Euskal Literatura: Ahozkoa eta Idatzia, Historia eta Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,85 KB

Euskal Literatura: Ahozkoa eta Idatzia

Ahozko Literatura

Ahozko literatura egile anonimoaren lana da. Herritarren memoria kolektiboan gordetzen da, eta, horretarako, hainbat baliabide erabiltzen dira: hoskidetasuna, errima, aditzaren elipsia, errepikapena, paralelismoa... Idatzizko literaturak eragin gutxi eduki duen tokietan gorde dira gehien. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira, kantatuak izateko egiten dira, eta toki bakoitzeko euskalkietara moldatzen dira. Helburua gizakiaren zalantzak argitzea eta irakaspen bat ematea da.

Literatura Idatzia

  • Elizgizonek idazten zuten.
  • Eskasa eta berantiarra da: berandu sortutakoa.
  • Lehenengo liburua euskaraz XVI. mendean argitaratu zen: Linguae Vasconum Primitiae.
  • Bernat Etxeparek bazekien bera zela euskaraz lehen liburua argitaratzen, eta liburuan adierazten du horren bitartez frogatzen duela euskara ere besteak bezalako hizkuntza bat dela, maila berekoa. (Euskara, jalgi hadi plazara).
  • Gehienbat Iparraldean idazten zen, baina baita Hegoaldean ere.
  • Elizgizonen etengabeko presentzia, Elizaren beharrei erantzuteko asmoz. Adibidez: Axular (Gero), Leizarraga (Testamentu Berria), Bernat Etxepare...
  • Abertzaletasunaren adierazle: 1876an, karlistek galdu egin zuten, eta foruak (eskubideak) kendu zituzten. Garai hartan, lehenengo aldiz konturatu ziren euskara kinka larrian zegoela eta hura defendatzeko beharra zegoela. Euskal zaletasuna piztu zen (bertsolaritza, lore-jokoak).
  • Leizarragak Testamentu Berria idatzi zuen protestantismoa Ipar Euskal Herrira hedatzeko asmoz.

Lazarragaren Eskuizkribuak

Lazarragaren eskuizkribuak hainbat ideia hankaz gora jartzen ditu: euskara arkaikoaren presentzia, Arabako euskalkian idatzia, lehen artzain-eleberria... (beste hainbat poemekin). Duela hamar bat urte, Madrilgo merkatu batean, Joanes Perez de Lazarragak idatzitako 52 orriko eskuizkribu bat aurkitu zen. Perez de Lazarraga arabarra zen, eta, beraz, hankaz gora jartzen zuen Iparraldean bakarrik idazten zen ideia. Gainera, noblea zen. Bere eskuizkribuan, artzain-eleberrien agerpena zegoen, garai hartan beste hainbat tokitan bezala.

Baladak

Baladak poema narratiboak dira, gertaera bat kontatzen dute eta ahoz aho transmititu dira. Kanturako sortuak dira, eta eragin gutxi izan duen lekuetan gorde dira: Bizkaiko kostaldean, Zuberoan eta Nafarroa Garaian. Egilea anonimoa da, eta oroimena dute euskarri. Ezaugarriak hauek dira:

  • Ahapaldi barneko etenak.
  • Paralelismoak.
  • Estilizazioa: ahalik eta hitz gutxienekin asko adieraztea.
  • Ia ez dago deskribapenik.
  • Kantatzeko sortuak.

Kopla Zaharrak

Kopla zaharra lau lerroko ahapaldia da, bi zatitan banatzen dena: lehenengoan, naturaren aipamena; bigarrenean, esanahia duen zatia (gaia). Ezaugarri nagusia eten bat da, ez baitu lotura logikorik.

Bertsolaritza

Doinua

Hiru kategoria bereizten dira:

  • Usadiozko doinu herrikoiak.
  • Neurriz parera datozen doinu berriak.
  • Propio osatutakoak.

Lehen saio ezaguna: Villabonan, 1801ean. Txapalategi eta Zabala aritu ziren, 10 ontza urre jokoan. Epaimahaia Fernando Amezketarrak osatu zuen.

Lore Jokoak

Ahozko literatura eta poesia, musika eta herri kirolak bultzatzeko sortutako lehiaketak dira. Anton Abadiak antolatu zituen 1851n. Hegoaldean, lehen aldiz, 1879an egin ziren. Mende erdiz, bat-bateko bertsolaritzaren gotorleku izan ziren. Epaileen eta sarien presentziak bertsoen maila hobetu zuen.

Bertso Paperak

Karlistek eragina izango dute gizartean, aldarrikapenak errazago zabaltzen baitira bertso paperen bitartez. Kopiak plazaz plaza zabaldu ziren, eta garai hartako berrikuntzak ere gai bilakatu ziren. Gaur egun, ez dute hedapen handirik.

Entradas relacionadas: