Euskal Literatura eta Kultura Oharrak Laburpenak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB
Lore-jokoak
XIX. mendean antolatutako kultura-jardunaldiak izan ziren, musika, dantza eta batik bat euskal poesia barne hartzen zituztenak. Jatorria Katalunia eta Valentziako Erkidegoan dute. Antoine d'Abbadiek asmatu zituen. Sariak: lorea, ontzako urrea eta makila. Lapurdin antolatu ziren lehen aldiz.
Peru Abarka
Juan Antonio Mogelek idatzi zuen. Euskaraz dago, sarrera izan ezik. Markinako aldaeran oinarrituta dago. Oso trama eskasa du; pertsonaiek ia ez dute hasiera, garapen eta amaiera duen istorio bat osatzen; bestetik, leku eta denbora-aipu minimoak ere ez ditu.
Joanes Leizarraga, Euskal Prosalaria
Testu berria idatzi zuen. Hizkera aztergaia da hasierako zatian (estiloa). Bere nahia ahalik eta gehienek ulertzeko moduko euskara aukeratzea zen. Lapurtera ez zitzaion balio. Itzulpena ahalik eta fidelena izan zen. Ez zeukan eredurik jarraitzeko.
Bizenta Mogel
Idazlanik ezagunena: Ipuin Onak. Gipuzkerako alegi-bilduma da. Helburu didaktikoa du, eta protagonistak hitz egiten duten animaliak dira. 50 alegi ditu, latinetik itzulita. Bere osabak (Juan Antonio Mogelek) 8 alegi bertsotan idatzi zituen. Bizentak ere bertsoak idatzi zituen. Osaba eredu hartu zuen. Alegiez gain, iruzkin konprometituak idazten zituen, jauntxo eta baserritarren harremanak azpimarratuz.
Nobela Ezagunak
- Garoa: Eleberria, Gipuzkeraz.
- Auñemendeko lorea: Nobela historikoa, Bizkaieraz.
- Kresala: Nobela, Bizkaieraz.
Ebaristo Bustintza eta Garbilezia
Ebaristo Bustintzak Abarra liburua idatzi zuen. Garbilezia teknika: idazterakoan testua erraz ulertzeko, argiagoa eta atseginagoa izan dadin, beste hizkuntzetatik hitzak hartzean datza. Bustintzak ez zuen teknika hau erabiltzen, ados ez zegoelako.
Antzezlanak eta Egileak
- Acto para la Nochebuena: Resurrección María de Azkue (antzezlana). Mendebaldeko euskaraz idatzita dago, zati batzuk gaztelaniaz. Obra honek asmo didaktikoa eta barregarria duela diote hainbatek.
- Antton Kaiku: Martzelino Soroa.
- El Borracho Burlao: Xabier María Munibe.
Euskaltzaindia
Resurrección María de Azkue lehen euskaltzainburua izan zen. Euskara zaindu, aztertu, batu eta hobetzea helburu duen hizkuntza akademia ofiziala da. Hego Euskal Herriko lau aldundiek sortu zuten. 12 euskaltzain izan ziren hasieran.
Euskal Herriko Adiskideen Elkartea
Xabier María Munibek sortu zuen.
Manuel Larramendi, Euskal Apologista
Giro literarioaren suspertzailea izan zen, larramendismoa sortu zuen. Euskararen apologia egin eta ideologia politikoa bultzatu zuen.
Lan nagusiak:
- Ezina Egina
- Latindik Euskarara Hiztegia
- Foruen Defentsa
- Euskaldunak: Espainiar eta Petoenak
Linguae Vasconum Primitiae (Bernart Etxepare)
Bernart Etxeparek idatzitako liburua da. Euskal literaturaren lehen liburua da, 1545ean argitaratua. 15 orrialde eta 52 poema ditu. Etxeparek bazekien bere lana aitzindaria zela, eta hori erakusten du bere obran. Erdi Aroko estiloa du, ez zuen euskara gehiegi apaintzen. Ortografia ahozkotasunaren araberakoa zen.