Euskal Literaturako Idazle Garaikideak: Atxaga, Sarrionandia, Izagirre eta Lertxundi
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,09 KB
Bernardo Atxaga (Asteasu, 1959)
- Ekonomia ikasketak egin zituen, banketxean lan egin zuen, eta Filosofia ikasi zuen.
- Panpina Ustela aldizkaria sortu zuen, euskal literaturari bultzada berria emateko.
- Pott Bandako kide izan zen.
- 1988an Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen Obabakoak lanarekin, eta 20 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da.
Ezaugarri Nagusiak
- Sorkuntza: Etengabeko lanketan oinarritzen du, ez inspirazioan, azken finean dena baitago asmatuta.
- Generoak: Generoen arteko mugak ezabatu ditu.
Obra Nagusiak
Poesia
Etiopia (1978)
- Poema-liburua, euskal poesia behin betiko aldatu zuena.
- Utopia-Etiopia hitz-jokoa: utopia ezin da lortu, baina Etiopia bai.
- Liburua bidaia moduko bat da (infernura jaistea): gizakiak utopia lortu nahi du, baina etiopiarekin konformatu behar du.
- Hiri-giroa: pertsonaia marjinal eta baztertuekin topo egiten du.
- Sufrimendua eta injustizia nonahi ageri dira.
- Kaleko hizkuntza arrunta erabiltzen du.
Narratiba
Obabakoak (1988)
- Euskal prosaren mugarri nagusia (26 narrazio).
- Obabako bizilagunen istorio liluragarriak kontatzen ditu.
- Istorioak lotuz, Euskal Herritik Hanburgora eramaten gaitu.
- Hausnarketa: Gure hizkuntza, literatura eta kultura oraindik bizirik daude.
- Bi atal:
- 5 narrazio.
- Villamendianako narrazioa - Azken hitzaren bila (narrazio luzea).
Joseba Sarrionandia (Iurreta, 1958)
- Belaunaldiko idazlerik gazteena izan zen.
- Euskal Filologia ikasi zuen, eta irakasle izan zen (UNEDen).
- Pott Bandako kide izan zen, eta literatura eta zinemari buruzko hainbat artikulu idatzi zituen.
- ETAko kide izateagatik kartzela eta erbestea ezagutu zituen.
Ezaugarri Nagusiak
- Metaliteratura eta intertestualitatea: Dena esanda badago ere, beste modu batean berresan behar dela uste du.
- Hizkera: Musikaltasunez beteriko hizkera leuna.
- Inguruneak: Ingurune iradokitzaileak sortzen ditu (iraganera salto eginez edo leku exotikoak aukeratuz).
- Poetizazioa: Leku ezagunak poetizatzeko gaitasun handia du.
- Metafora: Metaforaren erabilera egiten du (egoera hobeagoaren ikur gisa).
Obra Nagusiak
Poesia
Izuen gordelekuetan barrena (1981)
- Aukera estetizista eta kultua.
- Kartzela eta erbestearen egoera latza islatu zuen.
- Ikus, adibidez, Gartzelako poemak (1992).
Saiakera eta ipuingintza ere landu zituen.
Koldo Izagirre (Pasaia, 1953)
- Narratiba eta poesia landu zituen, baita saiakera, artikuluak, itzulpenak eta gidoiak ere.
- Zinemagile eta zuzendari izan zen.
- Lan garrantzitsua egin zuen literatura sustatzen (Ustela, Oh Euskadi, Susa aldizkariak sortu zituen).
- Abangoardiaren bidea hartu zuen (forma zaharrak hautsi eta berriak eraiki, irudimenaren eta jolasaren bitartez).
- Bere ustez, bizitzan ezkortasuna nagusi da; hala ere, injustiziak gainditzen (utopia bilatzen) saiatu behar da. Inkonformismoa beharrezkoa da bizitzan eta literaturan.
Ezaugarri Nagusiak
Poesia
- Hasieran, barne munduari buruzko hausnarketa subjektiboa proposatu zuen (literatura hutsetik oso hurbil).
- Irudi poetiko indartsuetan oinarritutako estetika surrealista erabili zuen (edertasuna bilatzeko).
- Denborarekin, jarrera konprometitu eta inkonformista hartu zuen (intimitatea baztertuz).
Narratiba
- Linealtasuna eta ahots bakarra apurtu zituen.
- Hizkera egokia erabiltzeari garrantzia ematen dio.
- Lehen lanetan esperimentazio formala nagusi zen (prosa poetikoz idatzitako testuak).
Obra Nagusiak
Euzkadi merezi zuten (1984)
- Euskal Herriak Errepublika garaian bizitako giroaren isla.
Mendekuak (1987)
- Karga politiko handiko ipuinak (boterearen aurkako mendekuak kontatzen ditu).
Anjel Lertxundi (Orio, 1948)
- Magisteritza, Filosofia eta Letrak ikasi zituen (Donostian, Valentzian, Erroman).
- Irakaskuntzan eta kazetaritzan aritu ondoren, literaturagintzara igaro zen.
- Zinemaren munduan ere aritu da (gidoigile eta zuzendari).
- Europako eta Amerikako literatura tradizioak sakon ezagutzen ditu.
- Arteari buruzko gogoeta asko ageri dira bere lanetan (batez ere musikari eta pinturari buruzkoak).
- Estilo narratibo dotorea du.
- Gogoeta filosofikoek bere nobeletan duten lekua aipagarria da.
Obra Nagusiak
Nobelagintza
- Etengabeko berrikuntzan oinarritzen da.
Carla (1989)
- Euskal Herritik at kokatuta dago (teknika berriekin esperimentatzeko).
Otto Pette (1994)
- Nobelaren antolaketari eta idazleak kontatzeko erari, narrazioari baino garrantzi handiagoa ematen die.