Euskal Liburugintzaren Historia: XIX. eta XX. Mendeetako Idazleak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,47 KB
GAIA: Euskal Liburugintza XIX. Mendearen Amaieran
Nolakoa zen euskarazko liburugintza duela 150 urte?
Erabat erlijiosoa zen. Poesian batzuetan amodiozko bertsoak eta kopia jostalariak idazten ziren, eta prosan elizgaiak nagusitzen ziren. Hitz lauko alorrean, aparteko garrantzia eduki zuen nobelagintzak.
Prosa ez erlijiosoaren artean zeintzuk nabarmentzen dira?
- Joan Antonio Mogel: Peru Abarka elkarrizketa liburua.
- Joan Batista Azkonagerra: Atheka gaitzeko oihartzunak.
- Joan Piarres Duvoisin: Baigorriko zazpi Liliak.
- Joan Batista Elizanburu: Piarres Adame.
Nor da Txomin Aguirre?
Bizimodurik gehiena Zumaiako mojen koperatu igaro arren, Ondarroan jaio zen. Azkueren ikaskide eta adiskide izan zen eta hura bezala abadea. Gizon apal eta langilea, euskarazko eleberriak lantzea hartu zuen helburutzat.
Zeintzuk izan ziren bere lanak?
- Auñemendiko Lorea: Nobela historikoaren argumentua VII. mendean kokatzen da, Euskal Herria kristautzen hasi zen garaian. Ruktrudis eta Portun protagonisten zinezko maitasuna jaiki eta kristau berrian arteko tirabirak islatzen zaizkigu.
- Kresala: Ohitura nobelaren ildotik abiatzen zaigu. Ondarroako gertaerak eta apsadizoak kontatzen ditu. Moñasi eta Angelek duten amodiozko istorioaren hari mehea delarik.
- Garoa: Euskal nekazaritza eta artzaintza eleberria da. Euskaldunen ideia idealizatuta ematen du, hori dela eta pertsonaia literario bezala sinesgarritasuna falta zaio.
Nor da Antonio Mogel?
Nafarroatik etorritako mediku-familia bateko ondorengoa da. Calatayudeko jesuitetan ikasi zuen. Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko bazkide izan zen.
Zein da bere lanik garrantzitsuena?
Peru Abarka (1881) (lan didaktikoa). Hitz lauz egina, eta bizi zen artean argitaratu gabe utzitako alegia-sorta, bertsoz egina, gerora iloba Bizenta Mogelek argitaratuko zuena.
Zergatik Peru Abarka ez da eleberri bat?
Narratiba arlorako lana izanda, euskal eleberriaren sorrera eta hastapena ikusi izan dute batzuek. Hala ere, lanaren erderazko izenburu luzeari erreparatzea baino ez dago elkarrizketa generoaren aurrean gaudela konturatzeko. Didaktikotasuna, euskararen gorazarpena eta bertute zaharraren defentsa dira nagusi. Denbora eta lekua ez da zehazten, pertsonaien garapen eza, neutroa da, ez dauka hasiera/korapilo/amaierarik. Izan ere, eleberriak jarraitzen duen egitura ez du erabiltzen.
GAIA: XX. Mendeko Olerkariak
Eman Lizardiren lau ezaugarri
Jose Maria Agirre Egoña “Lizardi” Zarautzen jaio izan arren, Tolosan igaro zituen bizitzako unerik gehienak. Gipuzkoako buru-batzarreko kidea izan zen. Euskal idazlea izateaz gain, bere zuzenbide ikasketak egin zituen eta legegizona izan zen. Lauaxeta eta Orixerekin batera aroko olerkaririk onena izan zen. Bere lanik garrantzitsuena Biotz Begietan poema izan zen. Gainera, Euskaltzaleak elkartea sortzen lagundu zuen.
Zer motatako lanak egin zituen Lizardik?
Bizi zela, Biotz Begietan poema soilik inprimatu zuen. Hil eta hurrengo urtean hor-hemenka zeukan puskekin Umezurtz olerkiak publikatu zioten Euskaltzaleak elkartekoek.
Biotz Begietan eta Lizardiren poesiaren hildoak?
Izadia sarritan azaltzen da Lizardiren bertsoetan. Urtaroen arabera aldatuz doan natura du idazgai. Industrializazioak gutxi erasondako ingurukoa da, gerraondoko kutsadura masiboa eta pinuaren hedapen ikaragarri nagusitu gabe baitaude oraindik. Beste poema batzuetan berriz egoera afektiboek bereganatzen dute protagonismoa: maitasunak, adiskidetasunak, heriotzak ezagututako poemak ditugu. Herria eta hizkuntza era askotan aipatzen ditu.
Eman Estepan Urkiaga Lauaxetaren datu biografikoak
Ikasketak Durangon eta Loiolan egin zituen Jesuitetan. Jesusen Konpainia utzi eta Bilbora joan zen 1938an, Orixerekin batera Euzkadi egunkariko euskal orrian lan egitera. Asko nabarmendu zen errepublika aldian kazetari eta lan egitera. Horregatik, gerra etorri zenean, komisario politiko izendatu zuten eta argi zegozkion zereginetan aritu zen Bizkaiko frontean. Horrelaxe ziharduela atxilotu zuten 1937ko apirilaren amaieran Gernikan. Gaztexera eraman eta han fusilatu zuten ekainaren 26an.
Lauaxetaren poesia liburuen izenak eman
Bide berriak eta Arrats berean.
Adierazi Orixeren biografian datu garrantzitsuena
Nikolas Ormaetxea “Orixe”, gipuzkoarra zen jaiotzez, Orexekoa, baina Urtzin Nafarroan hazia. 1923-1931 Bilbon aritu zitzaigun lanean, sortu berria zen Euskaltzaindian eta Euzkadi egunkarian. 1931-1936 jaioterrira erretiratu zen, euskaldunak poema gauzatzera, Euzko-Gogoa aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta 1961ean hil zen. Poesian bere garaiko sortzailerik oparuenetakoa zen. 1934an Barne Muinetan liburuko mistikoa argitaratu zuen neurri nahasietan; gerrateko iskiluak zirela karia. 1950ean kaleratu zen arren 1936ra orduko burutzea zuen Euskaldunak poema epiko erraldoia.
GAIA: Bertsolaritzaren Historia
Zeintzuk izan ziren 20. mendean nagusitu ziren bertsolariak?
- Hegoaldean: Xenpelar; Jose Maria Iparragirre (Gernikako Arbola) eta Bilintx (Behin batian Loiolan).
- Iparraldean: Piarres Topet “Etxahun” eta Joanes Oxalde (Maria Solt eta Kastero).
Nolako estimazioa zuten gizartean?
Estimazio irakargarria lortu dute gure artean.
Eta eskolatuen artean?
Herri xeheak bertsoetarako zaletasun handia erakutsi arren, jende ikasiaren harrera ez zen beti hain abegitsua izan.
Zein zen garbitzaileen iritzia?
Jose Menterolak asko lagundu zion bertsolaritzari, baian Etxegarrik ezjakin arlotzat hartu zituen bertsolari guztiak, haien kontuetan ez zegoela inolako baliorik esanez.
Zertan eragin zion bertsolaritzari joera garbitzaileak?
Ez zion bertse munduari mesederik ekarri. Bertsolarien euskera mordoilegia zen.
Eman Txirritaren garaiko hiru izen
Joan Batista Urkia “Gaztelu”, Joan Jose Lujanbio “Sailburu” eta Jose Maria Berria “Teilleri Txiki”.
Zergatik da hain garrantzitsua Txirritaren ofizioa?
Jose Manuel Lujanbio Txirritak benetako ofizio bertsolaritza zuen eta gogoko lanbide horri ez zion hil arte uko egin. Ia denean zen ona: bat-bateko bertsoetan eta idatziz jarritakoetan, gai jostalari nahiz serioetan, bakarrean zein lagun artean (adibidez, Neskazar bat tentatzen).