Euskal Kulturaren Bilakaera: Antzerkia eta Musikagintza

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,64 KB

Gerraurrea: XIX-XX. mendeak (Gerra Zibila arte)

XIX. eta XX. mendeen artean, euskal antzerkigintzak bere urrezko aroa ezagutu zuen. Jendetsua, gertakari sozial bihurtu zen, Donostian bereziki.

Ezaugarriak

  • Eskakizun maila apaleko ikusleentzako obrak, gaietan eta trataeran.
  • Ez da sakontzen, ez pertsonaien azterketan, ez traman.
  • Ohitura onak, bizimodu lasaia eta gatazka arinak irudikatu.
  • Euskal gizarteko gatazkak zeharka ikusi.
  • Nekazaritza eta arrantza giroko obrak, abertzaletasunaren kezkak jarraitu.
  • Denbora pasarako antzerkia.

Autoreak

  • Martzelino Soroa (1848-1902): Iriyarena obra estreinatu zuen 1876an (gaztelaniaz, euskaraz esaldi batzuk). Soroak (euskaraz) ospea lortu zuen eta jarraitzaile asko izan zituen Gipuzkoan.
  • Abelino Barriola (1855-1944): Donostiako zinegotzi zela, euskal hizkuntza eta deklamazio ikastola sortu zuen. Aberastasunaren aldeko lerratze nabarmena erakutsi zuen bere obretan. Ez du interes didaktikorik, ikuslea antzerki kulturan hezi nahi du. Obrak: Meza Berria, Lagun txar bat, Ene aberri laztana, Goi argi.
  • Toribio Altzaga: Erbesteratua, Iriyarena-n parte hartu zuen. Geroztik, hainbat obra idatzi zituen: Urdai lekua, Biak bat, Kaska gogorra, San Tomaseko feria, Bost urtetan, Osaba, Babalora. Antzerki laburrak dira, trama konplexurik gabeak.

Gerraostea

Iparraldean

Autoreak euskal nazionalismoarekin lotura zuzena izan zuten, eta obrak kostunbrismoan kokatu ziren.

  • Telesforo Monzon (1904-1981): Errepublikan diputatu, gerran Donibane Lohizunen egon zen. Euskal Herriak eman duen euskal hizlari politikorik onena. Obrak: Menditarrak, Hazparneko andrea, Bearraren ostikoa. Giroa nekazari munduan kokatzen da.
  • Piarres Larzabal (1915-1988): Zokoako apaiza, preso izan zen nazien eskuetan. Gerra amaitu eta idazten hasi zen. Obrak entretenigarriak dira, ardura politikoa iragartzen dutenak: Etxahun, Mugarri tiro, Bordaxuri...

Hegoaldean

Antonio Labaien: Antzerti aldizkaria sortu zuen. Komediak, dramak... idatzi zituen: Elizanburu, Jokua ez da errenta, Galtzaundi, Kalifornia ku-ku.

Autore ugari: Nemesio Etxaniz, Agustin Zubikarai, Jon Etxaide, Iñaki Begiristain, Salbador Garmendia, Gabriel Aresti.

Gazteak: Bernardo Atxaga, Mendiguren Elizegi, Ikasagarre, Agirre, Zillero.

Kantagintza

Euskal Kanta Berria (1961-1976)

Hemendik aurrera, berritasunaren marka hain nabarmenik gabe, askatasun handiagoan garatu zen, gerora euskal rock erradikala izango zenaren oinarriak ezarriz.

Ezaugarriak

  • Ordura arteko kantagintzaren haustura.
  • Estetika berri bat sortzeko grina.
  • Protesta politikoaren tresna.
  • Kantaria normalean ez da abestiaren egilea izaten.
  • Europako beste lekuetan egiten ari zena begiratu.
  • Kantariak beste arlo artistikoetako ordezkariekin harremana izan zuten.

Michel Labeguerie: Lehen kanta-disko bakarra.

Hegoaldean lehen urratsak

Mikel Laboa: Iruñean lehenengoz, diskoak eta oihartzuna geroago. Lurdes Iriondo, Xabier Lete, Benito Lertxundi.

Ez Dok Amairu (1965)

Lertxundi, Lete, Iriondo, Laboa eta Julen Lekuona. Geroago, Ezequiel Iriarte eta baita abeslariak ez zirenak atxikimendua erakutsiz. Taldeak eragin estetikoa eta politikoa izan zuen, Euskal Herritik kanpora ere ezaguna izatera iritsi zen. Boladarik onena 1970ean, Baga, Biga, Higa ikuskizunarekin. 1972an isilarazi zen. Frankoren azken urteetan euskal musika indartua ikusi zen: Oskorri, Pantxoa eta Peio...

Esanahi politikoak indar handia du kantagintzan, euskara eta Euskal Herria gai nagusiak.

Euskal Rocka (1970-)

Iparraldean sortua, frankismoaren ondorengo urteetan indartu zen. 1983an, Rock Radical Vasco: jarraitzaile zaratatsu bezain entzutetsua. Niko Etxart, Anje Duhalde, Mixel Ducau. Gero: Kortatu, La Polla, Barricada, Itoiz, Hertzainak, Fermin Muguruza...

Geroztik, asko dira eremu honetan lan egiten duten taldeak, baina guztiak ez dira benetako rockeroak.

Elkarrizketa Testuak

Hitzezko ideien elkartruke komunikatiboa da. Bi solaskidek baino gehiagok parte hartzen dute, hitz txandatan egituratzen da. Intuitiboki egituratzen dugu elkarrizketa, aurrez aurre gertatzen da, nahiz eta teknologiak aldatu egin duen.

Entradas relacionadas: