Euskal Literatura Klasikoaren Idazle Handiak eta Obrak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,52 KB
Joanes Leizarraga: Erreforma eta Biblia
Joanes Leizarraga: 1571n Biblia euskarara itzuli zuen, erreginaren aginduz.
- Bizitza: Beraskoitze, Lapurdi (1506) - Bastida, Nafarroa Beherea (1601). Apaiz katoliko izatetik protestantismora bihurtu zen.
- Lana: Herritarrak Erreforman (kalbinismoan) hezteko lanaren kargu egon zen, Joana Albreteko erreginaren aginduetara.
- Liburua: Testamendu Berriaren itzulpena (1571n denak argitaratu). Hiru lan iritsi zaizkigu: Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria + bukaerako hiztegitxoa, Kalendrera (elizako jaien egutegia) eta ABC edo Kristau-ikasbidea (doktrina).
- Asmoa: Herritarrak erlijioan sartzea.
- Hizkera: Iparraldeko euskara batu moduko baten sortzailea izan zen, lapurtera eta Nafarroa Behereko euskalkiak baliatuz. Latinetik hartutako hitz asko ditu; hizkuntza lehorra eta zurruna da, eguneroko hizkeratik urruti samar.
Pedro Agerre "Axular" eta Sarako Eskola
Pedro Agerre “Axular” (1556-1644). XVII. mendean hainbat gauza aipagarri gertatu ziren: Inkisizioaren sorrera eta Trentoko Kontzilioa (1545), non dogmak berriz aztertu ziren.
Sarako Eskola eta Bizitza
- Sarako Eskola: Axularrek ikasi zuen eskola, bertako buru eta idazlerik onena izan zen. Eskolaren helburua euskara lantzea zen, euskaldunei zer irakurri emateko. Lapurtera klasikoa erabiltzen zen; Sara inguruko euskal idazleen biltzarra zen.
- Bizitza: Urdazubin (Nafarroa Garaia) jaio zen, Axular baserrian. Ikasketak Salamancako Unibertsitatean egin zituen.
"Gero" (1643) Liburuaren Azterketa
- Helburua: Kontraerreformaren ideiak bultzatzea.
- Mezua: Bizimodu zintzo eta fededuna ez utzi gerorako; batez ere, alferkeria saihestu.
- Euskalkia: Nafar-lapurtarra.
- Hartzailea: Ez oso jakintsuak. Hizkuntza egokia eta sermoilarien estiloa darabil.
- Garrantzia: Gero liburua oso garrantzitsua izan zen Euskara Batua sortzeko. Euskal literaturan argitaratutako lehenengo liburu handia da.
Liburuaren Edukia eta Arrazoibidea
Arimari eta gorputzari kalte handiena egiten diona egitekoak gerorako uztea dela dio (alferkeria, alegia). Ondo legokeela gai honetaz euskaraz liburu bat idaztea, euskaraz bakarrik dakien jendearentzat, eta mezua erakustea: "gero dioenak bego dio".
Lanaren ardura nork hartuko zuen eztabaidatu zen, eta Axularrek berak hartu behar zuela erabaki zuten. Hasieran, bere buruaz fidatzen ez zelako, desenkusatu egin zen. Baina alferrik, asko “estutu” zutelako (hasieran keinuz, gero argi eta garbi). Hala, "Gero" horretaz liburutxo bat egitea erabaki zuen, bi partetan banatua.
Bi parteak batera atera nahi zituen, baina euskaraz gutxi idatzita zegoela ikusita, beldurtu egin zen oztopoengatik. Hortaz, lehenengo zatia egitea pentsatu zuen, haren ibilbidea eta onarpena ikusi ondoren bigarren atala atera ala ez erabakitzeko.
Ezaugarri Linguistikoak Axularrengan
- Euskalkia: Nafar-lapurtarra.
- Ortografia: konpaiñia, etzen, utzteak. H kontsonante ondoren: lekhuan, ekharri, solhasak.
- Lexikoa: aieruz (keinuz), asko segur (aski segur), begitarte (aldarte).
- Morfologia: Aditza: zatekeiela (zitekeela), emanen zeikan (emango zitzaion).
- Deklinabidea: hunetzaz, liburu baten idaztea. Erakusleak: hunen, hunek. Izenordainak: neroni (ni).
- Sintaxia: Perpaus konplexuak, sinonimoz eta perifrasiz beteak. Adibidez: "Etzuela deusek ere hanbat kalte egiten arimarako… nola egitekoen geroko utzteak…" (ondoriozkoa).
Joan Perez Lazarraga: Hegoaldeko Lekukotasuna
Joan Perez Lazarraga: (1548?-1605). Bere eskuizkribua 2004an Madrilen aurkitu zen. Maiorazkoa zen eta bere bizitza kontatzen digu.
- Liburuaren gaia: Amodio eta maiteminduen gorabeherak nagusiki; kontakizun mitologiko luze bat, garaiko modari jarraiki.
- Forma: Eskuizkribua da (ez liburu inprimatua). 102 orri ditu eta lan zirriborro bat dirudi.
- Ondorioa: Euskal Herriko Hegoaldeko literatura euskaldunaren aspaldiko lekukoa da. Euskal literatura ez zen soilik Iparraldean egiten; euskaldun ikasiek euskara ere erabiltzen zuten idazteko.
- Bitxikeria: Lehen idazkia da "Euskal Herria" izenarekin (Eusquel erria, XVI. mendea).
Silbia eta Silberoren Istorioa
Silbiak Silberoren nahia ezagutu zuen: Sirenarekin elkartu nahi zuela. Silbiak laguna Silberoren gelara eramango zuela agindu zion; hau poztu egin zen eta pena guztiak kendu zizkion. Biharamunean, bi neskak eskutik helduta joan ziren Silberoren gelara. Elkar agurtu ondoren, Silbero kantatzen hasi zen arparen laguntzaz.
Silberoren kantua: Sirenari erregutzen dio ez egoteko berarekin haserre. Lore batekin konparatzen du eta, bere pena ikusita, maitasunezko hitz bat esateko eskatzen dio.
Bernat Etxepare: Lehenengo Euskal Liburua
Bernat Etxepare: Nafarroa Behereko Sarasketan jaio zen. Apaiz izan zen Donibane Garazin eta 1515etik aurrera Eiheralarreko erretore. Espetxeratua izan zen erregearen alde egiteagatik eta Joana Albretekoaren aurka.
- Liburua: Linguae Vasconum Primitiae (Euskaldunen hizkuntzaren hasiera), 1545ean Bordelen argitaratua.
- Egitura: Gure literaturako lehen liburua da. Sarrera prosan du eta ondoren 16 olerki.
- Gaiak: Erlijioa, maitasuna, autobiografikoa eta euskararen goresmena.
- Hizkera: Nafar-lapurtarraren ekialdeko azpieuskalkia (Garazi aldekoa). Herritar xehearentzat idatzia.
- Estiloa: Berpizkundeko tesiaren aldeko arrazoiak ditu, zortziko txikiaren erabileran (4/4 // 4/3) eta maitasunaz aritzeko eran (urrutiko maitearen oroimina).
Gehigarriak eta Xehetasun Linguistikoak
Leizarraga (Berrikuspena)
Joanes Leizarraga: 1571n Biblia euskarara itzuli zuen. Protestantismora bihurtutako apaiza, Joana Albretekoaren aginduz herritarrak kalbinismoan hezteko ardura hartu zuena. Bere hizkera Iparraldeko euskara batuaren aitzindaria izan zen.
Axular (Berrikuspena)
Pedro Agerre “AXULAR”: Gero (1643) liburuaren egilea. Kontraerreformaren mezua zabaldu zuen, alferkeriaren aurka eginez. Bere estiloa sermoilariena da, hartzaile ez-jakintsuei zuzendua, eta funtsezkoa izan zen euskara literarioaren garapenean.
Lazarragaren Artzain Nobela eta Hizkuntza
- Euskalkia: Arabar ipar-ekialdekoa.
- Lexikoa: Hitz bereziak (eroango, gatx=gaitz) eta erdarakadak (prometidu, sinfalta, kasi). Arkaismoak: eze=ezen, enegaz, amorearren.
- Morfologia: Subjuntiboa (eroango leutsala, joan zidin) eta aditz trinkoak (eustela, dakusazun, eukan).
- Sintaxia: Perpaus konpletiboak ("prometidu eutsan eze biharamunean sinfalta Sirena eroango leutsala bere aposentura").