Euskal Literatura eta Narrazio Teknikak: Gida Laburra
Enviado por Guillermo y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,47 KB
Azalpen Testua: Informazio Teknikoa Ematea
Informazioa modu ulergarrian eman behar da. Ezaugarri nagusiak:
- Zehatza: Interpretazio anitzik gabekoa izan behar du.
- Argia: Esaldiek ulerterrazak izan behar dute. Paragrafoetan idatzi behar da.
- Hizkera: Hitz tekniko edo arrotz bat edo kontzeptu ulergaitz bat aurkezten denean, horren esanahia argitu behar da hizkera errazagoan, jendeak uler dezan.
- Osagarriak: Deskribapenez eta adibidez jantzi behar da, azalpenak hobeto ulertzeko.
Jose Luis Alvarez "Txillardegi"
Idazle eta hizkuntzalari gipuzkoarra da. Euskara Batuaren bultzatzaile nagusienetakoa izan zen. Gerra Zibilaren ondoren euskal literatura modernizatu eta berritu egin zuen.
Bere lana oso garrantzitsua izan zen euskal literaturan eleberrigintzarako.
Eleberri nagusiak:
- Leturiaren egunkari ezkutua
- Peru Leartzako
- Elsa Scheelen
Kontalariaren Motak
Lehen pertsonan
- Protagonista
- Lekuko kontalaria (Bigarren mailako pertsonaia)
Bigarren pertsonan
Zu bati kontatzen ari bazaio, edo bere buruari.Hirugarren pertsonan
- Objektiboa: Ikusten duena besterik ez du kontatzen.
- Orojalea (Omniszientea)
Solas Testua: Elkarrizketaren Helburuak
Elkarrizketatzaileak ondo jakin behar du zergatik aukeratu duen pertsona hori elkarrizketatzeko eta zer lortu nahi duen harekin. Elkarrizketa ezin da inprobisatua izan; prestatuta egon behar da.
Baliozko informazioa lortzeko helburuak:
- Inoiz esan ez duen gauza bat esatea.
- Salaketa bat eginaraztea.
- Ezagutzen ez genuen ezaugarria agerraraztea.
- Jendeak ezagutzen dituen gai interesgarrietan ahalik eta gehien sakontzea.
Galderak nola egin behar diren:
- Argiak izan behar dira.
- Irekiak (ez dira 'bai' edo 'ez' erantzunak eskatzen dituztenak, luzeak baizik).
- Sakontzen eta azalpenak ematea uzten duten galderak.
- Berritzaileak eta bitxikeriei tartea utziko dietenak.
- Garrantzizkoa dena bereizten dutenak.
Jon Mirande
Idazle zuberotarra izan zen. Hamabost hizkuntza zekien. Kultura oso handia zuen gizona zen, hizkuntzetan, filosofian, literaturan eta zuzenbidean aditua.
Bere literatura beltza zen, beti pertsonaia madarikatuetan oinarritzen zen. Sexuaren hainbat tabu hautsi zituen.
Liburuak:
- Orhoituz
- Haura besoetakoa