Euskal Literatura: Leizarraga, Etxepare eta Lazarraga
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,23 KB
Joanes Leizarraga: Itun Berriaren itzultzailea
Biografia eta testuinguru historikoa
Joanes Leizarraga (1506, Beskoitze - 1601, Bastida) euskal idazlea izan zen. Apaiz katolikoa bazen ere, Joana II.a Albretekoa erregina protestantearen eraginez, Leizarraga higanot bihurtu zen 1559. urtean. Dotrina protestantea zabaltzeko, Bibliaren Itun Berriaren itzulpena egitea eskatu zioten. Horren ondorioz, beste bi libururekin batera, 1571. urtean Arroxelan Jesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria argitaratu zuen. Liburu horretakoa da aztergai dugun testu-zatia.
Jesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria
Jesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria Vulgatatik itzuli zuen, baina baditu itzulpenak ez diren zatiak, adibidez, Nafarroako erreginari zuzenduriko gomendiozko karta. Liburu horretan, Leizarragak euskaldun guztiok ulertzeko moduko hizkera erabili zuen. Horretarako, lapurtera hartu zuen oinarritzat, beste euskalki batzuekin tartekatuz. Hori testuan ikus daiteke, batetik, h fonema ageri delako hainbat hitzetan; bestetik, Iparraldeko lexikoaren aztarnak ageri direlako.
Ezaugarri nagusiak
Leizarragaren liburuaren helburua Jainkoaren hitza ongi zabaltzea eta ulertzea da, beraz, bertako gaia erlijiosoa da. Testuan Jesusen jaiotzaren inguruko pasartea ageri da. Aipamenean ikus daitekeen bezala, alokutiboaren erabilera ere nabarmena da testuan. Gainera, Leizarragak aditz trinko ugari erabiltzeko joera du. Hori ere ageri da testuan. Bukatzeko, aipagarria da Leizarragak latinetik harturiko mailegu ugari erabiltzen zituela. Beraz, testua Joanes Leizarragarena dela esan dezakegu.
Bernart Etxepare: Euskarazko lehen liburu inprimatua
Biografia eta testuinguru historikoa
Bernart Etxepare Sarasketan (Nafarroa Beherean) jaio zen 1480. urte inguruan eta 1560. urte inguruan hil zela uste da. Euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea izan zen. Eyheralarre parrokian erretore izan zen Nafarroako Erresuma egoera liskartsu batean zegoenean. Gerora preso egon zen Biarnon, Nafarroako gerran Gaztelako erregearen alde jokatu izanagatik, bemondarren alde eta agramondarren aurka egoteagatik. Hala ere, bere bertsoetan behin eta berriro esaten digu salaketa hura faltsua izan zela.
Linguae Vasconum Primitiae
Testua Linguae Vasconum Primitiae liburuko zati batetik hartua dago, berak idatzi zuen liburu bakarra zelako. Bordelen 1545. urtean argitaratu zuen eta bi edizio izan zituen, hala ere, ale bakarra gorde da Parisko Liburutegi Nazionalean. Etxeparek lehen euskal idazlea izatearen kontzientzia nabarmena zuen, eta horretaz harro dagoela liburuan argi ikusten da.
Egitura eta gaiak
Liburuaren egiturari dagokionez, 16 poemaz osatutako 52 orrialdeko bilduma dela esan genezake, 4 multzotan banatuta daudenak gaiaren arabera: erlijiozko bi, amodiozko hamaika, autobiografiarako eta askatasuna goratzeko bat, eta euskara goresteko bi.
Ezaugarri nagusiak
Hainbat ezaugarri daude, testua norena den identifikatzen laguntzen digutenak. Batetik, idazkera izan daiteke; Behe Nafarrera (Garaziko hizkera) erabiltzen baitu. H-ren erabileran (heuskara) eta baita bertze bezalako hitzetan ikus daiteke hori. Hasieran esan bezala, jorratzen duen gaiak salatzen du Bernart. Euskara goresten du poema honetan, eta garai hartan bera izan zen honen inguruan idazten zuen bakarra, teozentrismoa alde batera utzita. Erabiltzen duen metrika ikus dezakegu 8, 7, 8, 7. Hau bere idazkera estiloaren ezaugarrietako bat da; idatzi zituen 16 kantuetatik lau izan ezik, guztiak zesurak baitira, erdibitutako zortzi eta zazpi silabako hemistikioz osatuak, eta gainera behe-nafarreraz idatziak. Hoskidetasun edo errimari dagokionez, argi ikusten da 1., 2. eta 4. bertso-lerroetan errima mantentzen duela. Gainera, 4 bertso-lerrotako ahapalditan banatuta dago poema. Horretan ikus daitekeen bezala, 1., 2., eta 4. bertso-lerroetan ‘erik’ errima ikus dezakegu, baita 4 lerrotako ahapaldia dela ere. Metrika ere zaintzen da. Beste ezaugarri garrantzitsuenetariko bat, beste idazle batzuek ez bezala, Etxeparek poesia idazten zuen, prosa beharrean, eta ondorioz bere obrak kantatuak izan zitezkeen. Honek guztiak frogatzen du, hasieran aipatu dugun autorearen poema dela.
Lazarraga: Arabako euskalkian idatzitako testu zaharra
Lazarraga (1548-1605) euskal idazlea izan zen. 2004an ezezaguna zen, Madrilgo antikuario denda batean bere lana aurkitu zen arte. Borja Aginagaldek aurkitu zuen, eta Euskal Herriko zaharrena zela esan zuen. Dianea eta Koplak 1567an idatzi zituen, 102 orrialde ditu, 45 koplaz osatuta (9 gaztelaniaz). Jorge Montemayorren Los siete libros de Diana lanaren jarraipena da. Liburua Arabako euskalkian idatzita dago, Foru Aldundian. Lau bertso-lerroko ahapaldiak ditu, hoskidetasuna mantenduz. Maitasuna da gai nagusia.
Testuingurua
Gizakiaren birbalorazioa gertatzen da, Erdi Aroko balore guztien ukapena ematen da. Inprentak liburuen demokratizazioa dakar, alfabetizazioa bultzatuko du. Errenazimenduak sekulako susperraldia eragiten du. Hizkuntzak indartzen hasten dira. Humanismoa bultzatzen da, Jainkoa existitzen bada arrazoietatik gurtuko dute. Erlijioari dagokionez, protestantismoaren tesia onartu eta Biblia berreskuratu zuten. Politikari dagokionez, 1512an, Gaztelako erregeak Nafarroako Erresuma konkistatu zuen, eta Albretarren dinastiak Nafarroa Behera alde egin behar izan zuen. 1545ean, Linguae Vasconum Primitiae idatzi zuen Etxeparek. 2004an, Lazarragaren lana aurkitu zen, protestantea. Atsotitz edo errefrau bildumak ditugu.
Euskararen lehen lekukotasunak
- Euskararen lehen idatziak Akitanian aurkitu ziren.
- Izioqui dugu - Guec ajutu ez dugu: Errioxan eta Burgosen mintzatzen zen euskara. X. mendean, monasterio batean bi esaldi aurkitu ziren, latinez idatziak. Espainiako hizkuntzaren lehen idatziak dira, latinez idatzitako predikatu bateko glosak.
- Aymeric Picaud: erromes frantsesa, Donejakue biderako euskaraz idatzitako hiztegi txikia egin zuen, erromesak laguntzeko. Zaharrena da, eta Nafarroako biztanleek elkar ulertzeko ezinbestekoa zela euskara adierazten du.
- Arnold von Harff: XV. mendean hiztegi txiki bat idatzi zuen erromes aleman honek.
- Gonzalo de Berceo: XII-XIV. mendeetan, Berceoren lanetan euskarazko hitzak agertu ziren, euskara zabalduta zegoela adieraziz. Testu gehiago aurkitu dira euskaraz.
- Nafarroako Forua: Nafarroako hizkuntza erromantikoa zen, eta talde altuek latina erabiltzen zuten. Arauak gizarte euskaldun bati eman behar zizkiotenez, euskal hitzak behin eta berriz azaltzen dira foruan, adibidez, opil, etxajaun.
- Nafarroako monasterioak: euskarak lehen oihartzunak izan zituen paperetan, latinez idatzitako testuetan. Hizkuntza ofiziala latina zen, baina izenak euskaraz agertzen dira.
- Gorteko gutunak (1415): hizkuntzak lekua zuen, eta euskaldunak ziren. Funtzionarioen arteko gutunak euskaraz idazten ziren, adibidez, Matxin, Zabal.