Euskal Kultura, Pilota eta Prestakuntza Fisikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,93 KB
Euskal Kultura eta Dantza
Ikerlari nabarmenak
- Aita Donostia
- Juan Inazio Iztueta
- Juan Antonio Urbeltz (folklorista)
Juan Antonio Urbeltzen Teoria
Urbeltzen arabera, gure dantza askoren jatorria "mozorro-zomorro" hitz-jokoekin oso lotuta dago. Zomorroak eta hauek ekartzen zituzten izurriteei aurre egiteko sortutako erritual-dantzak direla dio. Dantza horiek eskutik emanda osatzen den sokaren korapiloarekin erlazionatzen ditu.
Euskal Dantzarien Biltzarra (EDB)
Helburua: Euskal Herriko dantza, ohitura, musika eta abarren inguruko informazioa bilatu eta biltzea.
Baliabideak
- Liburutegia:
- Dantzei, ohiturei eta jantzi tradizionalei buruzko testu idatziak.
- Musika Fondoa:
- Euskal Herriko dantzen musiken partiturak eta pieza horien grabazioak biltzen dira.
- Bideoteka:
- Euskal folkloreari buruzko grabazioak.
- Argazki Fondoa:
- Euskal Herriko leku eta une ezberdinekin lotutako argazki bilduma zabala.
Arnasketa Motak
- Arnasketa klabikularra
- Saihets arteko arnasketa
- Arnasketa diafragmatiko edo abdominala
Euskal Pilota
Helburu Taktikoak
Pilota araututako neurrian barnean, aurkakoarengandik ahalik eta urrutien kokatzea da helburua.
- Erasoa:
- Tantoa egitea, pilota ahalik eta nekez bueltatzea, menperatzaile izateari eustea.
- Defentsa:
- Pilota jasotzea, aurkariari ahalik eta pilota gaiztoena uztea, menperatzaile izatera pasatzea.
Modalitateak
Modalitate Tradizionalak
- Bote luzea
- Laxoa
- Errebotea
- Pasaka
Modalitate Modernoak
- Esku pilota
- Pala
- Zesta punta
- Erremontea
- Xarea
Pilotalekuen Arkitektura eta Kokapena
Arkitektura eta eskulturarekin lotutako izenak: Jorge Oteiza, Carlos Lopez Ceballos (arkitektoa) eta Anton Mendizabal (eskultorea).
Pilotaleku bakoitza Euskal Herriko herrialdeen adierazle izango da:
- Gipuzkoa: Arkupea
- Lapurdi: Trinketa
- Bizkaia: Erremontea / Zesta-punta
- Nafarroa: Pala motza
- Zuberoa: Pareta bakarreko errebotea
- Araba: Kantxak elizetako kontrafuerteen azpian
Analisi Taktikoa eta Esfortzua
Frontoian jokalariak duen kokapenak, askotan, erasoan ala defendatzen ari den jakinarazten digu. Espazioan duen kokapenaren arabera, akzio tekniko-taktiko batzuk ala besteak nagusituko dira. Beti aurkakotasunezko harremana dago, eta txandakako jokoak direnez, aurkakotasun harremana pilotaren bitartekaritzaz gertatzen da.
Esfortzuari dagokionez, joko guztietan bi zati bereiz ditzakegu:
- Tantoen arteko atseden denbora.
- Iraupen zehatzik gabe burutzen ditugun intentsitate goreneko edo ia goreneko txandakatuz esfortzuen alternantzia.
Prestakuntza Fisikoa: Beroketa Ariketa
Beroketa Orokorra (14 minutu)
- Korrikaldia: 8 minutu.
- Mugikortasuna: 2 minutu. Orkatilak, belaunak, aldaka, gerria, besoak, ukondoak, eskumuturrak, hatzak eta lepoa mugitu.
- Luzatze ariketak: 2 minutu.
- Indar-Abiadura: 2 minutu.
- 2 aldiz: kantxaren zabalera joan belaunak igoz eta itzuli orpoak ipurdira.
- 2 aldiz: kantxaren zabaleran urrats handiak eginez joan eta albozka korri eginez itzuli.
- 2 progresio lasterketa kantxaren zabaleran.
Beroketa Espezifikoa
(Ez da ariketa zehatzik ematen)
Zati Nagusia
(Ez da ariketa zehatzik ematen)
Lasaitze Zatia (Cool-down)
Oinez bi bira eman kantxari eta luzatze ariketak egin.