Euskal Literatura XVIII. Mendean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,34 KB

Joanes Etxeberri Sarakoa:

Saran jaio zen (1668) eta medikuntza ikasketak egin zituen Pauben. Sarako eskolaren amaiera Joanes Etxeberriarekin etorri zen. Axularren estiloaren jarraitzailea izan zen. Aragitaratutako lana:
- Lau-urduri gomendiozco carta edo guthuna: bere publikazioetarako dirua eskatzen du.
Argitaratu gabeak:
- Escuararen Hatsapenak: apologia sutsu bat, euskararen indar eta garrantziaz hitz egiten duena.
- Escual herriari eta escualdun guztiei euscuarazco hatsapenac latin
ikasteko. Latina euskaraz ikasteko gramatika bat izan arren, badirudi euskara latinez ikasteko pentsatuta zegoela.
- Diccionario cuatrilingüe. Lau hizkuntza: euskara, gaztelania, frantsesa eta latina.

Literatura XVIII. Mendean Gipuzkoan

Ameriketatik hainabt, Euskal Herrira diru asko egin ondoren bueltatu zen; Gipuzkoan garai oso aberatsa sortu zen: testuinguru horretan sortu zen Gipuzkoan Larramendi buru izan zuen literatur mugimendua.

Manuel Larramendi:

Andoain (1690). Salamancan ikasi eta jesuita egin zen; Filosofia eta Teologia irakasle izan zen. Literatur mugimenduaren eragile nagusienetako bat izan zen. Bere literatur erlijiosoak indar handia hartu eta eragina izan zuen. Bere lana ez zen bere garaian onartua izan; gaur egun oraindik batzuk apologistatzat daukate. Batasun eta zabalkundearen kezka mahai gainean jarri zituen. Bere hitz berriek kritika gogorrak izan bazituzten ere, bere asmoa euskara aurrerapen teknologikoei egokitzea izan zen. Bere lana:
-El imposible vencido. Arte de la lengua Bascongada. (1729). Euskal gramatika (hainbat euskalkiren berezitasunak ere kontuan hartu zituen). Bukaeran zenbait poesia ere ageri dira, San Agustinen ohorez EUSKARAZ. Diccionario trilingüe del castellano, Bascuence y Latin hiztegia ere sortu zuen. Estiloa: Hizkuntza modu askotara erabiltzeaz gain, orotariko joera: polemikoa izan zen, beti zer esana sortzen ibili zen. Idazle argia, ironiaz betea eta umoretsua.
Agustin Kardaberaz: Hernani (1703). Euskal Herrian zehar sermoilari bezala ibili ondoren, euskalki guztiak ezagutu zituen. Bere obraren gai nagusia erlijioa eta helburu praktikoa du eta askotan hitz erromanikoak jasotzen ditu gipuzkeraz. Euskararen etorkizunaren inguruan baikorra zen. Bere obra batzuk:
-Eskuliburua: zeinean dauden kristau onaren eguneroko ejerzizioak. (1826)
- Euskeraren berri onak, eta ondo eskribitzeko, ondo irakurtzeko eta ondo
hitz egiteko erregelak. (1761).
Sebastian Mendiburu: Oiartzun (1708). Filosofia eta Teologia ikasketak Iruñan. Nafarroan lanean aritua. Prosa nahiko astuna; halere, oso erretorika zaindua eta landua darabil. Neologismorik ez. Obra:
-Jesusen bihotzaren debozioa (1747). Obra honek dauka sarreran Larramendiren eskutitza.
-Jesusen amore nequeei dagozten cenbait otoitz gai (1759-60). Bere lanik zabal eta handiena.
-Euskal Doktrina (Larramendi eta Kardaberaz bertan agertzen dira).

Literatura XVIII. Mendean Bizkaiera

Larramendik irekitako bidearen jarraitzale: Mogel eta Añibarro. Bizkaiera literarioaren ezaugarriak zehaztu zituzten.

Juan Antonio Mogel:

Eibar (1745). Bizkaieraz idazteko hautua egin zuen, nahiz eta jakin hautu honek irakurle kopurua mugatuko zuela. Lan aipagarriena:
Peru Abarka: Euskarazko lehen eleberria kontsideratzen da. Lana 1802an idatzi zen arren, 1881 arte ez zen argitaratu. XIX. mende hasierako korregidoreak ez zuen argitaratzeko baimenik eman, eta argitaratu zen arte izkribuaren kopiak eskuz esku igaro ziren, Euskal Pizkundean berreskuratu zen arte. Obraren muinari dagokionez, Maisu Juan kaletar ezjakina da eta Peru Abarka, baserriko eskolan hezi eta zaildutako gizona; pertsonaiok islatzen dituzten bi munduen arteko jokoan datza obraren gakoa: Maisu Juanek erdarakadaz betetako hizkera darabil, eta Peruk, hizkera aberats eta garbia; Maisu Juan ez da oso elizkoia eta Peruk otoitz egiten irakatsi dio. Mogelek euskal baserritarren bizimodua laudatzen du, batez ere haien jakintza, ohitura, hizkuntza eta erlijioari dagokionez. Peru Abarka pertsonaiak gorpuzten du baserritarraren ideal hori, eta harekin konparatzeko, Maisu Juan kaletarra darabil, ikasketak egin arren, hizkuntza traketsa, erlijio ohitura zabarrak eta munduaren ezagutza eskasa duena. Baserritar bizimoduaren idealizazio nabaria da. Baserritarrek sakoneko jakituria daukatela euren bizibideko gauzez frogatu nahi du Mogelek, eta euskara beste edozein hizkuntza bezain gai eta erabilgarria dela. GogoratuEUSKARAk baserri giroari esker biziraun duela mendeetan barrena.Pedro Antonio Añibarro: Villaro, 1748. Apaiza, misiolaria eta idazlea. Ahalik eta euskaldun gehienengana iristeko moduko hizkera erabili beharra defendatu zuen. Estilo aberatsa baina astuna ere izan daiteke. Argitaratutako zenbait lana:
- Eskuliburua edo Manuala
- Hiztegitxoa.
- Lore-sorta espirituala
- Traducciones al vizcaíno: Kristau doctrina txikia.

Antzerkigintza:

XVIII. mendeko antzerkigintza

Pedro Ignacio de Barrutia:

Aramaion jaio zen eta Arrasaten egin zen eskribau. Acto para la noche buena idatzi zuen euskaraz eta gaztelaniaz.

Xabier Munibe, Peñafloridako kondea:

Azkoitian jaioa eta Frantzian ikasi zuen hemezortzi urte bete zituen arte. Bera jaiotako Insausti palazioan biltzen zen bere lagunekin kultura gaiei buruz hitz egiteko. Bilera horietan berak sortutako musika eta antzerkigintzako ekintzak antolatzen zituen.Azkoitiko Zalduntxoak elkarteko sustatzailea. Lan aipagarriak:
-Gabon Sariak: Azkoitiako elizan Gabonetan abestu beharreko Gabon kantak.
-El borracho burlado opera cómica en castellano y vascuence y puesta
música por un caballero guipuzcoano:
- Bere lanik ezagunena.
- Bi hizkuntzatan idatzia (euskara abestutako zatietan eta maila xumeko pertsonaien ahotan).
- Argumentu nagusia: emakume bat bere gizonari jarrera aldaraziko dion eskarmentu eder baten bila, noble batengana doa laguntza eske:
● Azpian dagoen ideia: despotismo ilustratua (herria ezjakina denez, nobleak arduratu behar du herritarren hezkuntza moralaz eta ohiturez)

Entradas relacionadas: