Euskal Literaturaren Hastapenak: Testuingurua eta Aitzindariak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,23 KB

Euskal Literaturaren Hastapenak

Testuinguru Historikoa

Gizarte-Ekonomia

Gizartearen egitura feudalaren gainbehera burgesiaren indartzearekin batera gertatu zen. Merkataritzaren garapenarekin gizartearen antolaketa ere aldatu zen. Garai zaharraren amaiera eta berriaren hasiera Euskal Herrira irudi juridiko berri batek ekarri zituen: kaparetza edo hidalgotasun unibertsalaren aldarrikapenak. Egitura berriek sistema feudalaren bukaera ekarri zuten.

Kultura eta Artea: Errenazimentua

Errenazimentu izenez ezagutzen den aldia Italian sortu, eta beste inon baino biziago abiatu zen. Estilo gotikoa gaitzetsiz, iturri klasikoetara itzuli beharra aldarrikatu zuten artistek. Bi mende nagusi izan zituen: Quattrocento eta Cinquecento. Florentzia, Erroma eta Venezia izan ziren Errenazimentuaren sehaska. Florentziako Medici familiakoa izan zen eragin erabakigarria izan zuena artistak eta literatoak bultzatzen eta babesten. Humanismoa da Errenazimentuak dakarren giza ikuspegi berria. Erdi Aroko teozentrismotik ihesi, giza adimena eta sormena aintzat hartzeko asmoa eta erabaki sendoa nagusitzen da. Inprenta oso garrantzitsua izan zen.

Erlijioa eta Politika: Erreforma

Erreforma ere Humanismoaren markoan ulertzen da. Elizaren erritoetan itoa zegoen espiritualtasun jatorra berreskuratu nahi zen. Martin Luther eta Joan Kalbin izan ziren Erreforma protestantearen gidariak. Erromako Elizaren indarra hain handia zenez, Europa erdialdeko eta iparraldeko herrialdeek beren nortasunaren garapenerako oztopo ikusten zuten botere hori. Euskal Herrian, Aita Santuak Nafarroako auzian Fernando II. Katolikoaren alde egin zuen. Albretekoak, Nafarroako erreginak, Erreforma bultzatu zuen bere boterepeko lurraldeetan.

Euskal Literaturaren Aitzindariak

Bernart Etxepare (c. 1480 - c. 1545)

Nafarroa Behereko Garazin jaio zen. Donibane Garazitik hurbil dagoen Eiheralarre herritxoko erretore izan zen. Bere obra nagusia Linguae Vasconum Primitiae da, 1545ean Bordelen argitaratua. Bertan hainbat gai jorratu zituen:

  • Erlijioa
  • Amodioa
  • Bere buruari jarriak
  • Euskararen goresmenezko bi kantu
  • Kontrapas eta sautrela

Joanes Leizarraga (1506 - 1601)

Lapurdiko Beskoitzen sortu eta Nafarroa Behereko Bastidan hil zen. Apaiz katolikoa zen, gero protestantismora bihurtua. Bere obrak hauek dira:

  • Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria
  • Kalendrera (elizako jai egunen egutegia)
  • ABC edo Kristinoen Instrukzionea

Hiru obra horiek batera argitaratu ziren 1571n.

Joan Perez de Lazarraga (c. 1547 - 1605)

2004an aurkitutako eskuizkribua euskal testuen tradizioan aspaldi izandako aurkikuntzarik garrantzitsuena izan zen.

Euskal Literatura Idatziaren Ezaugarriak

  • Ofizialtasunik eta batasunik gabeko hizkuntza txiki batean sortua da.
  • 1875 arte ez dira dozena batetik pasatzen literatura-lantzat har daitezkeenak.
  • Latinaren ondoko diren erromantzeez baliatzen diren estatuen ondoan sortua da.
  • Asmo nagusia erlijioaren irakaskuntza du.
  • Olerkiak prosak baino pisu handiagoa izan du.
  • Berandukoa da, inguruko hizkuntza kultuekin alderatuz.

Entradas relacionadas: