Euskal Literatura: XIX. eta XX. Mendeetako Gakoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,97 KB
Lirika: XIX. Mendeko Euskal Poesia
XIX. mendearen erdialdean, Lore-Jokoak sortu ziren. Horien laguntzaz, mendearen amaieran, Euskal Herrian lirika erromantikoa jaio zen, poesia herrikoitik oso hurbil zegoena. Garaiko poetek maitasuna izan zuten hizpide.
Etxahun: Barkoxeko Olerkari Tristea
Barkoxen jaio zen, 1786an. Bizitza latza izan zuenez, pertsona triste eta saminez betea bilakatu zen. Horixe islatzen dute bere olerkiek.
- Barne-sentimentuak poesia intimista berezko eta naturalaren bidez azaltzen dira.
- Ongi darabiltza ironia eta burla; ziri-bertso askoren egilea da.
- Etxahunen adierazpenetan bertsoak olerkien mailara jasotzea lortu zuela ikusten da.
Narratiba: Genero Berriak Euskal Literaturan
Mende honetan genero berriak jorratuko dira, hots, alegia, kondaira eta eleberria. Eleberrian bi azpigenero landu ziren: eleberri historikoa eta ohitura-eleberria. Lehen euskal eleberria, Juan Antonio Mogelen Peru Abarka, argitaratu zela nabarmendu behar da.
Txomin Agirre: Ohitura-Nobelaren Maisua
Ondarroar apaiz hau langile nekaezina izan zen, euskara defendatzen zuena. Hainbat lan argitaratu zituen (ipuinak, poesia, eleberriak...), eta aldizkarietan ere idatzi zuen. Ondoren, ohitura-nobela ospetsu bi idatzi zituen: Kresala (1906) eta Garoa (1912). Agirrek Garoan lortu zuen heldutasun narratiboa eta estilo landuagoa, bizkaieraz idazten baitzuen.
- Bizitza eredugarriak erakusten ditu.
- Pertsonaia idealizatuak margotzen ditu.
- Egunerokotasunaren berri ematen digu, modu erromantikoan.
- Euskara jatorra, bizia, garbia eta herrikoia darabil.
- Bere lanetan abertzaletasuna, euskalduntasuna eta kristautasuna defendatzen ditu.
XX. Mendea: Euskal Pizkundearen Garaia
XIX. mendea Euskal Pizkundearen garaia izan zen, antzerki berria, Lore-Jokoak, eleberriak, aldizkariak eta abar sortu zirelako. Pizkundea XX. mendeko lehen hiru hamarkadetara arte luzatu zen.
1876. urtean, Foruen galerak sortu zuen etsipenak eragin nabarmena izan zuen; erromantizismo abertzalea izango da literaturan errotuko den mugimendua. Aitzolek urtetan zuzendu zuen Euskaltzaleak elkartea, euskal kulturari babesa eta bultzada ezinbestekoa eman ziona.
- Euskal prentsa eta literatura sustatu zituen.
- Euskal testuen ekoizpena areagotu zen.
Bestalde, gerraurreko garai emankorra izan zen poesiarako.
Xabier Lizardi: Euskal Literaturaren Berritzailea
Jose Maria Agirre 1896an jaio zen, Zarautzen. Euskaltzaleak elkarteko lehen liderra izan zen.
Lizardik euskal literatura berritu eta goi-mailara eraman nahi izan zuen:
- Sabino Aranak proposatutako arau metrikoak erabili zituen.
- Hizkuntza arloan garbitzalea izan zen.
- Hizkera poetiko berria sortu zuen, ahalik eta hitz gutxienekin eremu semantiko aberatsena sortuz.
- Gai aldetik, izadia da nagusi, eta horren ondoan maitasuna eta herria.