Euskal Literatura XVI. Mendean: Etxepare, Leizarraga eta Lazarraga

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,11 KB

Euskal Literatura XVI. Mendean: Hastapenak eta Idazleak

XVI. mendea oso garrantzitsua izan zen euskal literaturarentzat. Mende honetan agertu ziren lehenengo idazle ezagunak:

Garai hartan, literatura ez zegoen guztiz zabaldurik. Euskal Herria herri eskolaratu gabea zen, eta euskal literatura berantiarra da. Hastapenak erlijioari esker lortu ziren. Historian zehar, euskara bizitza sozialetik eta ofizialetik aldendua egon da, eta beste hizkuntzen menpean bizi izan da.

Hegoaldean, Iparraldekoa baino 250 urte beranduago garatu zen. Euskara hitz egiten zuen jende multzoa oso txikia zen, eta lekuaren arabera euskalki ezberdinak erabiltzen zituzten. Idazten, jende are gutxiago zekien; hauen artean multzo handiena abade eta apaizena zen.

Bernart Etxepare: Euskarazko Lehen Liburua

Euskaraz idatzitako lehen liburua 1545ean argitaratu zen Bordelen. Bernart Etxeparek idatzitako “Lingua Vasconum Primitiae” izan zen euskal literaturaren historiari hasiera eman zion liburua.

Izenburua latinez egon arren, liburua euskaraz idatzi zuen. Etxepareren ustetan, euskarak, beste hizkuntza bat bezala balio ahal izateko, idatzia egon beharko zuen. Behe-nafarreran idatzia dago, eta ortografia oso irregularra zen. Aipatutako gai nagusiak hauek dira: erlijioa, maitasuna, gai autobiografikoak eta euskarari goraipamenak egiten dizkiotenak.

Etxepareren Biografia Laburra

Nafarroa Behereko Garaziko eskualdekoa zen. Sarasketan jaio zela uste da, XV. mendearen azken aldean (1480 inguruan). Bizitza gehiena ere Garazi aldean eman zuen, Eiheralarreko erretore eta Donibane Garaziko bikario izan baitzen.

Preso egon zen Biarnon Nafarroako erregearen mende, segur aski Gaztelako erregearen alde egin zuelako. Hala ere, Etxeparek ozenki aldarrikatu zuen bere errugabetasuna. Harez gero, bere poema liburua idatzi zuenean, argitaratu zioten. Sasoi hartarako ez zen gutxi, euskarazko lehenbizikoa zela kontuan izanik. Tituluan bertan, hitzaurrean eta amaierako poemetan agerian uzten du Etxeparek lehen euskal idazlea dela.

Joannes Leizarraga: Erreforma Garaiko Gizona

Joannes Leizarraga “erreforma garaiko gizona” bezala ezagutzen da. Hiru obra argitaratu zituen La Rochellen, 1571. urtean:

  1. Jesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria
  2. Kalendrera
  3. Abc edo Christinoen Instructionea

Lan hauek itzultzean, Leizarraga euskaratzeak zituen zailtasunez kontziente egin zen. Euskara baturik ez zegoenez, hizkuntza literarioa sortzen saiatu zen. Horretarako, behe-nafarrera eta zubereraz kutsaturiko lapurtera erabili zituen, baina baita latinetik maileguak ere. Testamentu Berriaren hasieran bi eskaintza daude. Gainera, gomendiozko karta bat agertzen da erreginari bidalita, eta bertan agindutakoa betetzeko gai izango dela adierazten du. Itzulpenak egiteko irizpideen arrazoiak azaltzen dizkie Euskaldunei gutunean.

Leizarragaren Ibilbidea

Higanot (protestantea) bihurtu aurretik, seguru asko apaiz katolikoa izan zen. 1567ko apirilaren 15ean egin zen artzain Pauen, eta Bastidako herrira igorririk, hil zen arte han gelditu zen. Joana III.a Albretekoa Nafarroako erreginak, kalbinismora konbertitu zelarik, bere gortean Elizaren erreformaren aldeko pentsalariei babesa eman zien eta protestantismoa erresumako lurraldeetan barna hedatu nahi izan zuen. 1563ko martxoaren 14an egin zen Bearnoko protestanteen sinodoan (batzarra), Leizarraga izendatu zuten euskarazko itzulpena egin zezan. Eredu moduan, Leizarragak Vulgata eta frantsesezko itzulpenak erabili zituen. Leizarragaren Biblia 1571ko irailean inprimatu zen, Arroxelan. Testamentu Berriaren itzulpenarekin batera, kristauak hezitzeko testu didaktikoak inprimatu ziren, orduko argitaratze protestanteetan ohiko zen bezala.

Joan Perez de Lazarraga: Arabako Noblezia Txikia

Joan Perez de Lazarraga Lazarragatarren leinukoa zen, hots, arabar noblezia txikiko familia ezagunekoa. Gebaratarren itzalean garatu zen familia, eta Oñatiko jatorrizkoa zuen. Datuen arabera, 1547aren bukaeran edo 1548aren hasieran jaio zen, ziur aski Erdoñan. Lehen haurtzaroa Ozetan egin zuen, eta gurasoak 1562 inguruan aldatu ziren Erdoñara.

Katalina Gonzalez de Langarikarekin ezkondu zen, 1575ean, Arriolan. Ziur aski, orduan hartu zuen idazleak Larreko dorrearen ondoretza, eta 1576an aldatu zen hara. Bi seme-alaba izan zituzten.

1605eko apirilaren 11n eman zuen testamentua (Gervasio di Cesarek argitaratua), gaixorik zela, eta biharamunean hil zen.

Lazarragaren Eskuizkribua

Plegu laurdena izan zen idatzi zuen eskuizkribua, Araban agertutako lehena. Liburuaren hasierako hizkuntza latina zen, baina gero euskaraz idazten hasi zen. Hamabost gaiez osatutako poemen bilduma da. Liburuan kanta, erlijioa eta maitasun kontuez hitz egiten du, sarri gordintasun beteaz azaldua. Poema autobiografiko bat dago, eta azken biak euskararen goraipamenaz doaz.

Entradas relacionadas: