberaz, Mendiburu, Ubillos, Añibarro, etab. izan ziren, guztiak idazle erlijiosoak. Euskaraz idaztera bultzatu zituen hauek sortu zituzten bizkaiera eta gipuzkera literarioak.

17. Hego Euskal Herriko literaturaren loraldia

Hego Euskal Herrian euskal literatura idatzia oparotasunez XVIII. mendean hasi zen. Gipuzkoan Manuel Larramendi apaizak euskararen apologia egin zuen gaztelaniaz. El imposible Vencido (gramatika-liburua) eta Diccionario Trilingüe (hiztegia) egin zituen, biak gaztelaniaz, baina ondorengo idazleak euskaraz idaztera bultzatu zituen. Idazle horiek: Kardaberaz, Mendiburu, Ubillos, Añibarro, etab. izan ziren, guztiak idazle erlijiosoak. Euskaraz idaztera bultzatu zituen hauen artean sortu ziren bizkaiera eta gipuzkera literarioak.

Gainera, euskal antzerkigintza ere mende honetan sortu zen (Hego Euskal Herrian), Pedro Ignacio Barrutia eta Xabier Munibe Peñafloridako kondearen eskutik.

18. Bizkaiera eta gipuzkera literarioen sorrera

Bizkaiera eta gipuzkera literarioak XVIII. mendean Hego Euskal Herrian sortu ziren, Kardaberaz, Mendiburu, Ubillos, Añibarro, etab.en eskutik. Guztiak idazle erlijiosoak izan ziren. Baina hauek guztiak Manuel Larramendik bultzatu zituen euskaraz idaztera. Manuel Larramendik (XVIII. mendeko apaiz gipuzkoarra) euskararen apologia gaztelaniaz egin zuen, El imposible Vencido (gramatika-liburua) eta Diccionario Trilingüe (hiztegia) idatziz. Baina bere ondorengo idazleak (lehen aipatu ditugunak) euskaraz idaztera bultzatu zituen.

19. Lehen euskal eleberria

Lehen euskal eleberria XIX. mendekoa da. Bere izenburua Peru Abarka da, eta egilea Juan Antonio Mogel izan zen.

20. Lore Jokoak

Lore Jokoak poesia bultzatzeko lehiaketak ziren. XIX. mendekoak ziren, eta idazleen babesleek antolatzen zituzten. Hemen Antoine Abbadia eta Louis Lucien Bonaparte izan genituen. Hauek biek poesia bultzatzeko lehiaketak antolatu eta lanak agintzen zituzten.

21. Euskal olerkigintzaren loraldia

Euskal olerkigintzaren loraldia XIX. mendean izan zen, idazleen babesleek (Antoine Abbadiak eta Louis Lucien Bonapartek) poesia bultzatzeko lehiaketak, Lore Jokoak, antolatu eta lanak agintzen zituztelako. Horregatik, olerkari eta olerki ugari agertu ziren, beraz, euskal olerkigintzaren loraldia gertatu zen. Garai hartako olerkaririk garrantzitsuenak Etxahun, Bilintx, Iztueta, Iparragirre, etab. izan ziren.

23. Abbadia eta Bonaparte: idazleen babesleak

Antoine Abbadia eta Louis Lucien Bonaparte XIX. mendeko idazleen babesleak izan ziren. Hauek poesia bultzatzeko lehiaketak, hau da, Lore Jokoak, antolatzen zituzten eta lanak agintzen zituzten. Horregatik, mende honetan olerkari eta olerki ugari agertu ziren, beraz, euskal olerkigintzaren loraldia gertatu zen.

26. Gerra aurreko olerkariak (XX. mendea)

XX. mendean, gerra aurreko olerkari-belaunaldia abertzaletasunaren bidetik hizkera poetiko berri bat egiten saiatu zen. Orduko olerkariak dira Lizardi eta Lauaxeta, sinbolismoa erabiliz izadiaren edo naturaren deskribapenak egiten zituztenak, eta Orixe, berriz, klasikotasunaren zaleagoa zen.

27. Txomin Agirre eta abertzaletasuna

Txomin Agirre abertzaletasunarekin lotuko nuke. XX. mendean, gerra aurreko literaturan, Txomin Agirrek abertzaletasunean oinarrituta bi eleberri idatzi zituen: Kresala eta Garoa. Beraz, eleberri hauek garaiko pentsamoldearen isla dira, euretan abertzaletasuna, euskaltzaletasuna eta kristautasuna lantzen direlako. Bere garaikideak Resurrección Maria de Azkue eta Julio Urkixo izan ziren, baita Lizardi, Lauaxeta eta Orixe olerkariak ere.

28. Gerra osteko euskal eleberrigintza

XX. mendean, gerra osteko literaturan, aro berri bat hasi zela diote, momentu horretan Txillardegik Leturiaren egunkari ezkutua existentzialismoan oinarritutako eleberria argitaratu zuelako. Horregatik esan dezakegu berarekin euskal eleberrigintzan aro berri bat hasi zela, ordura arteko lan guztiak abertzaletasunean oinarriturik zeudelako. Pixka bat geroago Ramon Saizarbitoriak Egunero hasten delako bere eleberria kaleratu zuen, eta hau ere modernoagoa da.

29. Gerra osteko olerkari nagusiak

XX. mendean, gerra osteko literaturan, olerkaririk esanguratsuenak Gabriel Aresti eta Jon Mirande izan ziren. Arestiren obraren gaia gizartea izan zen, eta Miranderena paganismoa eta kristautasuna.

30. XX. mende bukaeratik gaur arteko literatura

Azken urteetan ugariak dira idazleak eta lanak. Idazleen artean Joan Mari Irigoien, Andu Lertxundi, Joseba Sarrionaindia, Juan Mari Lekuona, Arantza Urretabizkaia, Mariasun Landa, Koldo Izagirre, Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga, Kirmen Uribe, Jon Arretxe, Karmele Jaio, etab. aipatu ditzakegu.

Askotan idazleek ia genero guztiak lantzen dituzte: eleberrigintza, olerkigintza, antzerkigintza, ipuingintza, etab. Horren adibide, Bernardo Atxaga bera dugu, Obabakoak izeneko ipuin-bildumarekin Espainiako Literatur Sari Nazionala lortu zuen idazlea. Unai Elorriagak (XXI. mendean) Sp-rako tranbia eleberriarekin Espainiako Literatur Sari Nazionala lortu zuen, eta Kirmen Uribek ere (XXI. mendean) Bilbao-New York-Bilbao eleberriarekin sari bera lortu zuen.

33. Euskal olerkigintzaren sortzailea

Euskal olerkigintzaren sortzailea Bernart Etxepare izan zen. XVI. mendean sortu zen, Ipar Euskal Herrian, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan. Bere lana Linguae Vasconum Primitiae izan zen. Olerki-liburu bat denez, bere literatur generoa olerkigintza da. Liburu honek lau gai ditu: maitasuna, erlijioa, politika eta euskararen goraipamena.

35. Euskal literatura idatziaren sorrera

Euskal literatura idatzia XVI. mendean sortu zen. Ipar Euskal Herrian, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan, Bernart Etxepareren eskutik. Bere lana Linguae Vasconum Primitiae izan zen. Olerki-liburu bat denez, bere literatur generoa olerkigintza da.

Entradas relacionadas: