Euskal Literatura Idatzia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB
Euskal literatura idatzia XVI. mendean sortu zen, Ipar EHn, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan Bernart Etxepareren eskutik. Bere lan bakarra Linguae Vasconum Primitiae izan zen. Olerki liburu bat denez, bere literatur generoa olerkigintza da. Ipar EHn, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan idatzi zen, baina Bordelen argitaratu zen. Liburu horrek 4 gai ditu: maitasuna, erlijioa, politika eta euskararen goraipamena.
Lehen Euskal Idazlea
Hego EHn ezagutzen dugun lehen euskal idazlea Joan Perez Lazarraga da, XVI. mendekoa, Arabakoa (Hego EHkoa), aitoren semea. Artzain-liburu bat idatzi zuen eta bere gaia maitasuna zen. Liburu horrek hasiera eta bukaera galduta ditu. Testu nagusian bi atal bereizten dira: lehenengoa, artzain-liburu bat; bigarrena, mota askotako olerki eta abestien bilduma.
Gatazka Politikoa
Bernart Etxepare lotu ahal dugu gatazka politiko batekin. XVI. mendean, Ipar EHn, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi inguruan apaiz honek Linguae Vasconum Primitiae olerki liburua idatzi zuen. Bere bizitzari buruz gutxi dakigun arren, badakigu ustez Gaztela eta Aragoiko erregeen alde jartzeagatik kartzelan sartu zutela, berak aipatzen duelako bere olerki batean.
Erreformarekin Zerikusia
Joannes Leizarragak dauka Erreformarekin zerikusia. Ipar EHko Lapurdiko apaiza zen. XVI. mendean Nafarroako erregina, Albreteko Joana, Kalbinen eraginez protestante bihurtu zen, eta bere herrialde guztietan dotrina protestantea zabaltzeko Joannes Leizarragari Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria itzultzeko eskatu zion. Beraz, Leizarragak herrialde guztietan ulergarri izateko euskara batu antzeko zerbait asmatu behar izan zuen.
Sarako Eskola
“Sarako eskola” XVII. mendean Lapurdiko Sara herrian (Ipar EHn) sortu zen idazle talde bat zen. Idazle hauek apaizak izan ziren, eta idazlerik garrantzitsuenak Pedro Axular eta Ziburuko Joannes Etxeberri izan ziren, baina garrantzitsuena Pedro Axular izan zen.
Euskal Antzerkigintza
Euskal antzerkigintza XVIII. mendean sortu zen, Hego Euskal Herrian, Pedro Ignacio Barrutia eta Xabier Munibe Peñafloridako kondearen eskutik.
Literatura Produkzioa XVIII. mendean
Ipar Euskal Herrian, XVIII. mendean, Utrech-eko ituna sinatu ostean, ekonomiak behera egin zuen eta literatura emaitza moteldu egin zen; baina honek ez du esan nahi lanik argitaratu ez zenik. Aipatzekoa da XVII eta XVIII. mendeen artean bizi izan zen Joannes Etxeberri Sarakoa (Lapurdikoa); mediku honek bere testuetan euskararen apologia egiten zuen, baina euskaraz.