Euskal Literatura eta Kulturaren Historia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,76 KB

Gerra Aurreko Erakundeak eta Taldeak

Foruen galerak eta industria iraultzak dakarren igoera sozialak euskararen aldeko hainbat mugimendu sortu. Europan nazionalismoak sortu LORE JOKOAK Anton Abadiak eratu zuen 1853an. Bertsolariak aritu ziren. EUSKO IKASKUNTZA euskal kultur erakundea 1918an Oñatin sortu zen, Hego Euskal Herriko diputazioan babesean. Helburu nagusia euskal munduan dagokion gaiak ikertzea zen. Kezka handienetako bat irakaskuntza izan zen, horretarako ikastolako liburuak egin ziren. Biltzarretan euskara eta euskal literaturan buruz hitzaldiak izan ziren. EUSKALTZAINDIA hizkuntzaz arduratuko den antolamendua 1918an sortu zen, euskaltzainburua Resurrección María Azkue izan zen. Gerra Zibilean ez desibitu, bizi.

LIZARDI euskal idazlea izan zen, batez ere olerkaria. Zuzenbidea ikasi zuen, eta Tolosako enpresa batean sartu zen lanean. Euskaltzaleak elkartea sortzen lagundu zuen, eta bere garaiko ekintza kultural eta politikoetan parte hartu. Gipuzkoa Buru Batzarreko kide eta buruzagi izatera iritsi zen. Esteban Urkiaga Lauaxeta (1905-1937) eta Nicolas Ormaetxea Orixerekin batera, bere aroko olerkari hoberena dugu. Biotz-begietan, 1932an argitaratuta, kritikariek oso aintzakotzat hartu zuten. Xabier Lizardi hil eta gero, Aitzolek haren Umezurtz Olerkiak argitaratu zituen. Gerra Zibilaren aurretiko olerkari lirikorik behinena, izadiaren —izadi edertuaren— olerkaria izan zen. Lizardiren prosa haren poesia bezain originala da. Itz Lauz izeneko bilduman lehen mailako idazle, estilo pertsonal eta moderno baten jabe ageri da. XX. Mendeko Poesia Kaierak (Cuadernos de Poesía del Siglo XX), 2000, Susa: Edición de Koldo Izagirre lanak Biotz-begietan, Olerkiak (poemas) 1983, Umezurtz Olerkiak 1934, Euskaltzaleak Lizardi.


TXOMIN AGURRE euskal idazle eta apaiza izan zen, askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea. Bere lan nagusiak Kresala (Bizkaieraz) eta Garoa (Gipuzkeraz) dira. OHITURA ELEBERRIEN EZAUGARRIAK: Baserriko eta itsas giroko mundu idealizatuak kontatzen dira. Euskara eta fedea goraipatzen dira. Subjektibotasuna da nagusi, hau da, idazleak berak erabakitzen du zein pertsonaia izango den ona eta zein ez. Pertsonaiek ez dute bilakaerarik, tipoak dira. Deskripzio ugari dituzte, nahiz eta estatikotasuna nabarmena izan. Kontalaria orojakilea da, hirugarren pertsonan kontatzen du istorioa, eta tarteka bere iritzia ematen du. LAUAXETA haur zela, Mungiara joan zen bizitzera familiarekin. Durangon, Loiolan eta Oñan egin zituen teologia ikasketak, besteak beste, Jokin Zaitegi, Andima Ibiñagabeitia eta Plazido Mujikarekin batera. Heziketa klasikoa izan zuen, eta literaturako klasikoak euskaratzen aritu zen luzaro. 1928an Jesusen Lagundia utzi eta Bilbora joan zen, han Euzkadi egunkariko euskal ataleko zuzendari izan zen, Orixerekin batera lehenbizi eta bakarrik gero. Han idatzi zituen hitz lauz, euskaraz eta gaztelaniaz, hainbat artikulu. Euzkadin ez ezik, Jesus’en Biotzaren Deya, Jaungoiko-zale, Ekin, Euzkerea eta Yakintza aldizkarietan ere idatzi zuen. 1930ean Errenterian egin zen «Olerkari Egunean» saritua izan zen Maitale Kuttuna olerkiarengatik. Errepublika garaian hizlari ibili zen EAJren ageriko ekitaldietan. 1936an, gerra hasi eta, gudari talde baten komandante ibili zen. 1937an, Gernika suntsitu ondoren, Le Petit Gironde egunkariko kazetari bati hiri suntsitua erakusten ari zela, atxilotu eta, Gasteizen espetxeratu zuten. Euzko Jaurlaritzako agintariak beste preso baten truke askatzen saiatu baziren ere, 1937ko ekainaren 25ean, 31 urte zituela, frankistek fusilatu zuten.

Entradas relacionadas: