Euskal Literatura: Pizkundetik Gerra Aurreko Olerkigintzara

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,26 KB

Aurretikoak

XXI. mendearen hasieran aldakuntzak Euskal literaturan:

  1. Iparraldean, ohiko eliz liburugintzaz gain, poesiak eta kazetaritzak urrats interesgarriak eman zituzten.
  2. Hego Euskal Herriak, berriz, foruen galerak eta industri iraultzak dakarten egoeragatik, euskararen aldeko hainbat mugimendu ekarri zituen.

Euskal gizarteak gabeziak ditu, eta azpiegitura egokiak falta zaizkio: hizkuntza batu eta normalizatua, euskarazko eskola sistema, unibertsitate publiko euskalduna…

Antton Abadiak Lore Jokoak egin zituen.

Lore Jokoak

Antton Abadiak eratu zituen, lehenengoak 1853an, Lapurdin. Hegoaldera 1879an iritsi ziren, eta pixkanaka Hegoa Iparrari nagusitu zitzaion.

Hasieran bertsoak soilik, gero ipuin eta antzerkitxoak sartu ziren.

Eusko Ikaskuntza

Oñatin sortu zuten pentsakera ezberdineko zenbait euskaltzale, 1918an.

Elkarte honek ahalegin asko egin zituen: ikastoletako ikasliburuak, udako ikastaroak…

Gerra Aurreko Olerkigintza

XX. mende hasieran olerkiak erromantizismo abertzalearen eraginpean zeuden, eta aberri galduari kantatzen zioten. Oraina ez zuten gustuko eta geroa ilun eta ezezagun zetorren.

Abertzaletasunaren sustatzaile nagusia Sabino Arana izan zen.

Euskaltzaleak

1927an sortu zen, Aitzol-ek bultzatuta.

Honen xedea Euskal prentsa eta literatura hedatzea zen.

Sentimendu abertzalea hedatu zuen, Europako poesia sinbolista geureganatu zuen, jende ikasientzat sortu zituen poesiak, ohiko bertso moldeetatik urrunduz.

Euskal Pizkundea

30eko hamarkadakoak Euskal pizkundearen urteak izan ziren.

Berritasunak:

  1. Europako olerkien moldeetara urbildu nahia.
  2. Irakurle ikasientzat sortzea olerkiak.

1930 Arteko Olerkariak

Koldobika Jauregi (Jautarkol) eta Kauldi Sagartzazu (Satarka).

Gai nagusia aberria zen, eta olerki neurri txikiak erabiltzen zituzten.

Pizkundeko Olerkariak

Hiru izan ziren: Lizardi, Lauaxeta eta Orixe.

Lizardi

Zarautzen jaio zen. Zuzenbide ikasketak egin ondoren, enpresa batean lan egin zuen.

Hiruretan onena zen.

Bizi zela liburu bat argitaratu zuen (Biotz Begietan), baina hil ondoren beste bat argitaratu zioten (Umezurtz Olerkiak).

Hizkuntza malgutasunez erabiltzen zuen, trinkotasuna bilatuz, horretarako elipsiak eta hiperbatonak erabiliz.

Lauaxeta

Bizkaiko Lauaxeta baserrian jaio zen.

Genero bat baino gehiago landu zituen: olerkia, antzerkia, kazetaritza…

Gerra garaian komandante izan zen, eta 1937an atxilotu eta fusilatu egin zuten.

Lehen liburua Bide Barrijak izan zen, gero Arrats Beran argitaratu zuen.

Europako modernotasunetik gertu zegoen, garbizaletasunari jarraitu zion, eta neologismo ugari erabili zituen.

Orixe

Euskaldunak poema epikoa egin zuen.

Olerkari klasikoetara jo zuen.

Trinkotasuna Lortzeko Baliabideak

  • Asindetona - juntagailuen elipsia
  • Errepikapena
  • Paralelismoa
  • Hiperbatona
  • Metonimia - Ezaugarri bereko bi hitz elkartzea irudikapen bat lortzeko
  • Metafora
  • Enumerazioa
  • Pleonasmoa
  • Anafora
  • Epifora
  • Aliterazioa

Entradas relacionadas: