Euskal Literatura Gerra Zibilaren Ostean eta Frankismoan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,79 KB
Euskal Literatura Gerra Zibilaren Ostean
Gerra Zibilak eragin suntsigarria izan zuen euskal literaturan. Gerra garaian nobela bakarra argitaratu zen: Tomas Agirre 'Barrensoro'ren Uztaro (1937). Garai honetan askok erbestera jo zuten eta erbestean euskal literaturak bultzada handia izan zuen. Penintsulan, aldiz, errepresioaren ondorioz zaila zen euskaraz ezer argitaratzea.
Erbesteko eragileen artean nabarmentzekoak dira Ekin argitaletxea, 1942an Buenos Airesen sortua, eta Euzko Gogoa aldizkaria, Jokin Zaitegik Guatemalatik zuzendua. Bigarren aldizkari nagusia Gernika izan zen, Rafael Pikabeak 1945. urtean Donibane Lohitzunen sortu zuena eta 1953. urtera arte iraun zuena. Gernika aldizkariko orrialdeetan gaztelania zen nagusi, baina toki handia eman zion euskal literaturari.
Inguruan baziren beste aldizkari batzuk, hala nola, Herria (1944), Eusko Jakintza eta geroago Egan aldizkaria. Garai horretan argitaratu ziren liburuak iparraldean argitaratu ziren batez ere, eta liburu erlijiosoa zen nagusi.
Nobelaren Bilakaera: Ohiturazkotik Modernora
1950eko hamarkadatik aurrera ohiturazko eleberriaren paradigma gero eta urratuagoa heldu zen euskal literaturaren alorrera. Jon Etxaidek eman zion, zalantzarik gabe, bulkada handia euskal narratibari, 1955. urtean Pierre Topet Etxahun bertsolariaren bizitzan oinarritutako Joanak joan nobelarekin. Urte berekoa da Jose Antonio Loidiren Hamabost egun Urgainen nobela poliziakoa.
Txillardegi eta Existentzialismoa
50eko hamarkadan, euskal nobelak kostunbrismotik joera existentzialetara egin zuen jauzi, Jose Luis Alvarez Enparantza, 'Txillardegi'-ren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) lanaren eskutik. Bertan lehen pertsonaia konfliktiboa agertzen zaigu: Joseba Leturia.
Existentzialismoaren Ezaugarriak
- Nazka: Pertsonaia existentzialistari gauza guztiek ematen diote nazka.
- Izan edo existitu beharra: Gizona mundu honetara bota dute eta bere bizitza aurrera eraman beharko du esperantzarik gabe.
- Bakardadea: Beti bakarrik sentitzen da pertsonaia existentziala, baita jende artean dagoenean ere.
- Askatasuna eta aukeratu beharra: Gizona aske da, egiten duenaren erantzukizun osoa bere gain du. Aukeratzeko beldur da, huts egingo duelakoan.
- Hautaketa horrek porrota dakar.
- Etsipena: Porrotaren ondorioz pesimismoz beterik dabil eta etsi egiten du.
- Azkenik bere buruaz beste egingo du.
Poesiaren Berritze Bideak
Jon Mirande
Jon Mirandek sinbolismoaren bide berriak urratu zituen. Narratibaren alorrean bere nobela nabarmena Haur besoetakoa izan zen, 1959an idatzia eta 1970ean argitaratua.
Gabriel Aresti eta Poesia Soziala
Euskal poesiaren berritzaile petoa izan zen Gabriel Aresti (1933-1975) bilbotarra. Poesia sozialera hurbildu zuen euskal poesia. Bere poesiak eragin handia izan zuen, bere ideiak frankismoaren aurka gizarteratu zituelako. Harriaren zikloa hasi zuen Harri eta Herri (1964) poema liburuarekin. Liburu horretan, geroago etorriko ziren Euskal Harria (1967) eta Harrizko Herri hau (1970) poema liburuetan bezala, Euskal Herria frankismoaren aurrean bere izaera mantentzen zuen Harriarekin parekatu zuen, eta metafora horrek irakurleekiko ikaragarrizko identifikazio indarra eman zion.
1960ko hamarkadan, besteak beste, lehen Euskal Liburu Azoka antolatu zen Durangon (1965). Euskal kantu modernoa bultzatu zuen Ez dok amairu (1965-1972) taldeak orduan hasi zuen bere ibilbidea.
Uhin Berria eta 60ko Hamarkada
1969. urtean Juan San Martin poetak eta antropologoak Uhin Berri (1964-1969) deituriko garaiko euskal poesiaren antologia ezaguna argitaratu zuen. Nabarmena da izenburu horrek frantsesez zineman eta baita ere literaturan nagusitzen ari zen 'Nouvelle Vague' itzuli nahi zuela. Zetorren olatu berri hau Frantziako kulturaren aldekoa zen.
Sinbolismo pertsonaletik aritu ziren Mikel Lasa (1938) eta Amaia Lasa (1948), elkarrekin idatzitako Poema bilduma (1971) argitaratuz. Eguneroko bizitzaren esperientzia feminista baten lehen aleak eman zituen Arantza Urretabizkaiak (1947) bere San Pedro Bezperaren ondorengoak (1972) poema osatuarekin.
Egile Nabarmenak
Joxanton Artze
Tolosa Barru (1969) liburua.
Xabier Lete
Egunetik egunera orduen gurpilean (1968).
Ramon Saizarbitoria
Euskal literaturaren alorrean garrantzi handia izan zuen. 1969. urtean Egunero hasten delako nobela argitaratu zuen. Guztiz berritzailea da nobela hori, bai gai aldetik bai tratamendu narratiboaren aldetik. Abortuaren aldeko nobela bat izanik, ezin zen ongi ulertu nola argitaratu zen frankismoaren garaian.