Euskal Literatura Klasikoa: Baladak eta Alegiak (Azkue, Mogel)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,67 KB
Peru gurea Londresen
Hona hemen daukagun bertsioa euskarazkoetako bat da, izan ere, Peru gurea Londresen baladaren bertsio asko baitaude. Hau Resurrección María de Azkue biltzaile eta ikertzaile nekaezinak jasoa da, eta Europa osoan zehar oso balada ezaguna da.
Azkuek urte luzeak eman zituen euskara aztertzen. Hiztegintzan, gramatikan eta herri-literaturan oso garrantzitsuak diren lanak egin zituen. Baita ere bi eleberri idatzi zituen: Behin da betiko eta Ardi galdua. Euskararen batasun beharrak arduratuta, batasun horren oinarria gipuzkera osotua izan zitekeela pentsatu zuen. Haren obrek hizkuntzalaritzarako interes handiagoa dute literaturarako baino.
Argumentua
Peruren emazteak gaixoarena egiten zuen, eta horretan trebea zen. Peru sendabelarren bila joan behar izaten zen leku askotara: Gasteizera, Londresera… Bitartean, emaztea amorantearekin egoten zen, eta halako batean, morroiak kontatu zion hau guztia Peruri.
Pertsonaiak eta Egitura
Baladan agertzen diren pertsonaiak hauek dira:
- Peru
- Emaztea
- Amorantea
- Morroia
Bertso bakoitzean norbaitek hitz egiten du. Adibidez:
- 1. bertsoa: Emaztea amorantearekin.
- 2. eta 3. bertsoak: Berdin.
- 4. bertsoa: Morroia eta Peruk hitz egiten dute elkarrekin.
Hirugarren bertsoan, etxera iritsi eta Peruk bere burua azaltzen duela pentsa daiteke, baina, era berean, morroiak egoera berarentzat aprobetxatu nahi duela esaten da. Ez dago argi. Azken bertsoan, morroiaren zintzotasuna saritua ikus dezakegu.
Generoa eta Neurria
Argi dago balada hau epiko-lirikoa dela:
- Epikoa: Bidaia bat dagoelako.
- Lirikoa: Musikaltasuna duelako eta poema bat delako.
Neurriaren arabera, zortziko txikia da eta errima du. Gainera, bertsoen bukaeran lelo bera agertzen da, oroitarazteko.
Esne saltzailea
Testu hau Agustin Iturriaga apaiz, maisu eta alegia-itzultzaileak idatzi zuen. Iturriaga kezkatuta zegoen euskaraz ederki zekiten neska-mutilek Euskal Herritik kanpora joaten zirenean gaztelaniaz hitz egiten zekitenak gaztelaniaz mintzo zen jendearentzat lagungarri bihurtzen zirelako. Gipuzkeraz idazten zuen, testu honetan ikusten den moduan.
Argumentua
Neska bat esne pitxarra plazara saltzera joan zen. Pentsatzen hasi zen irabazitako guztia zertan gastatuko ote zuen: txerriak, txitak, txolak... Bat-batean, esnea lurrera erori zitzaion, eta pentsatutako erosketen ametsak desagertu egin ziren.
Gaia eta Ikasbidea
Gaia: Oinarri ahuleko egitasmoak ez du inolako baliorik.
Ikasbidea: Planen oinarria ahula denean, ez du inolako baliorik.
Bertsolaritzaren ahozkotasun-ezaugarriak dituela esan dezakegu, errimak baititu.
Belea eta azeria
Alegia hau Bizenta Antonia Mogelek idatzi zuen. Emakumea zen, Joan Antonio Mogelen iloba. Biek eta bere neba Joserekin batera, euskal idazleen familia ezagunenetako bat osatzen dute. Bizentaren obrak Gipuzkeraz idatziak daude. Hala ere, ulergarriak dira edonork irakur ditzan.
Argumentua
Bele batek gazta du ahoan eta adar baten puntara eraman du. Azeriak gazta hori jan nahi du, orduan hitz goxoak esaten dizkio, eta abesteko eskatzen dio, ahoa ireki eta gazta lurrera eror dadin. Belea abesten hasten da, gazta erortzen zaio eta azeriak harrapatzen du.
Ikasbidea
Testuaren ikasbidea da ez zarela fidatu behar hitz goxoak esaten dizuten pertsonengandik; lehenengo zure konfiantza lortu behar dute, ondoren haiengan fidatzeko.