Euskal Literaturaren Bilakaera eta Obra Nabarmenak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Electricidad y Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB

1. Euskara idatziaren eta literaturaren bilakaera azken 30-35 urteotan

Euskal liburugintzari asko kostatu zitzaion urtero ehun liburu argitaratzera iristea; hori ez zen 1974ra arte lortu. Hamasei urte geroago, milatik gora argitaratu ziren, eta ordutik ez gara kopuru horretatik jaitsi.

Euskara batuaren prozesua da alor honetako aipagarrienetako bat, espero ziren helburuak betetzen baitabiltza gutxika-gutxika.

Argitaletxeek lehen baino izenburu gehiago argitaratzen dituzte narratiban; poesia ere ugaltzen ari da poliki-poliki, eta, ikusi dugun bezala, antzerkigintza da generorik motelena. Eskolaratzeak eraginda, haur eta gazteentzako literatura asko ugaritu da azken boladan.

Itzulpengintzak izugarrizko garrantzia hartu du. Gero eta emakume idazle gehiagok hartzen dute parte, eta munduko literaturako izenburu ugari bihurtzen dira urtero euskarara. Euskarazko literatura gure mugetatik at ezagutzen hasi da, ez gehiegi oraindik, baina urrats handiak eman dira.

2. Ramon Saizarbitoriak nobeletan urratu gabeko bideak

Ramon Saizarbitoriak nobeletan euskaraz urratu gabeko bideak erabili ditu. Zeintzuk dira horiek?

Ordura arte erabili gabeko ezaugarrietan murgildu da idazle hau: sekuentzien txandaketa, pertsona narratzailearen aldaketa, ikuspuntu askotatik aurkeztutako gertaerak, erregistroen aniztasuna, barne bakarrizketaren zantzua, eta abar.

3. Obra nabarmenak (1940ko hamarkada)

  • 100 metro - Ramon Saizarbitoria
  • Ihes betea - Anjel Lertxundi (Alemaniako II. Reichean nazi sutsua izandako gazte batek sufritu behar izan zuen barne gatazka)
  • Itsasoak ez du esperantzarik - Luis Haranburu Altuna
  • Zergatik panpox - Arantxa Urretabizkaia (emakumearen barne mundua islatzen duena)
  • Abuztuaren 15eko bazkalondoa - Joxe Austin Arrieta (aipagai baten haurtzaroko eta gaztaroko bizipen eta oroitzapenak)
  • Babilonia - Joan Mari Irigoien (bi anairen arteko borroka amaigabe eta ankerra)

4. Obra nabarmenak (1950eko hamarkada)

  • Speed gauak - Edorta Jimenez eta Omar Nabarro
  • Eta emakumeak sugeari esan zion - Lourdes Oñederra
  • Narrazioak - Joseba Sarrionaindia
  • Ecce homo - Laura Mintegi
  • Obabakoak - Bernardo Atxaga
  • Kutsidazu bidea, Ixabel - Joxean Sagastizabal
  • Basilika - Itxaro Borda

5. Obra nabarmenak (1960tik aurrera)

  • Mailuaren odola - Aingeru Epaltza
  • Bilbao-New York-Bilbao - Kirmen Uribe
  • Spratteko tranbia - Unai Elorriaga
  • Itsaslabarreko etxea - Miren Agur Meabe
  • Amaren eskuak - Karmele Jaio
  • Kontu-jaten - Arantxa Iturbe
  • Uda betiko balitz - Xabier Mendiguren
  • Ostegunak - Jon Arretxe
  • Kcappo - Pako Aristi

6. Espainiako Narratiba Saria

Zein obrak lortu zuen Espainiako Narratiba Saria 2009an? Eta lehenak?

Kirmen Uribek jaso zuen Espainiako Narratiba Saria 2009an, Bilbao-New York-Bilbao liburuarekin. Lehenengoa 1977an Jose Luis Acquaronik irabazi zuen, Copa de sombra lanarekin.

Entradas relacionadas: