Euskal Literatura XIX. Mendean: Mendebaldeko eta Iparraldeko Idazleak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,1 KB
Euskal Literatura XIX. Mendean: Mendebaldeko eta Iparraldeko Idazleak
Mendebaldekoa (Bizkaiera)
Eremua
Bizkaia osoan, Gipuzkoako Deba ibarrean eta Arabako Aramaio ibarrean hitz egiten da.
Bilakaera
Pedro Antonio Añibarro frantziskotarra buru zela, bizkaiera batua sortzeko ahaleginak hasi ziren. Mugimendu horren aldekoek Bizkaiko euskalkiak beste euskalkiekin, bereziki gipuzkerarekin, zeuzkan kidetasunak "kutsaduratzat" jo zituzten, eta ezaugarri horiek baztertzeari ekin zioten.
Azpieuskalkiak
Koldo Zuazok bi azpieuskalki bereizten ditu: sartaldekoa eta sortaldekoa.
Literatura: Lehen Lekukoak
Joan Antonio Mogelek erabili zuen lehenengo aldiz bizkaiera literarioa XIX. mendearen hasieran. Peru Abarka da Mogelek idatzitako libururik ezagunena.
Iparraldeko Idazleak
Sarrera
Garai hartako egoera: Iparraldean, Napoleon I.arekin gerrateak eta Frantziako Iraultza gertatu ziren. Foruak bertan behera gelditu ziren. Ondoren, antzinako erregimena berrezarri zen, baina euskal probintziek ez zituzten aurretik zeuzkaten eskubideak berreskuratu. Lurralde guztietara zabaltzen hasi zen estatu zentralistaren eraketa bateratua. Iparraldean ez ziren aldaketak hain azkar eta nabarmen gertatu. Nekazaritza giroko gizarte tradizionala izaten jarraitu zuen, eta erlijioak indar handia zuen. Ondorioz, euskarazko produkzioaren zati handi bat elizgizonengandik etorriko zaigu. Baina sekularrek (laikoek) gero eta pisu handiagoa izango dute. A. Abadiaren Lore Jokoek eta L.L. Bonaparteren dialektologia lanek bultzada azpimarkagarria emango diete euskarazko bertsogintzari zein euskal ikerketei. Artean, gogora ditzagun, Etxahun koblakariaz gainera, Elizanburu bertsogilea (literaturgilea).
Iparraldeko Narratiba
- Joan Batista Azkonagirre. Atheka gaitzeko oihartzunak: itzulpena besterik ez dugu.
- Joan Piarres Duvoisin. Baigorriko zazpi liliak: ipuin labur batzuk.
- Joan Batista Elizanburu. Piarres Adame: pertsonaia saratarraren ibilaldi bat kontatzen digu.
Bertsolaritza Iparraldean
Piarres Topet "Etxahun".
- Barboxekoa (Zuberotarra)
- Bizimodu zaila eta aldrebesa izan zuen.
- Bat-bateko bertsolari trebea izateaz gain, idatzi ere asko.
- Bertsolari samina. Maite zuen neskarekin ezkontzea galarazi zioten etxekoek eta prestatu zioten ezkontzak ez zion zoritxarra baizik ekarri. Bere emaztearen amorantea hil nahi eta, nahastuta, lagun minena hil zuen. Horrek kartzelara eraman zuen eta gero erromes ibili zen bere bizitza bideratu ezinik. Hau guztia bere bertsoetan islatuta agertzen da. Ondorioz, gehienetan tristura, erresumina eta gorrotoa darie bere bertsoek, baina ironia zorrotza erabiltzen ere badaki.
Anton Abadia.
- Mezenasa (dirua duena eta kulturaren mesedetan erabiltzen duena).
- Lore Jokoen sortzailea. Urtero ospatzen ziren Euskal Jai hauetan eta euskarazko bertso sorta onenari saria ematen zitzaion. Bertsogile askok aurkezten zituzten beren lanak eta izenak eta bertsoak ezagun bilakatu ziren.
Bi hauek Lore Jokoetan parte hartu zuten:
- Joan Batista Elizanburu. Solferinoko itsua.
- Grazian Adema "Zalduby".
- Bertsoak ez ezik, doinuak ere berak asmatuak.
- Gaiak: Mota desberdinetako poemak: Euskal gaiez (abertzaletasuna) eta kulturaz erabat loturik. Apaiza zenez, erlijio gaiak ugari zituen, baina Euskal Herriaren alde egin zituen olerkiek lortu zuten arrakastarik handiena.
- Gauden euskaldun.
Hegoaldeko Idazleak
Sarrera
Hego Euskal Herriak ere XIX. mendean gatazka, gerra, borroka eta altxamenduen sasoia izan zuen: Napoleon I.aren okupazioa hurrengo mendean, karlisten eta isabelinoen arteko gerra zibila (I. karlistada), euskal foruen arazo konpongaitza, ez zegoen lekua estatu indartsu eta bateratua nahi zuten liberalentzat, Industria iraultza, lanbide eta komunikabide berriak, demografia hazkundea, langileen mugimenduak, eskola doakoa eta derrigorrezkoa (gaztelania hutsean) eta azken Karlistada (foruak betirako ezabatu ziren).
Ondorioak: hizkuntza eta kultura aldetik susperraldia. Alderdi politiko eta sindikatu berriak sortu eta antolatu.