Euskal Literatura Idazkiaren Historia: Gako Data eta Egileak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,5 KB

Euskal Literatura Idazkiaren Historiaren Gakoak

19. Lehen Euskal Eleberria

Lehen euskal eleberria XIX. mendekoa da. Bere izenburua Peru Abarka da eta egilea Juan Antonio Mogel.

20. Lore Jokoak

Lore Jokoak poesia bultzatzeko lehiaketak ziren. XIX. mendekoak dira, eta idazleen babesleek antolatzen zituzten. Hemen Antoine Abbadia eta Louis Lucien Bonapartek parte hartu zuten. Hauek biak poesia bultzatzeko lehiaketak antolatu eta lanak agintzen zituzten.

21. Euskal Olerkigintzaren Loraldia

Euskal olerkigintzaren loraldia XIX. mendean izan zen, idazleen babesleek (Antoine Abbadiak eta Louis Lucien Bonapartek) poesia bultzatzeko lehiaketak (Lore Jokoak) antolatzen zituztelako eta lanak agintzen zituztelako. Horren ondorioz, olerkigile eta olerki ugari agertu ziren. Garai hartako olerkigilerik garrantzitsuenak Etxahun, Bilintx, Iztueta, Iparragirre, etab. izan ziren.

23. Antoine Abbadia eta Louis Lucien Bonaparte

Antoine Abbadia eta Louis Lucien Bonaparte XIX. mendeko idazleen babesleak izan ziren. Hauek poesia bultzatzeko lehiaketak (hau da, Lore Jokoak) antolatzen zituzten eta lanak agintzen zituzten. Horregatik, mende horretan olerkigile eta olerki ugari agertu ziren, euskal olerkigintzaren loraldia gertatuz.

33. Euskal Olerkigintzaren Sortzailea

Euskal olerkigintzaren sortzailea Bernart Etxepare izan zen. XVI. mendean sortu zen, Ipar EHn, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan. Bere lana Linguae Vasconum Primitiae izan zen. Olerki liburu bat denez, bere literatur generoa olerkingintza da. Liburu honek 4 gai ditu:

  • Maitasuna
  • Erlijioa
  • Politika
  • Euskararen goraipamena

35. Euskal Literatura Idatziaren Sorrera

Euskal literatura idatzia XVI. mendean sortu zen, Ipar EHn, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan, Bernart Etxepareren eskutik. Bere lana Linguae Vasconum Primitiae izan zen, eta literatur generoa olerkingintza da.

4. Euskal Literatura Idatziaren Ezaugarriak (XVI. mendea)

Euskal literatura idatzia XVI. mendean sortu zen Ipar Euskal Herrian. Bernat Etxeparek olerkingintza lana Bordelen argitaratu zuen. Ez dauka gai bakar bat, 4 baizik.

5. Hego Euskal Herriko Lehen Idazlea

XVI. mendean, Araban Joan Perez Lazarraga Hego Euskal Herrian ezagutzen dugun lehen euskal idazlea izan zen. Bere gaia maitasuna zen, eta olerkiak, abestiak eta prosa egiten zituen. Bere lan bat artzain liburua zen.

6. Euskal Idazlea eta Gatazka Politikoa

Bernat Etxepare gatazka politiko batekin lotu daiteke, Gaztela eta Aragoiko erregeen alde jartzeagatik espetxeratu baitzuten. Nafarroakoa zen, Donibane Garazikoa, eta bere lanetako bat Linguae Vasconum Primitiae zen, 4 gai zituena: erlijioa, politika, maitasuna eta euskararen goraipamena.

8. Erreformarekin Lotutako Euskal Idazlea

Joannes Leizarragak dauka erreformarekin zerikusia. XVI. mendean, Ipar Euskal Herrian, Joana Albretek protestante egin eta hark Leizarragari Itun Berria itzultzeko agindu zion. Lapurdikoa zen eta gai erlijiosoa landu zuen.

9. Joannes Leizarragaren Lana

Joannes Leizarragaren lan nagusia itzulpena izan zen: idatziz landu gabea zen hizkuntzan itzulpenak egiten hastea. Beste lan batzuk ere baditu: Kalendrera eta Abc edo Christionea Instructionea. Lapurdikoa zen, apaiza eta XVI. mendekoa.

10. Sarako Eskola

Sarako Eskola XVII. mendean, Lapurdiko Sara herrian sortutako idazle talde bat zen. Lan ugari idatzi zituzten, gaia erlijiosoa zen, eta garrantzitsuenak Pedro Axular eta Ziburuko Joannes ziren. Apaizak ziren.

12. Pedro Axular

Pedro Axular Ipar EHko Lapurdiko XVII. mendeko apaiza izan zen. Apaiz hau “Sarako eskola”ko partaiderik garrantzitsuena izan zen, eta Gero liburua idatzi zuen; bere gaia erlijioa da. Sarako Eskola XVII. mendean Lapurdiko Sara herrian (Ipar EHn) sortu zen idazle talde bat izan zen, apaizak zirenak. Garrantzitsuena Pedro Axular izan zen.

14. Euskal Antzerkigintzaren Sorrera

Euskal antzerkigintza XVIII. mendean sortu zen, Hego Euskal Herrian, Pedro Ignacio Barrutia eta Xabier Munibe Peñafloridako kondearen eskutik.

15. XVIII. Mendeko Literatura Produkzioa Ipar Euskal Herrian

Ipar Euskal Herrian, XVIII. mendean, Utrech-eko ituna sinatu ostean, ekonomiak behera egin zuen eta literatura emaitza moteldu egin zen. Hala ere, lanik argitaratu zen. Aipatzekoa da XVII eta XVIII. mendeen artean bizi izan zen Joannes Etxeberri Sarakoa (Lapurdikoa); mediku honek bere testuetan euskararen apologia egiten zuen, baina euskaraz. Garai honetan, gramatika eta hiztegi ugari egin ziren.

16. Manuel Larramendiren Garrantzia

Manuel Larramendi, XVIII. mendeko Hego EHko, Gipuzkoako apaiza, oso garrantzitsua da euskal literatura idatzian. Euskararen apologia gaztelaniaz egin arren, ondorengo idazleak euskaraz idaztera bultzatu zituelako. Manuel Larramendik El imposible Vencido (gramatika liburua) eta Diccionario Trilingüe (hiztegia) egin zituen, biak gaztelaniaz. Idazle hauek (Kardaberaz, Mendiburu, Ubillos, Añibarro, etab.) sortu zituzten bizkaiera eta gipuzkera literarioak.

17. Euskal Literatura Idatziaren Oparotasuna Hegoaldean

Hego Euskal Herrian euskal literatura idatzia XVIII. mendean hasi zen oparotasunez. Gipuzkoan Manuel Larramendi apaizak euskararen apologia egin zuen gaztelaniaz (El imposible Vencido eta Diccionario Trilingüe), baina ondorengo idazleak (Kardaberaz, Mendiburu, Ubillos, Añibarro, etab.) euskaraz idaztera bultzatu zituen. Idazle erlijioso hauek bizkaiera eta gipuzkera literarioak sortu zituzten. Gainera, euskal antzerkigintza ere mende honetan sortu zen Hegoaldean (Barrutia eta Munibe Peñafloridakoaren eskutik).

18. Bizkaiera eta Gipuzkera Literarioen Sorrera

Bizkaiera eta gipuzkera literarioak XVIII. mendean sortu ziren Hego Euskal Herrian, Kardaberaz, Mendiburu, Ubillos, Añibarro eta abarren eskutik (guztiak idazle erlijiosoak). Manuel Larramendik (XVIII. mendeko apaiz gipuzkoarra) bultzatu zituen euskaraz idaztera, nahiz eta bere lan nagusiak (El imposible Vencido eta Diccionario Trilingüe) gaztelaniaz izan.

Entradas relacionadas: