Euskal Literatura Gerra Zibilaren Ondoren: Berritzea eta Modernitatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,9 KB

Espainiako Gerra Zibilaren Ondorengo Egoera

Gerra Zibil garaian, errepresioagatik euskal literatura ia apurtu zen. Idazle asko hil ziren, beste asko erbestera joan ziren, eta Hegoaldean ezinezkoa zen euskaraz argitaratzea. Soilik liburu bat argitaratu zen: Tomas Agirre Barrensoro-ren Uztaro (1937).

Gerra ondoren, literatura berriro indartzen hasi zen, batez ere erbestean sortutako aldizkariei esker:

  • Euzko Gogoa: Jokin Zaitegik sortu zuen. Bi epe izan zituen: Guatemala (1950-1955) eta Miarritze (1956-1960). 70 idazlek parte hartu zuten. Helburua: Humanismoa euskaraz lantzea.
  • Gernika aldizkaria (1945-1953): Rafael Pikabeak sortu zuen. Gehienbat gaztelaniaz zen, baina euskal literaturari tarte handia eman zion. Tradizioa eta modernitatea eztabaidagai izan zituen.
  • Beste aldizkari batzuk: Herria (1944), Eusko Jakintza (1947) eta Egan.

Garai hartan liburu gehienak erlijiosoak ziren, eta Elizak euskararen alde lan egin zuen.

Poesiaren Lehen Indartzea

Gerra ondoren, poesia izan zen lehen indartu zen generoa:

  • Monzon: Urrundik (1945) eta Gudarien egintzak (1947).
  • Iratzeder: Jakes (1945).
  • Zaitegi: Goldaketan (1946).

Euskal Nobela Erbesteko Aldian

  • Buenos Airesen: Irazusta: Joanixio (1946) eta Eizagirre: Ekaitzpean (1948).
  • 1950ean: Jon Etxaidek Alos-torrea argitaratu zuen.
  • 1952an: Kuliska Sorta bilduma sortu zen.

Ohiturazko Nobela eta Nobela Modernoaren Sorrera

Nobela Tradizionala (Ohiturazkoa)

  • Gerra ondoren, nobela tradizionalak oraindik nagusi ziren.
  • Ezaugarriak: Nobela idilikoak, gatazka sozialik gabeak, kostunbrismoa; hau da, pertsonaiak eta istorioak positiboak ziren.
  • Generoak: Emigrazioa, historia, polizia... baina beti ikuspegi tradizionaletik.
  • Adibidea: Jean Pierre Iratxet: Antton (1946).

Nobela Modernoaren Sorrera

  • Txillardegi izan zen lehen nobela modernoa (existentzialista) argitaratu zuena: Leturiaren egunkari ezkutua (1957).
  • Aldaketak: Lehen pertsonaiak gatazkatsuak eta barne kontraesanez beteta daude (adibidez, Joseba Leturia). Existentzialismoaren eragina nabaria da: pertsonaiak galduta daude, bizitzaren zentzua bilatzen dute.
  • Ezaugarri nagusiak:
    • Nazka (dena beltzez ikusten dute).
    • Existitu beharra (ez dakite zergatik bizi diren).
    • Bakardade sentsazioa.
    • Askatasuna eta aukeratu beharra (erabakiak hartzeko askatasuna dago, baina pertsonaia hauek erabaki okerrak hartzen dituzte, etsipena ekartzen diete, eta batzuetan, bere buruaz beste egiten dute).
    • Porrota eta etsipena.
  • Generoak: Nobela poliziakoak eta existentzialak.

Poesiaren Berritzea: Mirande eta Aresti

Jon Mirande: Poesia Sinbolikoa

Jon Mirandek poesia sinbolikoa ekarri zuen, erotismoa eta bizitzaren alderdi ilunak lantzen dituena. Bere lan nagusia, Haur besoetakoa (1970), suizidioa, intzestua eta pedofilia bezalako gaiak jorratzen ditu.

Gabriel Aresti: Poesia Soziala

Gabriel Arestik poesia soziala ekarri zuen, herriaren arazoak eta injustiziak lantzen dituena. Euskararen erabilera argia eta komunikatiboa zen, injustizia salatu nahi zuen, eta sozialismoa eta antifrankismoa bultzatu zituen.

Arestik Harriaren Zikloa hasi zuen:

  • Harri eta Herri (1964)
  • Euskal Harria (1967)
  • Harrizko Herri hau (1970)

Kultur eta Literatura Aurrerapenak (1960ko Hamarkada)

  • Lehen euskal liburu azoka sortu zen: Durangoko Azoka (1965).
  • Ez Dok Amairu musika taldea sortu zen (1965-1972).
  • Literaturan, nobelen kopurua handitu zen, eta irakurle kopurua ere bai.

Uhin Berria Mugimendua

Juan San Martinek Uhin Berria izeneko antologia (1964-1969) sortu zuen, olatu berri bat zetorrela adieraziz. Egile asko zeuden, besteak beste: Mikel eta Amaia Lasa, Urretabizkaia, Sarasola, Artze, Lete, Lekuona eta Gandiaga.

Ramon Saizarbitoria eta Narratiba Berritzailea

Ramon Saizarbitoriak Egunero hasten delako nobela (1969) argitaratu zuen.

  • Gai sozial konplexuak lantzen ditu.
  • Narratiba berritzailea: Istorioa bi maila narratibotan kontatzen da:
  1. Hitzen jario etengabea, ahozko estiloa dirudiena.
  2. Gisèleren istorioa, protagonistaren bizitzako pasarteak.

Helburua: Gai pertsonalak eta sozialak modu berritzailean lantzea.

Entradas relacionadas: