Euskal Literaturaren Historia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 15,56 KB
1)xix. Mendearen azken urteetan bi gertaerak bideratu zituzten euskararen aldeko ainbat mugimendu eta aalegin. Zeintzuk?Foruen galerak 1876 eta industria iraultzak dakarten egoera soziopolitiko berriak euskararen aldeko ainbat mugimendu eta aalegin bideratuko ditu.2)zer ziren lore jokoak ? Zer egiten zen leiaketetan sarituatako lan onenekin? Aipatu lore jokoetan saritutako iru idazle.
euskal letren istorian aipagarriak dira lore jokoak. Anton abadia zientzialari eta mezenasak eratu zituen leendabizi 1853an lapurdiko urruñan euskal jai gisa. Beste jolas eta joko batzuen artean bertso sorta onenentzat ere saria jarri zuen. Urtero antolatzen zen leiaketa orretan iparraldeko bertsolariak ziren.Lanik onenak donostiako euskal-errian argitaratzen zituzten. Lore jokoek aldizkari ark iraun arte mantendu zuten. Felipe arrese beitia, jean barbier eta gregorio muxika izan ziren besteak beste lore jokoetako saridunak. 3)noiz eta non sortu zen eusko ikaskuntza? Aipatu eusko ikaskuntzaren elburua eta kezkarik beiena eta orretan egindako aalegin andiak.Oñatin 1918an sortu pentsaera ezberdineko ainbat euskaltzalek sortu zuten. Eusko ikaskuntzaren elburu eta kezkarik beiena irakaskuntza zen. Aalegin andiak egin zituen arlo orretan; besteren artean, sortu berriak ziren ikastoletarako ikasliburuak egin, euskal gaiei buruzko udako ikastaroak eratu, edota euskal unibertsitaterako aurreproiektua taxutu.4)noiz eta non sortu zen euskaltzaindia? Nor izan zen leen euskaltzainburua? Eta gaurkoa?Eusko ikaskuntzaren oñatiko biltzarrean (1918) euskararen akademia bat eratzea erabaki zen. Leenengo euskaltzainburua resurreccion maria d azkue abade lekeitiarra izan zen. Gaur egungo euskaltzainburua andres urrutia da.5)zein da euskaltzaindiaren xederik garrantzitsuena? Eta noiz eldu zion xede orri? Zeintzuk dira euskaltzaindiak izan dituen bi lan nagusi beraren astapenetik?Euskaltzaindiak bi lan arlo nagusi izan ditu bere astapenetik, iker eta jagon sailak, alegia. Leenak izkuntzaren azterketari begiratzen dio batez ere; bigarrenak, aldiz, izkuntza zaintzea eta zabaltzea du elburu.6)zer izan zen euskaltzaleak elkartea? Aipatu euskaltzaleetako bazkide porrokatuenaren ametsaprimo d riveraren diktaduran, 1926an, elgoibareko euskal jai batean bildu zen taldetxo batek urrengo urtean i. Euskararen eguna eratu zuen arrasaten. Garai artako idazle eta kulturgilerik geienak joan ziren eta euskararen aldeko talde berri bat sortzeko biltzarra egin zuten. Onela jaio zen euskaltzaleak elkartea;bazkide gutxirekin leengo iruzpalau urteetan; 1930tik aurrera ordea, indar andia artu zuen eta ii errepublikan 2000kidetik gora izatera iritsi ziren.
euskara utsezko egunkaria plazaratzeko izan zen bazkide porrokatuenaren ametsa: lizardirena.
1)zeintzuk dira txomin agirrek utzi zizkigun nobelak. Zein euskalkitan eman zituen?Iru nobela: auñamendiko lorea (1898) leen euskal eleberria, kresala (1906) bizkaieraz eta garoa (1912) gipuzkeraz. Kresala, oitura nobelaren ildotik azaltzen zaigu. Arranondo/ondarroa itsas erriko gertaerak eta pasadizoak kontatzen dizkigu. Mañaxi eta anjel dira protagonista nagusiak eta kontalari orojakilea dago.2)zein da garoa nobelaren gai nagusia? Nolako eredua ematen du?Euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria da: ia obra guztia zabaletako joanes artzain-baserritarrak betetzen du; euskaldunaren eredu idealizatua izanik, baina pertsonaia literario moduan sinesgarritasuna falta zaio. Bigarren mailako protagonistak erakargarriagoak dira. Agirreren elbururik beinenak euskaltzaletasuna eta kristautasuna ziren, gainera, izkuntza aldetik urrats andia eman zuela esan bear da. Eliz liburuez aparte ez zen orrelako oparotasun eta edertasuneko prosarik egon euskaraz. Geiegizkoa ere batzuetan, gaur egunerako. Bere pentsaera kristauak asko baldintzatzen du obra guztiaren nondik norakoa: erri txikiak, baserriak, mendiak dira oitura onen gordeleku; iriak kutsatuta daude eta an batzen zaizkigu bizio eta gaiztakeria andienak. 66.Orrialdeko testuan, bilbo toki ilun bezala deskribatzen du eta aldiz bizkaiko beste nekazal guneak garbi eta polit, au da, bilbo partea, iri partea, atzerri moduen ikusten du, londresko auzo baten moduan.3)zein da mundakako idazlea mende bien zubian? Nolako liburuak idatzi zituen?Jose manuel etxeita da idazle mundakarra. Bi liburu idatzi zituen: josetxo eta jaioterri maitia. Biak bizkaieraz idatzita daude, erraz samarrak, aparteko korapilorik gabekoak, baina atseginez irakurtzen direnak.4)nolako lanak egin zituen ebaristo bustintza kirikiñok?Ainbat aldizkaritarako eta, batik bat, euzkadi egunkarirako artikulu labur, arin eta biziak atondu zituen, euskaraz irakurtzeko zaletasuna geitzeko asmoz. Lan orietako bakar batzuekin abarrak izeneko bilduma egin zuen eta bera il eta laster, bigarren abarrak.5)“berariazko gudari bat” testua) zein euskalki darabil? Eman adibideak.Euzkadin argitaratu zen. Kaiku baten istorioa, gerrara eraman , umore inozoa. Kaleko bizkaieraz idatzita dago itza asmatu batzuekin, geiena garbia eta erraza. Adibideak: aregaz, eukana, ebela, eutson, zan…6)zergatik esaten da jean etxepare aparteko gizona dela? Adibide bat emanaren pentsakera ez baitzetorren bat puntu askotan aldi artako euskaltzale geienek zutenarekin. Bi lantxo dira aipagarrienak: irakaskuntzaz bata, sexu eziketaz bestea. Orduko pentsamolderako ausartegiak ziren nonbait, eta liburua erretiratu bearrean aurkitu zen egilea.7)“itsasoa kukulauka” testu) zein euskalki darabil? Ema sei adibide argi.Egilea jean etxepare da. Lapurtera darabil. Adibideak: oso argi ikusten da itz auetan : eskual, urtez, arraz, emeki, gira, erran.
1)norena da ain ezaguna den “aurtxo txikia seaskan dago”kanta? Zer geiago idatzi zuen egile orrek?Klaudio sagartzazu “satarka”rena da. Txinpartak eta intza begietan idazteaz gain, poema batzuk itzuli zituen.2)nortzuk dira olerkarien belaunaldikoak? Adierazi idazleak eta lan banajose ariztimuño “aitzol”, jose maria agirre “lizardi”, estepan urkiaga “lauaxeta” eta nikolas ormaetxea “orixe” dira olerkarien belaunaldikoak. Aitzol: olerti egunak sortu.Lizardi:biotz-begietan, umezurtz olerkiak, itz-lauz...Lauaxeta:arrats beran eta bide barrijak.Orixe: santa cruz apaiza, quiton arrebarekin, jainkoaren biya.3)eman lizardiren 3-4 ezaugarrizein alorretako lanak egin zituen lizardik?Zarautzen jaio arren, tolosan eman zituen bere bizitzako urterik geienak. Legegizona zen eta tolosako lantegi bateko gerentea zen. Propaganda eta antolamendurako aparteko doainak erakutsi zituen. Gairik kutunenak euskara eta euskal kulturaren ingurukoak zituen. Prosa eta antzerkia landu zituen baina poesian lortu zituen emaitzarik onenak.4)biotz-begietan eta lizardiren poesiaren ildo nagusiakbi ildo nagusi lantzen ditu: natura eta egoera afektiboa. Naturaz ari denean, izadia eta kutsadura kontrajartzen ditu. Egoera afektiboaz, bizitzea egokitu zitzaion une istorikoaren lekukotasuna eskaintzen digu bere egoera emozionalak isladatuz.5." izotz ondoko iguzki" testua. Azaldu naturaren irudiajose maria agirre “lizardi” zarautzen jaio zen eta tolosan igaro zituen bizitzako urterik geienak. Gaztaroan erdi galdua zeukan euskara taxus eta sakon berreskuratu zuen. Ainbat aldizkaritan egin zuen lan eta bai erdaraz eta bai euskaraz idazten zuen. Aren gairik kutunenak euskara eta euskal kulturaren ingurukoak zituen.Aztergai dugun aapaldi au lizardiren biotz-begietan liburutik aterata dago. Industrializazioak gutxi erasandako ingurugiroa da testuan agertzen dena eta baikortasuna eta itxaropena azaltzen dira baita abertzaletasuna ere. Euskara eta kultura azaltzen dira naturarekin uztartuta. Abertzaletasunaren sinbolo asko agertzen dira: mendia, argia, aralar mendia, gaztetasuna, sua, sutondoa…. Denbora osoan urtaroei buruzko erreferentzia egiten da. Udaberriaren esnaera abestean euskararen egoera dagokio lizardiri burura. Beean, izotza, negua, erdara da nagusi baina gainetan eguzkia, udaberria, euskara jauntzen ari da.6)eman estepan urkiaga lauaxetaren datu biografiko batzuk. Lauaxetaren poesia liburuen izenak emanlaukizen, bizkaian, jaio zen estepan urkiaga “lauaxeta” (1905-1937). Mungiara joan zen bizitzera familiarekin, ikasketak durangon eta loiolan eginez. Orixerekin batera euzkadi egunkarian lan egin zuen eta sailaren arduraduna izan zen. Asko nabarmendu zen errepublika garaian kazetari eta izlari legez eta komisario politiko izendatu zuten. Bizkaiko frentean zegoela atxilotu zuten eta gasteizen fusilatu. Bi poesia lan idatzi zituen: bide barrijak eta arrats beran.7.Adierazi orixeren biografian zure ustez daturik garrantzitsuenak nikolas ormaetxea, gipuzkoarra zen, orexakoa, baina nitzin nafarroan azi zen. 17 urte bete arte nekazaritza giroan bizi ondoren, goitik beera aldatu zuen bizimodua, beste ainbeste denbora jesuita ikasketak egiten igaro baitzituen zenbta kolegioetan. Euskaltzaindian lan egin zuen eta euzkadi egunkarian ere bai. Gerra garaian atxilotu zuten iruñean baina iparraldera ies eginz uen eta an bigarren undu gerrako arazoak sufritu zituen. Amerikatik ibili eta ego euskal errira itzuli zen. Donostian il zen.8) zer ekarpen egin zion jose ariztimuño aitzolek euskal poesiari?Nabarmentzekoa da olerti egunak eratu zituela beste euskaltzale batzuen laguntzarekin. Izan ere, jai leiaketa auen bitartez, ordura arte jorratu gabeko sailak eta moduak ireki zitzaizkion euskarazko poesiari.
1)zeintzuk izan ziren xix.Mendean nagusitu ziren bertsolariak? Nolako estimazioa zuten gizartean? Eta eskolatuen artean?Xix. Mendean nagusitu ziren bertsolariak asko izan ziren, emen batzuk: xenpelar, iparragirre, bilintx, etxaun, oxalde, peyo errota, ... Erri xeeak bertsotarako zaletasun andia erakutsi arren, jende ikasiaren arrera ez zen beti ain abegitsua izan.2) zein zen purista edo garbizaleen iritzia? Zertan eragin zion bertsolaritzari joera garbizaleak?Garbizaleen iritziz bertsolarien euskara mordoiloegia (ez purua) zen puristen belarrietarako. Kontrako iritzi auek zirela bide, bertsolarien prestijioak apur bat ebeerantz egin zuen xx. Mendeko leen amarkadetan.3)eman txirritaren garaiko bertsolarien egoera. Aipatu iru izen. Zergatik da ain garrantzitsua txirrita bere ofizioan?Txirritaren garaiko bertsolarien prestijioak apur bat beerantz egin zuen xx. Mendeko leen amarkadetan. Garaiko iru bertsolari gaztelu, saiburu eta kaskazuri izan ziren. Txirrita bere ofizioan garrantzitsua da zeren eta benetako ofizioa bertsolaritza zuen.4.-“nire andreari testua” laburbildu frantses euskaldunari gertatutakoa ordaindutako bertso bat da eta gizon bateri emazteak nola utzi dion kontatzen da. Emazteak frantziara alde egiten du frantses batekin maitemindu delako. 5. Eta gure urretxindorra? 'euzkera maitagarria' testua. Nola ikusten du euskara?Itxura gozo eta dotoreko bertsolaria zen, eta puristen euskara garbia erabili arren, entzulegoarentzat errez eltzen zen. Beren ustez, izkuntza denak ikasi bear dira garrantzitsuak direlako baina euskarari eman bear zaio leentasuna. Urretxindorra muxikako bertsolaria izan zen, enbeitatarren familiakoa. Ainbat lekutan aritu zen eta oso ospetsua izan zen, batzuetan leian aritu zen baten txirrita berari irabazi zion, baita auteskunde kanpainetan eta mitinetan jeltzaleen ideiak defendatzen. Itxura gozo eta dotoreko bertsolaria zen. Abertzalea genuen eta baita purista, bina naiz eta purista izan erriak ulertu egiten zion.6) nola sortu ziren bertsolarien arteko txapelketak? Eta leen txapeldunak, nortzuk izan ziren?Errepublikaren amaiera aldera donostian jose zubimendi, aitzol eta bestek antolatutako “bertsolari-egunak” izan ziren leen txapelketak. Emezortzi bertsolarik artu zuten parte eta txapela basarrik jantzi zuen. Urrengo urtean ere donostian bildu ziren baina aurretik eskualdea iru kanporaketa egin eta gero. Txirritak irabazi zuen txapela, bigarren eta irugarren postuak uztapidek eta zepaik eskuratuz.7. Eta bertsoak airean ez ezik, inprentaren bidez ere zabaldu ziren. Azaldu lekuona eta makazagaren ekimenak xx. Mendearen leen amarkadetan ez zioten pertsona ikasiek arreta andirik jartzen erri bertsolaritzari eta uste au lekuonak deuseztatu zuen bertso-lanen buruak azkarrago lan egiten baitzuten aapaldiak osatzeko. Makazaga ez zen bertsolaria baina 11 kanta paper irten ziren aren moldiztegitik, 1931-1932 bitartean iru orritako bertso aldizkaria argitaratu zuen astero, bertsolariya izenekoa. Aldizkariak autore zaar eta berrien bertsoak zekartzan.8) unitate onetan aipatzen diren bertsolarien prestigioan eta estimazioan, zure ustez badago bilakaerarik?Bai badago, xix.Mendearen amaieran bertsolariak ezjakin eta arlotetzat zituzten bertsolariak. Dena den, erri eta auzoetako jaietan ez zen bertsotarako tarterik faltako. Manuel lekuona eta makazagari esker, bertsolariek prestijioa lortu zuten. Xx.Mendean, gerra aurretik ainbat bertsolari ibili ziren plazarik plaza, bereziki gipuzkoa eta nafarroan.
1) -nolako ondorioak ekarri zizkion gerrak euskarazko literaturgintzari?Ondorio gogorrak ekarri zizkion. Aurreko urteetan nabarmendutako idazle batzuk gerra garaian il ziren; zenbaitekpresondegian egon bear izan zuten; beste batzuek, atzerrirako bideari eldu zioten. Gerra denborako penak eta nekeak sufritu zituzten autoreen artean aitzol eta lauaxeta dira ezagunenak, fusilatu egin baitzituzten eta agintari berrien erruz, xx. Mendean bultzatutako ainbat lan eta egitasmo ezerezean geratu ziren.2.-zeintzuk dira atzerriko literaturaren idazlerik esanguratsuenak. Aipa iru idazle eta obramonzon, urrundik (1945). Jokin zaitegi, galdaketan (1946) jon andoni irazusta, joañixio (1946)3.-zer da euzko gogoa? Zer da euskalduna iparraldean?Zaitegik euskalgintzari egin zion ekarpenik aipagarriena izan zen, 1950ean guatemalan eratu, zuzendatu eta kaleratu zuen kultura aldizkaria. Frantziatik ameriketara iritsi berriak ziren “orixe” era ibiñagabeitiaren lankidetza zintzoarekin, guatemalan eta miarritzen euskera utsez taxututako aldizkaria izan zen, euskalduna aldizkariak gora beera batzuk izan arren, liberazio egunera arte jarraitzea lortu zuten. Kazeta onetako kudeatzaileak kontserbadoreak eta aleman zale samarrak ziren. Orren salaketa zuen arotzarenak, euskaldunaren zuzendariak, gerraren bukaeran.4.-pierres lafitte euskal letren buruzagiak egindako lakan ugariak dira. Adierazi garrantzitsuenak le basque et la litteratured’expressionbasque etla grammaierbasque euskaldunadebekatu zutenean, izerria izeneko asterokoa fundatu zuen laffitek aren ordez eta murkust eta bertseipuin sorta publikatu zuen.5- orixeren euskaldunak liburuaren ibilbidea eta gaia orixeren euskaldunak poema epikoa, amabost urte leenago bukatua zegoen,baina gerrak eragotzi zion kaleratzea6.-zein izan zen gerraosteko egoera euskaltzaindia erakundearentzat? Noiz berrantolatu zen?Gerrak eraso nabarmena egin zion euskaltzaindiari. Ofizialki desegin ez bazuten ere, 1950-195 ingura arte ez zuen berrantolaketarik izan. Emendik aurrera, ordea, sarriago biltzen asi zen eta eginkizunik garrantzitsuenetako bat idatzizko eta aozko literatura sustatzea izan zen 7-egan aldizkaria, 1948an jaio zen euskal erriaren adiskideen elkartearen buletinaren eranskin literario moduan. Naiz eta leen urteetan elebiduna eta aski mearra izan, 1954tik aurrera euskara utsean eta itxura lodiagoarekin kaleatzeari ekin zion, antonio arrue, aingeru irigarai eta koldo mitxelenaren gidaritzapean8) lotu salbatore mitxelenak. Frankismoaren giro zitalean idatzitako olerkia da “eusko-negarra”. Gerraren ondorioak azaltzen ditu euskal errian: pinuak ordezkatu ditu lizar, pago, intxaur, gaztaina eta aritzak, eta erdarak euskara. 6. Eta 7. Aapaldietan agertzen da. Erri bat gurutze bidean-1977--confixux-1977--antzerkiak--bere lanak ezin izan zituen taularatu,gaiak gatazka politiko-erlijiosoak ziren.