Euskal Literaturaren Gakoak: Baladak, Alegiak, Eleberria eta Idazleak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,03 KB
Baladak: Tradiziozko Kontakizunak
Baladak hitz neurtuetan egituratutako tradiziozko kontakizunak dira. Epikoak edo lirikoak izan daitezke. Garai bateko jendearen bizitzako gertakariei lotuak daude. XVI. eta XVII. mendeetan bilduak dira gehienak. Batzuk osorik ezagutzen ditugu, besteak zatika. Balada beraren baitan, bertsio bat baino gehiago jaso izana ez da arraroa, eta euskalkitik euskalkira aldaerak izatea ere gertatzen da.
Alegialariak eta Alegiak
Alegialarien fenomenoa XVIII. eta XIX. mendeetan ezagutzen du gure literaturak. Alegialariak alegi-idazleak dira. Euskal alegialariek obrak itzuli edo ederki asko egokitu izan dituzte.
Alegiak, berriz, fantasiaz beteriko narrazio laburrak dira. Helburu satiriko eta moral-zuzentzailea dute, eta irakaspen batekin bukatzen dira. Bertsoz nahiz prosaz jardun izan dute euskal alegialariek.
Alegialari ezagunak:
- Esopo (grekoz)
- Fedro (latinez)
- Iriarte (gaztelaniaz)
- Samaniego (gaztelaniaz)
- La Fontaine (frantsesez)
Ohitura Eleberria: XIX. Mendeko Euskal Literatura
Ohitura eleberria XIX. mendearen bukaeran hasi eta Espainiako Gerra Zibileraino hedatzen den aldikoari esaten zaio. Euskarak urraketa aroa du eleberrigintzan.
Ezaugarri Nagusiak:
- Erro erromantikoa duen eleberria da, ohituren ikuspegi sentibera duena.
- Baserri eta itsaso inguruko jendeen bizimoduaz ari da.
- Erlijio katolikoaren pisuak leku zabala hartzen du.
- Ohitura-eleberrietan deskribapenak gertatzen dira, trama edo korapilo ahulekoak.
- Idazleek euskal kontzientziak bultzaturik idazten dute.
Jon Mirande: Idazle Heterodoxoa
Jon Mirande Parisen jaiotako idazle bat da, guraso zuberotarrak zituena. Miranderen bizitza, obra bezalaxe, heterodoxoa egiten duten xehetasun jakingarriz betea dago:
- Poliglota handia zen.
- Ideologikoki antisemita.
- Polemikazale handia.
Bere buruaz beste eginda hil izanak autorearekiko eta obrarekiko interesa indartzen lagundu du.
Haur Besoetako: Miranderen Eleberri Bakarra
Haur Besoetako hau da Miranderen eleberri bakarra. Obra idatzi baino beranduago argitaratu zen. Protagonista eta Theresa 11 urteko alaba bitxiaren arteko erlazio pederasta da gaia. Eleberri psikologikoa da. Deskribapen bizi-biziak lortzen ditu Mirandek.
Pott Banda: Euskal Literaturaren Talde Garrantzitsua
Pott Banda literatura-talde entzutetsuena da. Pott aldizkariak jarri zion izen hori, eta taldea Gabonetan sortu zen. Handik gutxira aldizkaria sortu zuten, eta 5 ale atera zituzten.
Bernardo Atxagak animaturik, beste kide batzuk ere parte hartu zuten taldean: Iturralde, Manu Ertzilla, Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandia. Literaturarekiko interesa zutela jakinik, interes hori elkarren artean partekatzea erabaki zuten. Horrela sortu zen taldea. Astean behin bildu ohi ziren praktikak egiteko, eta praktika horiek arrakasta bikaina utzi dute artean.