Euskal Literatura: XVI. eta XVII. Mendeetako Idazle Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB

Sarrera eta Testuingurua

XVI. Mendea: Euskal Literaturaren Hasiera Berantiarra

Euskal literatura berantiarra da. XVI. mendean hasi ziren argitaratzen euskarazko lehen liburuak, ehun urte lehenago gutxi gorabehera Alemanian moldiztegia asmatu bazen ere. Inprimategiak asko lagundu zion ideia berri hauen zabalkundeari.

Erlijioaren inguruan XVI. mendean sortzen diren borroka eta gatazkek azkartu egin zuten hizkuntza arrunten erabilera. Protestantek izan ziren lehenak euren testuak herri xeheak ulertzeko moduan argitaratzen saiatu zirenak. Trentoko Kontzilioaren ondoren, katolikoek bide horri ekin zioten, nahiz eta ibilera mantsoagoa izan.

XVII. Mendea: Lapurdiko Loraldia eta Kontraerreforma

Nafarroa Beherea XVI. mendean independentea zen, baina XVII. mendean Frantziaren esku geratu zen. Lapurdiko aberaste garaia izan zen. Frantzian katolizismoa berriro gailendu zen, eta protestante eta katolikoen arteko erlijio krisiak barealdia ezagutu zuen. Trentoko Kontzilioak Kontraerreforma indartu zuen.

XVII. mendean, euskal literaturak Lapurdiko kostaldera eta Lapurterara mugatuko zen loraldia ezagutu zuen. Hego Euskal Herrian ez zen apenas idatziko, eta Iparraldean Kontraerreformak espiritu itxia eta erreprimitzailea ekarri zuen.

XVI. Mendeko Aitzindaria

Bernart Etxepare: Neurtitzetako Lehen Idazlana

Erdi Aroaren eta Errenazimentuaren arteko autoretzat hartua izan da. Erdi Arokotzat hartzen da bere lanak kantatuak izateko (eta ez irakurtzeko) idatziak izan zirelako eta erlijioarekin lotuak zeudelako.

Errenazimentuko ezaugarriak: inprentari garrantzi handia ematea eta euskararen goraipamena egitea, latinaren aurretik jarriz. Bere lan nagusia Linguae Vasconum Primitiae izan zen.

Liburuaren edukia:

  • Poema erlijiosoak
  • Maitasun poemak
  • Monsieur Bernart Etxepareren kantuia
  • Kontrapas eta sautrela

Etxeparek herri hizkuntza hautatu zuen, ausardia handia erakutsiz. Lana ahots goraz irakurtzeko egina izan zen, herri xeheari heltzeko moduan.

XVII. Mendeko Idazle Garrantzitsuenak

Ioannes Etxeberri Ziburukoa

Ioannes Etxeberri Ziburukoa Ziburun jaio zen. Pertsona aditu eta humanista handia izan zen. Berak idatzitako hiru liburu heldu zaizkigu:

  1. Manual Devotionezcoa: Bordelen 1627an argitaratua. Euskal poesian idatzitako luzeena. Itsasgizonei zuzendutako poesia. Ezaugarri nagusiak: hiztegi aberatsa eta hiperbatoaren erabilera.
  2. Noelac: Bordelen 1631n inprimatua. Gabonetan kantatzeko bertsoak.
  3. Elicara Erabiltceco Liburua: Bordelen argitaratua 1636an. Otoitz egiteko liburua.

Pedro Agirre Azpilikueta (Axular)

Nafarroako Urdazubin jaio zen (Hego Euskal Herria). Teologiako ikasketak egin zituen eta 1600. urtean Sarako erretore bihurtu zen. Administratiboki Hego Euskal Herrian jaio arren, Lapurtera zeukan euskalkitzat.

Pariseko eta Bordeleko epaitegiek ez zuten Axular onartu, frantsesa ez zelako. Frantziako erregeak eta Baionako apezpikuak alde egin zioten, eta Frantziako Henrike IV.ak epai guztiak bertan behera utzi zituen. Axularrek Sarako Eskola sortu zuen.

Gero (1643): Axularren lanik garrantzitsuena izan zen. Luzamendutan eta alferkerian ibiltzeak dakarren kaltea adierazten du. Argi eta garbi, euskal kristau sinisdunei zuzendutako liburua da. Sarako Eskolan parte hartu zuten gainontzeko idazleek ere antzeko bideari ekin zioten.

Entradas relacionadas: