Euskal Literaturaren Bilakaera Historikoa: Ahozkoa eta Idatzia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,59 KB
Ahozko Literatura
Idazten ez den herri literatura da, memorian gordetzen dena eta ahoz aho transmititzen dena. Egilea anonimoa da eta publikoa aktiboa. Helburu nagusiak entretenitzea eta irakastea dira. Horretarako, erritmoa, errima eta errepikapenak bezalako baliabideak erabiltzen dira.
Formak
- Hitz neurtuz: baladak, bertsoak, koplak...
- Prosaz: ipuinak, alegiak, kondairak, esaera zaharrak...
XVI. Mendea
Garaia
- XVI. mendera arte ahozko literatura baino ez zegoen.
- XVI. mendean, Iparraldean idatzizko euskal literatura sortu zen.
- Idazle guztiak apaizak ziren, kultura haien esku bakarrik zegoelako. Herria analfabetoa zen.
Idazleak
- Bernart Etxepare (BN): Lehen euskal liburua idatzi zuen.
- Linguae Vasconum Primitiae (1545)
- Joanes Leizarraga (L): Euskarazko lehen itzulpena egin zuen.
- Testamentu Berria (1571)
XVII. Mendea
Garaia
- Iparraldeak jarraitzen zuen euskal literaturaren ardatza izaten.
- Idazle gehienak oraindik ere apaizak zirenez, gai nagusia erlijioa zen.
- Euskal kulturari bultzada bat emateko asmoz, Sarako Eskola (*) sortu zen.
Idazleak
- (*) Pedro Agerre "Axular" (N):
- Gero
- (*) Joanes Etxeberri Ziburukoa (L):
- Manual Devotionezcoa
- Arnauld Oihenart (Z): Apaiza ez zen lehen euskal idazlea izan zen.
- L'art Poétique
- Bernard Tartas (Z): Zubereraz idatzi zuen lehen idazlea.
- Onsa hilceco bidia
XVIII. Mendea
Garaia
- Europan Ilustrazioa izeneko kultur mugimendu indartsua nagusitu zen.
- Euskal Herrian ere eragina izan zuen eta giro horretan sortu zen Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea; zientzia, artea eta literatura herritarren artean zabaldu eta ezjakintasuna desagerrarazteko asmoz.
- Hegoaldean ere idatzizko euskal literatura garatzen hasiko da.
Idazleak
- Manuel Larramendi (G): Lehen euskal gramatika idatzi zuen.
- El imposible vencido
- Juan Antonio Mogel (B): Bizkaieraz idatzitako lehen liburuaren egilea.
- Peru Abarka
XIX. Mendea
Garaia
- Europan Erromantizismoa zen nagusi.
- Euskal Herrian: euskarak indarra hartu zuen, liburu kopurua handitu zen eta genero berriak landu ziren.
Generoak eta Idazle Nagusiak
- Antzerkigintza: antzerki modernoaren sorrera.
- Antzerkigile nagusiak: Ramon Soroa eta Toribio Altzaga.
- Nobelagintza: ohiturazko eleberria sortu zen, baserri eta arrantzaleen giroa idealizatua.
- Idazle nagusia: Txomin Agirre.
- Olerkigintza: gehien landu zen generoa izan zen. Gai nagusiak: maitasuna, aberria...
- Olerkari nagusiak: Jose Maria Iparragirre, Bilintx eta Etxahun.
- Bestelakoak:
- Aldizkari asko sortu ziren (RIEV, Gure Herria, Argia, etab.).
- Euskaltzaindia sortu zen, euskararen erabilera bultzatu eta arautzeko.
- Abertzaletasuna sortu zen. Bultzatzaileetariko bat: Sabino Arana.